euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea

 

Nori zuzendua

Edonori, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo pribatuan sexu-arrazoiengatik diskriminaziorik edo diskriminazio-egoerarik dagoela edo diskriminazioren edo diskriminazio egoeraren batek eragiten diola uste badu. [PDF - 1Mb].

Bere burua sexu-arrazoiengatik diskriminatutzat jotzen duen edozein pertsona edo taldek, edota pertsona edo talde hori legez ordezkatzen dutenek aurkez dezakete salaketa bat. Elkarteek, erakundeek edo bestelako pertsona juridikoek ere jar ditzakete horretako salaketak, baldin eta emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zaintzea bada horien helburuetako bat.

Pertsona, erakunde edota talde batek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan sexu-arrazoiengatiko ustezko diskriminazio-egoera edo diskriminazio-kasuren bat gertatzen ari dela badakite, salaketa baten bitartez Defentsa Erakundeari jakinarazteko aukera dute, eta Defentsa Erakundeari kasu hori azter dezan proposa diezaioke.

Horrelako egoeretan, aholkularitza espezializatua ere eska daiteke; horretarako kontsulta bat formalizatu behar da.

Euskadi, auzolana