euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

2009/12/04 | EQUINETek Espainiak izango duen Europar Batasuneko Lehendakaritzari eskatu dio berdintasunerako organismoak eta diskriminazioaren aurkako legeria garatzeko ahaleginekin jarraitzeko

EQUINET, Europako berdintasunerako organismoen sarea, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari zuzendu zaio eta, Espainiak datozen 6 hilabeteetan Europar Batasuneko txandakako lehendakaritza izango duela eta, eskatu dio lan-merkatuan edozein arrazoiengatik izaten diren diskriminazio guztietatik babesteko europar legeria garatzeko ahaleginetan jarraitzeko (sexua, arraza, erlijioa eta sinesmenak, adina, desgaitasuna eta orientazio sexuala).

Lan-merkatuan tratu berdinaren printzipioa betetze aldera, Europar Batasuneko estatuak behartuta daude etniagatik ez diskriminatzeari buruzko 2000/43/CE Zuzentarauaren eta sexuagatik ez diskriminatzeari buruzko 2006/54/CE Zuzentarauaren transposizioa egitera; estatu bakoitzak bere ordenamendu juridikoan garatu behar ditu zuzentarau horiek.

Europar Batasuneko Lehendakaritza Suediaren esku egon den denboran, ahalegin handiak egin dira Zuzentarau-proposamen berri bat garatzen eta negoziatzen, Kontseiluaren babesean.

Mandana Zarrahparvar, Giza Eskubideetarako Institutu daniarraren zuzendaria, Katri Linna, Suediako Berdintasunerako defendatzailearekin batera, EQUINETeko Kontseilu Exekutiboaren eta Lehendakaritzaren izenean, honako hauei zuzendu eta komunikatu bat igorri die Europar Batasuneko diskriminazioaren aurkako Zuzentarau-proposamenari buruz eta berdintasunerako organismoen rolari eta jarrerari buruz: Espainiako Gobernuko presidentea; Espainiako Berdintasunerako ministroa; Enplegu, Gizarte Gai eta Aukera Berdintasunerako komisario europarra; Suediako lehen ministroa; Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako komisarioa; Europar Batasuneko estatuetako lehen ministroak; eta estatu kideetako Europar Batasunerako ordezkari iraunkorrak.

Komunikatuan diote Europar Batasuneko Lehendakaritza suediarra denbora gutxi barru amaituko dela eta Europar Batasunak eta Lehendakaritza espainiarrak ezin dutela galdu Europar Batasuneko estatuei berdintasunerako organismoak sortzera bultzatzeko aukera, tratu berdinaren zuzentarau-proposamen berrian jasotzen diren asmo politikoak gauzatzeko behar adinako gaitasuna duten organismoak betiere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea EQUINETeko kide da eta EQUINETeko Kontseilu Exekutiboaren kezka bera du, tratu berdinari eta ez diskriminatzeari buruzko zuzentarau-proposamenaren etorkizunari dagokionez, eta honako hauei helarazi die komunikatua: Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua eta Gobernu espainiarreko Laneko estatu idazkaria eta Lan eta Inmigrazio ministroari.

Agiria eskuratu [PDF - 215Kb]

 

Azken eguneratzea: 2009/12/15
Euskadi, auzolana