euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

2009/11/05 | Maite Erro, Berdintasunerako defendatzailea, EQUINETeko eskubide osoko kide izendatu dute

Maite Erro, Berdintasunerako defendatzailea eta Pilar Sanz de Pablo, berdintasunerako aholkularia, Bruselasen izan dira azaroak 5 eta 6an EQUINETeko Urteko Osoko Bilkuran. Bertan, Administrazio Kontseiluaren bozkei esker -24 aldeko bozka, kontrakorik ez- Berdintasunerako Defentsa Erakundea, tratu berdintasunean eta diskriminazioaren aurka lan egiten duten Europako Berdintasun Erakunde Independienteen Sareko eskubide osoko kide izendatu dute. Berdintasunerako Defentsa Erakundearekin batera beste hiru erakunde sartu dira EQUINETen: Finlandiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, Txekiar Errepublikako Eskubideen Defentsa Publikoko Bulegoa eta Danimarkako Tratu Berdintasunerako Kontseilua.

Defendatzaileak bere hitzaldian Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak betetzen dituen funtzioak eta honen eskumenak azaldu ditu. Eraberean, EAE-n tratu berdintasun eta sexuagatiko diskriminazioaren egoera zer nolakoa den azaldu die Berdintasun Sareko Europar kideei.

   

       

Maite Erro, defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres, en la asamblea anual de EQUINET Maite Erro, defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres, en la Asamblea Anual de EQUINET

Azken eguneratzea: 2009/11/18
Euskadi, auzolana