Martxoak 8

Arduratsu jokatzeko eta egunero berdintasuna transmititzeko eskatzen die helduei martxoaren 8ko kanpainak

Aurten Martxoak 8rako diseinatutako kanpainak zera eskatzen die pertsona helduei: belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan.  Hala, “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean, neskatilak eta mutikoak ditu protagonista, haien bidez gogorazten baitigu ikastaldi baten fruitu direla haien jarrerak, balioak, bizitzaren ikuspegia ...

Sentsibilizazio-kanpainak azpimarratzen duenez, berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen; berdintasuna ikasi egiten da, beste balio, jarrera edo gizartean jokatzeko modu batzuk ikasten diren bezala, eta, horrenbestez, pertsonen sozializatzearekin zerikusia duten eragile guztiek erantzukizun handia dute berdintasuna eta eredu berdintzaileak irakasterakoan, eta, zentzu horretan, bereziki belaunaldi gazteengan jarri behar dute arreta.

BIDEOA IKUSI (YOUTUBE)

 

KARTELAK


JPG (700 KB)

 


JPG (700 KB)

 


JPG (700 KB)

 

BANNERRAK


JPG (200 KB)

 


JPG (200 KB)

 


JPG (200 KB)

 


GIF (1 MB)

 

Euskadi, auzolana