euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Defentsoria

Araudia

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen sorrera Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen IV. Tituluan [PDF - 1,8Mb] ezartzen da.

Defentsa Erakundearen antolamendua eta prozedura Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 13ko 119/2006 Dekretuak [PDF - 98Kb] arautzen ditu. Dekretu horren bitartez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen antolakuntza eta funtzionamenduaren Araudia onartzen da.

igo

Antolakuntza

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzailea [PDF - 98Kb] Defentsa erakundearen ordezkaritza- eta zuzendaritza-kargua da. Defentsa Erakundearen antolakuntza eta osaera, bestalde, 4/2005 Legean [PDF - 1,8Mb] eta 119/2006 Dekretuan [PDF - 98Kb ] ezarritakoarekin bat datoz. Defendatzailearekin batera Erakundea osatzen duten bost pertsonako taldea zuzentzen du defendatzaileak; bost pertsona horiek honako hauek dira: berdintasunerako aholkularia, bi aholkulari juridiko, zerbitzuen kudeatzailea, eta goi-kargudunaren idazkaria. Defentsa Erakundearen aurrekontua urtero esleitzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

igo

Eginkizunak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak objektibotasunez eta inpartzialtasunez gauzatzen ditu bere egitekoak, eta horretarako, ez zaio lotzen ezein lotura hierarkikori, ez eta edonolako ezein jarraibideri ere.

Honako eginkizun hauek dagozkio [PDF - 520Kb]:

  • Ikerketak gauzatzea, ofizioz edo alderdiren batek eskatuta, sexu-arrazoiengatik sektore pribatuan gerta litezkeen diskriminazio-kasu zuzen zein zeharkakoak argitzeko.
  • Pertsona fisiko edo juridikoei negoziazio-bideak erraztea eta gomendioak zuzentzea, sektore pribatuan gerta litezkeen sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-egoerak edota diskriminazio-kasuak zuzentzeko, eta gomendio horiek betetzen diren jarraipena egitea.
  • Sektore pribatuan gerta litezkeen sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-egoerei aurre egiteko herritarrei aholkularitza eta laguntza eskaintzea.
  • Sexu-jazarpen kasuak konpon daitezen errazteko bidea izatea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, diskriminazioaren aurkako araudiaren betetze-maila aztertu eta balioztatzea.
  • Diskriminazioaren aurkako legedia eta jurisprudentzia aztertzea eta lege-proposamenak eta legedia aldatzeko proposamenak lantzea.
  • Defentsa Erakundearen beraren jarduerak eta ikerketak hedatzea, bai eta txostenak eta irizpenak egitea ere [PDF - 1,8Mb], legediak xedatutakoaren arabera.
  • Arartekoarekiko eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuarekiko koordinazio-mekanismoak proposatzea, bai eta giza eskubideei eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagozkien beste erakunde eskudunekin ere.
  • Lan-agintaritzarekin elkarlanean aritzea, diskriminazioaren aurkako lan-araudia betetzen dela ziurtatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez.
  • 4/2005 Legean [PDF - 1,8Mb] edo 3/2007 Lege Organikoan [PDF - 965Kb] barne harturiko beste edozein eginkizun, bere xedeak lortzeko ematen bazaizkio.

Orobat, prozedura judizialetan irizpenak emateko organo eskuduna da, baldin eta prozedura horietan sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa alegatzen bada (prozesu penaletan izan ezik), eta betiere organo judizialak, alderdiren batek eskatuta, baliagarri eta egoki baderitzo horri.

igo

Mugak

Sexu-arrazoiengatiko ustezko diskriminazioagatiko kexa edo salaketarik dagoenean, honako kasu hauetan Berdintasunerako Defentsa Erakundeak ezin izango du ikerketarik hasi:

  • Kexa edo salaketa hori adierazten duen pertsona nor den jakitea ezinezkoa bada.
  • Kexa hori intimitatearen eremuari badagokio.
  • Arrazoia Defentsa Erakundearen eskumen-esparruarekin ez badago lotua: Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen ez bada, sektore publikoari badagokio, edota sexu-arrazoiengatiko diskriminazioari lotua ez badago edo sexu-arrazoiengatiko diskriminazioaren seinalerik ez badago.
  • Auzi-eskerik aurkeztu bada edo epairik eman bada.
  • Kexa eragin dezaketen jokabide edo gertakariak amaitu zirenetik urtebete igaro bada.
  • Asmo txarrik edota gehiegizko erabilerarik badago.

Defentsa Erakundearen jardueraren eraginak honako muga hauek ditu:

  • Defentsa Erakundearen jarduerak EZ ditu legezko epeak eteten.
  • Ebazpenak EZIN du diskriminaziozko ekintzarik ezeztatu, baliogabetu edo zehatu.
  • Defentsa Erakundeak EZ du zehatzeko ahalmenik.

igo

Laguntzeko beharra

Defentsa Erakundeko ikerketaren eraginpeko pertsona guztiek beren lana errazteko betebeharra dute, eskatutako dokumentazioa emanez eta haien bulegoetarako sarbidea erraztuz, 4/2005 Legearen 66. artikuluan [PDF - 1,8Mb] ezartzen den bezala.

igo

Arau-hausteak eta Zigorrak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen ikerketa-ekintza zati batean edo osorik zailtzea, eragoztea edota ikerketari ezetz esatea arau-hauste gisa tipifikatua dago.

Zehapenak honako hauek izan daitezke: arau-hauste arinen kasuan, ohartarazpena eta/edo 900 euro bitarteko isuna, edo bestela, 45.000 euro bitarteko isuna eta/edo EAEko herri-administrazioetako edonolako diru-laguntzarik jasotzeko galarazpena.

4/2005 Legearen V. Tituluak [PDF - 1,8Mb ] ezartzen ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan egindako arau-hausteei lotutako erantzukizunak, zehapenak, zehatzeko prozedura, eta eskumena.

igo

Euskadi, auzolana