Emakume elkarteak

Emakundek Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen asoziazionismoa sustatzen eta bultzatzen du, zenbait ekimenen bidez. Ekimen horiek Eusko Jaurlaritzaren ekintza positiboko eta berdintasunerako planetan daude bilduta.

Emakume elkarte asko ari dira EAEn lanean. Haien berri izateko eta egiten dituzten jarduerak ezagutarazteko, baita dituzten baliabideak koordinatzeko eta optimizatzeko ere, eta haien arteko sareak sortu eta indartuko dituzten esperientziak trukatzeko tresna bilakatzeko asmoz, Euskal EAko emakumeen elkarteen gida (PDF, 3 MB) sortu dugu, aldiro eguneratuko duguna.

Euskadi, auzolana