euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Defentsoria

 

Zer da

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea [PDF - 522Kb] organo publikoa dugu, Eusko Jaurlaritzak sortua eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuari atxikia, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 18ko 4/2005 Legea [PDF - 1.8Mb] betetzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, hain zuzen ere.

Defentsa Erakundearen xedea honako hau da: herritarrak sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-egoeretatik babestea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zain dadin sustatzea. Defentsa Erakundearen egiteko nagusia, bestalde, honako hau da: herritarrei aholkatzea eta ofizioz edota alderdi batek eskatuta ikerketak gauzatzea, sektore pribatuan gerta litezkeen sexu-arrazoiengatiko ustezko diskriminazio-egoerei dagokienez.

Euskadi, auzolana