Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakunde
 

Emakunde Saria La Posada de los Abrazos elkartearentzat

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Izaskun Landauda Emakundeko zuzendariak Emakunde Saria eman zioten “Posada de Los Abrazos” elkarteari. Elkarteak lan handia egiten du prekaritatean bizi diren eta indarkeria sexista pairatzen duten emakumeei laguntzen, emakumeok dituzten behar premiazkoei eta egoera zehatzei erantzuten. Lehendakariak emango die saria.

Gizarte bazterketaren aurka lan egiten duen La posada de los abrazos elkartearentzat izan da 2013ko Berdintasunerako Emakunde Saria. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileen ekimena izan zen, pertsona hauek etxebizitza merke bat lortzeko zituzten zailtasunak ikusita. Bilboko San Francisco auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen elkarte honen ibilbidea, eta gaur egun hamabi pertsona bizi dira elkarteak kudeatzen dituen bi etxebizitzetan. Honetaz gain beste hamabi pertsonen jarraipena egiten dute etxebizitza hauetatik kanpo. Hamar urtetan 500 pertsona inguru pasatu dira elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetatik.

Euskadi, auzolana