euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

Herritarrei arreta

 

Nola jo Defentsa Erakundera

Eskaera-inprimakiaren bitartez jo dezakezue Defentsa Erakundera, eta adieraziotakoaren arabera, erantzun egokiena emango dizuegu.

Eskatu nahi duzuena zehaztea garrantzitsua da: aholkularitza, arazoa jakinaraztea guk ikertzeko eta diskriminaziozkoa ote den argitzeko, alderdiei konponbide-neurriak proposatzea, eta abar. Defentsa Erakundeak honela sailkatzen ditu eskaerak:

  • KONTSULTA: Defentsa Erakundeak sektore pribatuko tratu-berdintasunaren eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-ezaren eskubideari buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu, heltzen dion kasu bakoitzean. Kasu jakin bati aplikaturiko aholkularitza nahi baduzue, eskaera-inprimakia jaits eta bete ezazue [PDF - 410Kb] eskaera-inprimakian ekintza edo egoerari dagozkion datuak adieraz itzazue; ezinbestekoa da zure nortasuna jakinaraztea adierazitako egoerari erantzun espezifikoa emateko. Eskaera-inprimakia bete ondoren, igor ezazue Defentsa Erakundera e-mail bidez.

     

  • KEXA: Sexu-arrazoiengatik diskriminaziozkoa izan daitekeen egoera batean zaudetela uste baduzue, kexa adieraz dezakezue eta Defentsa Erakundeari ikerketa bat hasteko eska diezaiokezue. Horretarako, eskaera-inprimakia [PDF - 410Kb] bete ezazue, edo bestela, legez ordezkatzen zaituzten ordezkariak ere aurkez dezake kexa. Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zaintzeko helburua duten elkarte eta erakundeek ere prozedura hasi eta prozeduran parte har dezakete eraginpeko pertsonaren izenean, baldin eta eraginpeko pertsonaren baimena badute. Edonola ere, Defentsa Erakundeak kasu hori izapidetzeko onartuko ote duen baloratu eta erabakia jakinarazi behar du. Defentsa Erakundeak sektore publikoari dagozkion kexak ezin izango ditu izapidetzeko onartu, horrelako kasuak Arartekoaren erakundeari bidaliko dizkio. Ikerketaren ondoren, adiskidetze-gomendioak edo adiskidetze-neurriak proposatu ahal izango ditu Defentsa Erakundeak.

     

  • SALAKETA: Sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-ekintza edo -egoera jakinaraz diezaioke Defentsa Erakundeari edozein pertsona, erakunde edota elkartek. Salaketa aurkezten duen pertsonaren edo pertsonen nortasuna adierazi behar da salaketan, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa ustez eragiten duten ekintzen kontaketaz, eta, ahal bada, ustezko erantzuleen nortasunaz gain. Arrazoitutako eskaera bat egiteak ez du Defentsa Erakundea lotesten. Hau da, salaketa baloratu ondoren Defentsa Erakundeak ikerketa-prozesua ofizioz has dezake, edo ez.

     

  • BIDEA IZATEA: Defentsa Erakundeari jazarpen sexista edota sexu-arrazoiengatiko jazarpen kasu bat jakinarazten bazaio, sektore pribatuari zein publikoari dagokiola ere, Defentsa Erakundea bidea izan behar da arazo hori konpontzeko.

      

  • IRIZPENA: Sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa alegatzen den edozein prozedura judizialetan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeari txosten espezializatua eskatzea proposa diezaioke alderdi interesdunak Auzitegiari (kasu penaletan izan ezik).
Euskadi, auzolana