Berdintasunerako planak

Administrazio Orokorra

Erakundea sortzeari buruzko Legearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera, Emakunde behartuta dago legegintzaldi bakoitzaren hasieran Plan Orokor bat egitera, non Euskal Autonomia Erkidegorako berdintasun-politiken jarraibide orokorrak jasoko diren.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2013ko abenduaren 30ean egindako “Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana X. Legegintzaldiko Jarraibideak” onartu zuen.

 

Emakunderen ekintza plana

Autonomia Erkidegorako plana garatuz, Emakundek bere ekintza plana (PDF, 1 MB) onartzen du. 

 

Sailetako berdintasun-planak

Autonomia Erkidegorako plana garatuz, Eusko Jaurlaritzako sail guztiek beren jarduera plan edo programak egin behar dituzte. Sailetako berdintasun-planak onartu baino lehen, planei buruzko txostena egin behar du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak.

 

Foru eta Tokiko Administrazioa

Honekin batera, VI. Planean ezarritako esku-hartze ildoekin eta jarraibideekin bat etorriz, udalek eta aldundiek berdintasunerako planak edo programak onartuko dituzte, eta horien sailetan, eta horiei lotutako edo atxikitako erakunde autonomiadun eta bestelako ente publikoetan planak eta programak eraginkortasunez eta koordinatuta gauzatu daitezen bermatuko dute, behar diren baliabide material, ekonomiko eta giza baliabideen bitartez.

Udaletako eta aldundietako berdintasun-planak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundera bidali behar dira, Emakundek planei buruzko txostena egin dezan, Udaleko Osokoan, edo aldundien kasuan, dagokion organoan onartu baino lehen.

Toki erakundeei berdintasunaren alorrean laguntzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diru-laguntzetarako deia egiten du urtero, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosiak eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko. Acceso a link subvenciones.

Plan hauek egin, kudeatu eta ebaluatzeko, gomendatzen da “Tokiko Berdintasun planak diseinatzeko, kudeatzeko eta balioesteko gida”, Berdinasrearen markoan egindakoa eta esteka honen bitartez eskuratu daitekena.

Euskadi, auzolana