euskadinet

Hasiera

Herritarrei arreta

 

Eskaera egin nahi dut

 

Arretarako ordutegia

Arrunta: urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean | astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 eta 15:00-16:30 | ostiraletan: 9.00-14:00

Udan: ekainaren 2tik irailaren 30ra bitartean | astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00

 

Telefono-zenbaki honetara deituz: 945 016 550
E-mail bidez: zuzenean idatz iezaguzue (defentsoria@ej-gv.es) edo honako inprimaki hau jaits ezazue [PDF - 400kb], bete ezazue, aldaketak gorde itzazue eta bidal iezaguzue (metodo horrek ez du datu sentikorrak igortzeko bide guztiz segurua bermatzen).
Posta bidez: (datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, inprimakia bete eta inprima dezakezu [PDF - 400kb] posta arrunt bidez bidali baino lehen).
EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO DEFENTSA ERAKUNDEA
Gaztelako Atea, 25. 01007 Vitoria-Gasteiz
Fax bidez: 945 016 551
On-line: Egun, lantzen ari gara segurtasun-baldintza guztiak beteko dituen on-line eskaera. Eskaerak egiteko on-line inprimakia aurki egongo da eskuragarri.

 

Eskabide-orria

Kontsulta, kexa edo salaketa bat jarri nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia

1. Bete ahal dituzun arlo guztiak

- Eskabide-orria betetzeko behar diren datuak:

- Eskatzailea (eskaera egiten duenaren datuak)

- Noren kontra (salaketa egiten duenari buruzko datuak, behar denean betetzeko soilik)

- Eskaera (eskaeraren arrazoia, eta egoeraren deskribapena)

- Erantsitako dokumentazioa**

- Estatistika helburuetarako eskaera egiten duenaren datuak

**Eskabide-orriak dokumentazioa eransteko aukera ematen du, honetarako dokumentazioa eskaneatu eta eskabide-orriarekin batera bidali.

2. Eskabide-orria betetakoan, gorde egindakoa. Menu-ko Guardar como aukeraren bidez.

3. Bidali gordetako dokumentua eta eransten den dokumentazioa (baldin badago), honako helbidera: defentsoria@ej-gv.es

 

Azken eguneratzea: 2009/11/09
Euskadi, auzolana