euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 
           

 

Irizpenak

2009/06/23 | Laudioko San Roque Kofradiak antolaturiko Ermandade Bazkariaren erregulazio-ebazpena

Berdintasunerako Defentsa Erakundeak aztertu du Laudioko San Roque Kofradiak antolaturiko Ermandade Bazkarian emakumeek parte hartzea eragozten duten arrazoiak eta auziari dagokion erregulazio- ebazpena emititu du.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Laudioko San Roque Kofradiak 1599tik abuztuaren azkeneko igandean antolatzen duen Ermandade Bazkarian emakumeek parte hartzea eragozten duten arrazoiak aztertu ditu. Analisi juridikoaren ebazpenak adierazten duenez, San Roque Kofradiako bazkarian emakumeek ezin parte tratu berdinaren printzipioa eta elkartzeko eskubidea eta  urratzen ditu.

Ebazpenak adierazten du Ermandade Bazkariaren inguruko sexu arrazoiengatiko diskriminazioak ez duela Estatututan jatorria,Kofradiak berak  tradizioa eta ohituraren ezarpenean baizik. Hauek 1986ko Kofradiaren Barne Araudian agertzen dira “Normas de ingreso y Funcionamiento de la Comida de la Cofradía” izeneko atalean eta 1599ko Estatutu zaharrak osatzen dituzte.

Beraz, arazoa 2000ko Estatutuei 1599an sortutako araudiren aplikazioan datza, eguneko Estatutuei eta berdintasun legeari moldatu gabe baitaude. Hau dela eta, lau gomendio helarazi zaie egoera zuzentzeko asmoz.

 

Azken eguneratzea: 2009/10/07
Euskadi, auzolana