KANPAINAK

Martxoaren 8ko kanpainak

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, Emakundek sentsibilizazio kanpainak egiten ditu urtero. Orain arte egindako kanpainak honako hauek dira:

 

Gizonduz kanpainak

 

Beldur Barik jaiak kanpaina

 

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena, oro har, eta, jakina, administrazioaren edozein mailatan erantzukizun politikoa edo teknikoa duten pertsona guztiena, baina bereziki garrantzitsua da tokiko eremuan, herritarren eguneroko bizitzatik gertu dagoelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, udalei zuzendutako zenbait material sortu dira Beldur Barik erakunde arteko programaren barruan. Ondorengo estekan jaitsi daitezke materialak.

 

Balio aldaketaren aldeko sentsibilizazio kanpaina

Emakundek EITBko telebista eta irratietarako prestatutako kanpainak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI Planaren ardatz nagusietako bati erantzuten dio, balio aldaketari eta gure gizartean bizirik dirauten genero rolak eta estereotipoak ezabatzeko beharrari, hain zuzen ere. Emakunderen ustez, pertsonen sinesmenetan eta gizartearen eredu sinbolikoan eragitea ezinbestekoa da gizartearen eraldaketa bat burutzeko, eta horregatik jarri du abian sentsibilizazio kanpaina.

  • 1. SPOTA: Zaintza lanak aintzat hartzeko eta partekatzeko beharra. Lehenengo spot honek lana eta bizitza pertsonala uztartzea bermatuko duen gizarte bat eraikitzeko beharra azpimarratzen du. Honen leloa: Eraiki dezagun zaintza aintzat hartu eta partekatzen duen gizarte bat
  • 2. SPOTA: Teknologia berrien bidezko kontrola, askatasuna mugatzea edota jazarpena azpimarratuko du bigarren spotak. Eta honen leloa izango da: Ez zaitzatela kontrolatu eta utzi kontrolatzeari.
  • 3. SPOTA: Eredurik ezarri gabe, errespetatu eta baloratu ditzagun pertsonak, diren modukoak direla.
  • 4. SPOTA: Onartu eta baloratu dezagun emakumeen ezagutza hurrengo belaunaldien erreferente bihurtu daitezen.

  

2014ko jaietako kanpaina

Emakundek berdintasunean oinarritutako gizarte justuago bat lortzeko beharrezkoa den balio aldaketan oinarritutako sentsibilizazio kanpaina jarri du abian. Kanpaina honen protagonista Noa izeneko neska gazte bat da, zeinek eguneroko bizitzan dauden berdintasun gabeziak ikusten laguntzen digun. Kanpaina honen barruan eta jaiak berdintasunean ospatzeko beharra eta eskubidea aldarrikatzeko, Emakundek udalen esku jarri ditu Noa agertzen den zenbait material grafiko, jaiak errespetuan bizitzeko deia luzatzen duena, eta hauekin herriko jaietan banatzeko pegatinak eta kartelak egiteko gonbidapena luzatu zaie udalei, baita euren herriko jaietako programetan sartzeko nahi badute. Irudi hauetan udal bakoitzaren logoa sartzeko aukera eman zaie udalei eta horretarako lekua utzi da Emakunderen logoaren eskuin aldean.
Hauek dira erabili ditzakezuen materialak:

 

Azaroaren 25eko kanpaina

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Egunean, Emakundek, Berdinsarearen testuinguruan, eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programan oinarritutako kanpaina egiten du.

 

20. urteurrena

2008 urte berezia izan zen Emakunderentzat, 20 urte bete baitzituen. Institutuaren Eraketa Legea onartu zenetik 20 urte betetzen ziren egun berean, 2008ko otsailaren 5ean, 20. urteurrenaren ospakizuna egin zen Lehendakaritzako egoitzan eta bertan 200 pertsona inguru bildu ziren, asko eta asko Emakunderen historian garrantzia handia izan duten pertsonak.

Komunikabideek ere Emakunderen hogeigarren urteurrenaren berri eman zuten zabal. Zentzu honetan, aipagarria da Institutuak atera zuen telebistarako kanpaina. Bertan, esparru ezberdinetako 20 emakumek parte hartu zuten ?20 urtetako sirimiria? lelopean egindako iragarkian.

Lelo berdinarekin, "20 urtetako sirimiria", Emakundek liburu bat argitaratu zuen, hogei tanten bilduma berezi bat.

Euskadi, auzolana