euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 
            

 

Irizpenak

2009/07/06 | EAEko Elkarte Gastronomikoen zuzenbide-esparru erregulatzailea

Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarte Gastronomikoen zuzenbide-esparrua aztertu du eta gizonen eta emakumeen tratu berdinaren oinarrizko eskubidearen urraketa sumatu du elkarte murriztaileen aldetik.

Gizonen eta Emakumeen Defentsa Erakundeak elkarte gastronomikoek gizartean duten eragina eta garrantzia aztertu du. Hausnarketa hau laster publikatuko da ezohiko txosten gisa eta kapitulu batek EAEko Elkarte Gastronomikoen zuzenbide-esparru erregulatzailea eta antropologia-ikerketa bat jorratuko ditu.

Antropologia-ikerketak zehaztu duenaren arabera, emakumeek elkarte gastronomikoetan parte hartu ezin izatea, lagun talde batek egiten duen bazterkeria baino haratago doa. Horregatik, aurkeztutako zuzenbi-esparruak Elkartzeko Eskubidea eta honen mugak aztertu ditu: tratu berdinaren eskubidea. Halaber, gizonen eta emakumeen tratu berdina izateko oinarrizko eskubidea betetzen den ala ez ikertu du, zuzeneko zein zeharkako diskriminazioaren adibideak emanez.

Ikerketa bukatutzat ematen du erakunde publikoen jarrera ikertuz elkarte gastronomikoek emakumeen eta gizonen tratu berdinaren eskubidearen betetzearen aurrean. Azkenik, iradokizunen eta ondorioen atal bat atxikitzen da.

 

Azken eguneratzea: 2009/10/07
Euskadi, auzolana