Kontratazioari buruzko jurisprudentzia, irizpenak eta txostenak
EOrrialde honetan, justizia- edo konstituzio-epaitegien jurisprudentzia eta administrazio publikoen irizpenak eta txostenak jasotzen dira, emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurrien legezkotasunari buruzkoak eta klausula sozialak eta/edo berdintasunerakoak aplikatzeari buruzkoak.
Dokumentu horiek lege-interpretazioak ematen dizkigute, eta horiei esker finkatzen dira doktrina juridikoa eta jarraibideak, kontratazioan alderdi sozialak txertatzeari buruzkoak, eta, bereziki, berdintasunari buruzkoak.
Kontratazio-prozeduretan eragiten duten arau juridikoen sorrera edo aldaketa ere eragin dute.
JURISPRUDENTZIA
EUROPAR BATASUNA
- Europako Justizia Auzitegiaren epaia, 2000ko uztailaren 6koa. Gaia: Katarina Abrahamsson eta Leif Anderson, Elisabet Fogelqvist-en kontra. Ekintza positiboa, emakumeen alde eta Erkidegoko Zuzenbidearekiko bateragarritasunaren alde. (PDF, 100 KB) - GAZTELERAZ
- Europako Justizia Auzitegiaren epaia, 2000ko irailaren 26koa. Gaia: Nord-Pas-de-Calais (C-225/98). Kontratu publikoetako adjudikazio-irizpide ez-ekonomiko bat, langabeziaren kontrako borrokari buruzkoa, baliozkoa izatea. (PDF, 1.5 MB) - GAZTELERAZ
- Europako Justizia Auzitegiaren epaia, 1988ko irailaren 20koa. Gaia: Gebroeders Beentjes BV, Herbeheretako Estatuaren kontra (C 31/87). Kontratu publikoetan adjudikazio-irizpide sozialak onartzea. (PDF, 600 KB) - GAZTELERAZ
- Europako Justizia Auzitegiaren epaia, 1997ko azaroaren 11koa. Gaia: Marschall, Land Nordrhein-Westfalen-en kontra. Emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak. (PDF, 550 KB) - GAZTELERAZ
- Europako Justizia Auzitegiaren epaia, 1995eko urriaren 17koa. Gaia: Eckhard Kalanke, Freie Hansestadt Bremen-en kontra. Sexu bietako hautagaien sustapena, gaitasun berberak dituztela, eta emakumezko hautagaien aldeko hobespena. (PDF, 450 KB) - GAZTELERAZ
ESPAINIA
- Auzitegi Gorenaren epaia, 2012ko uztailaren 17koa. Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko adjudikazio-irizpideen baliozkotasuna. (PDF, 100 KB) - GAZTELERAZ
- Konstituzio Auzitegiaren 128/1987 epaia, uztailaren 16koa. Ekintza positiboaren justifikazioa. (PDF, 50 KB) - GAZTELERAZ
- 12/2008 Konstituzio Epaitegiaren epaia, 2008ko urtarrilaren 29koa, 4069-2007 konstituzio-kontrakotasunaren arazoa ezesten duena. Gaia: 5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzkoa; zehazki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren xedapen gehigarrietatik bigarrenaz sartutako artikulua, kuotei buruzko politikarena. - GAZTELERAZ
- 606/2003 epaia, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiarena (Administrazioarekiko Auzietako Sala, 9. sekzioa), maiatzaren 30ekoa. Kontratu publikoetan adjudikazio-irizpide sozialak onartzea; hala nola desgaitasuna dutenen kontratazioa eta mugarik gabeko plantilla. (PDF, 35,58 KB) - GAZTELERAZ
- Konstituzio Auzitegiaren 229/1992 epaia, 1992ko abenduaren 14koa. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburuak bide ematen du neurriak hartzeko, diskriminatzaileak ziren lehenagoko egoera sozialak konpontzeko. (PDF, 450 KB) - GAZTELERAZ
- Konstituzio Auzitegiaren 216/1991 epaia, azaroaren 14koa. Ekintza positiboaren aldekoa. (PDF, 600 KB) - GAZTELERAZ
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
IRIZPENAK
ESPAINIA
TXOSTENAK
- Larrazabal, Eider (2021). Txosten juridikoa. Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Jarraibidearen azterketa, emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunerako klausulak txertatzeari buruzkoa, kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen legeria, jurisprudentzia eta administrazio-auzitegien ebazpenak kontuan hartuta. (PDF, 500 KB)
- Lesmes Zabalegui, S. (2012). Txosten juridikoa, kontratu publikoetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako klausulak sartzeko. (PDF, 450 KB) - GAZTELERAZ
- 7/2012 Txostena, martxoaren 7koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Kontratazio Administratiboko Aholku Batzordearena. Gaia: Eskaintzak baloratzerakoan, berdinketak genero-ikuspuntuaz hausteko irizpideak. (PDF, 100 KB) - GAZTELERAZ
Azken aldaketako data:
