euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

Herritarrei arreta

 

Nolakoa da ikerketa-prozedura

Sektore pribatuan gerta litezkeen sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-egoerak (zuzen zein zeharkakoak) argitzeko, Defentsa Erakundeak ofiziozko ikerketa edo alderdi batek eskatutako ikerketa has dezake. Bi kasuetan, ikerketa-prozedurak honako administrazio-ekintza hauek dakartza edo ekar ditzake:

  • Eskaeraren sarrera eta erregistroa
  • Hartu-agiria
  • Agiriak zuzentzea
  • Aldez aurreko eginbideak
  • Onarpen-balorazioa
  • Hasteko erabakia
  • Alegazioak
  • Instrukzioa
  • Entzunaldirako izapidea
  • Ebazpena gomendio edo adiskidetze-neurriekin
  • Jarraipena

Defentsa Erakundeari dagokio Herri Administrazioen Erregimen Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legean erabakitakoa betetzea. Zehazkiago, horren ikerketa-prozedura Defentsa Erakundearen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzko 119/2006 Dekretuak [PDF - 98KB] arautzen du.

Azken eguneratzea: 2009/10/30
Euskadi, auzolana