euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

2009/10/29 | Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak sindikatu guztietako ordezkariak eta enpresarien ordezkariak bildu ditu "Genero Berdintasuna Hitzarmen Kolektiboetan"  Txosten Berezia aurkezteko

Maite Erro, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzaileak "Genero Berdintasuna Hitzarmen Kolektiboetan" Txosten Berezia aurkeztu du negoziazio kolektiboko ardura duten eragile sozial eta ekonomikoen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan.

Aurkezpen honekin, Berdintasunerako Defentsa Erakundeak, txosten bereziaren gomendioetako bat betetzen du, txostenaren hedapena aholkatzen duena, alegia.

Berdintasunerako Defentsa Erakundeak UPV/EHUrekin kolaborazioan burutu duen lehen Txosten Berezi honek interes eta jakinmin handia sortu du eragile sozial eta ekonomiko ezberdinen artean.

Zehaztasun eta xehetasun handiko Txostena dela berretsi dute Berdintasunerako Defentsa Erakundeak luzatutako gonbita jaso eta aurkezpenera bertaratutakoak. Aurkezpen honek hitzarmen kolektiboan arduraren bat duten sektore guztietako ordezkariak bildu ditu.

Aurkezpenera bertaratu direnak:

  • Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordea, Hezkuntza Saila
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordea, Herrizaingo Saila
  • Sindikatuetako ordezkariak: CC.OO, EHNE, ELA, LAB, LSB-USO, SATSE, STEE-EILAS, UGT
  • Lan Harremanen Kontseilua
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Bilbo, Arrigorriaga, Abanto-Zierbana, Ortuella eta Berrizko Udalak
  • Vitoria-Gasteiz-eko Sindikoa
  • ASPEGI
  • Enpresariak
  • Legediaren Euskal Kontseilua
  • Lan Aholkulariak
  • Berdintasun Teknikariak
  • Arlo Ezberdinetako Elkarteak

Argazkiak: Patxi Corral / El Mundo

Azken eguneratzea: 2009/12/04
Euskadi, auzolana