euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 


 

Tratu-berdintasunaren printzipioa

TRATU-BERDINTASUNA:

 

Emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioak sexuagatiko edo sexuari loturiko beste edozein arrazoirengatiko zuzeneko zein zeharkako diskriminazio oro ezabatzea dakar berekin, eta bereziki amatasunari, familia-betekizunen ardura hartzeari eta ezkontza- edo familia-egoerari dagokienez, baita diskriminazio anizkoitza dakarten bestelako faktoreei (ezintasuna, esaterako) dagokienez ere.

Emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa antolamendu juridikoaren barnean hartzen da, eta, horrenbestez, arau juridikoak interpretatu eta aplikatzerakoan bete behar da.

Emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa enplegu pribatuaren eta enplegu publikoaren eremuetan aplikatu behar da, eta honako arlo hauetan bermatuko da: laneratzean, lanbide-heziketan, lanbide-sustapenean, lan baldintzetan (ordainsariak eta kaleratzeak barne), eta sindikatu- eta enpresa-erakundeetako edo lanbide jakin bateko kideak biltzen dituen beste edozein erakundetako afiliazioan eta parte-hartzean, erakunde horiek emandako prestazioak barne.

igo

SEXUAGATIKO DISKRIMINAZIOA:

 

Sexuagatiko diskriminazioak honako hau esan nahi du: pertsona bati edo pertsona talde bati sexu-arrazoiengatik gutxiagotasunezko tratua ematea.

Edozein kasutan, sexuagatik zuzenean zein zeharka diskriminatzeko agindu oro diskriminatzailetzat jotzen da.

Haurduntzari edo amatasunari loturiko emakumeen aurkako tratu oro sexuagatiko zuzeneko diskriminazioa da.

Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena betiere diskriminatzailetzat jotzen dira

Pertsona batek kexa, erreklamazio, salaketa, demanda edo errekurtso bat aurkezten badu haren kontrako diskriminazioa saihesteko eta emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin eskatzeko, eta horrek haren aurkako tratua edo ondorioa badakar, hori ere sexuagatiko diskriminaziotzat joko da.

igo

ZUZENEKO DISKRIMINAZIOA:

 

Pertsona batek, bere sexuagatik, beste batek antzeko egoera batean jaso duena edo jaso lezakeena baino tratu okerragoa jaso badu edo jaso balezake, hori sexuagatiko zuzeneko diskriminazioa da.

Honako hauek dira sexuagatiko zuzeneko diskriminazioak:

  • Haurduntzari edo amatasunari loturiko emakumeen aurkako tratu oro.
  • Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.
  • Sexuagatik zuzenean edo zeharka diskriminatzeko agindu oro.
  • Pertsona batek kexa, erreklamazio, salaketa, demanda edo errekurtso bat aurkezten badu haren kontrako diskriminazioa saihesteko eta emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin eskatzeko, eta horrek haren aurkako tratua edo ondorioa badakar, hori ere sexuagatiko zuzeneko diskriminazioa da.
igo
ZEHARKAKO DISKRIMINAZIOA:

 

Itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo praktika batek sexu bateko pertsonak desabantaila-egoeran jartzen baditu beste sexuko pertsonen aldean, hori zeharkako diskriminaziotzat jotzen da, salbu eta xedapen, irizpide edo praktika hori modu objektiboan justifika badaiteke legezko helburu bat bete beharra dagoelako, eta helburu hori lortzeko bitartekoak beharrezkoak eta egokiak badira.

igo

DISKRIMINAZIO-JOKABIDEEN ONDORIO JURIDIKOAK:

 

Sexuagatiko diskriminazioa egiten edo eragiten duten negozio juridikoen egintza eta klausulak baliogabetu eta indargabetuko dira, eta erantzukizuna sorraraziko dute kalte-ordain sistema baten bitartez, bai eta, hala badagokio, zehapen-sistema eraginkor eta disuaziozko baten bitartez ere, diskriminazio-jokabideak gerta daitezen saihesteko. Kalte-ordain horiek egiazkoak, eraginkorrak eta jasandako kaltearekiko proportzionalak izango dira.

Euskal administrazio publikoek ezin izango dute inolako laguntzarik eman sexuagatik diskriminatzen duten kultura-jardueretarako, jaiak eta artearen, kirolaren eta euskararen hizkuntza-normalizazioaren eremuetan eginikoak barne, eta administrazioetako ordezkariek ezin izango dute halakotzat parte hartu horrelako jardueretan.

Euskal administrazio publikoek ezin izango dute inolako laguntzarik eman langileak kontratatzeko prozesuan edo funtzionamenduan sexuagatik diskriminatzen duten elkarte eta erakundeentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen ikerketa-ekintza zailtzea, ukatzea edo oztopatzea administrazio-arloko arau-haustetzat jotzen da.

igo

Azken eguneratzea: 2009/10/07
Euskadi, auzolana