Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Emakume Adituen Datutegia aurkezten

Lan-eremuan gero eta emakume gehiagok lortzen du erantzukizun-maila eta estatus profesional handia. Hala ere, errealitate hori ez da fidelki islatzen komunikabideetan edo gure gizartean hainbat eratako erakundeek antolatzen dituzten jarduera publikoetan. 

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean, emakume profesionalak ikusarazten eta haien aitormen soziala egiten lagundu nahi dugu. Izan ere, uste sendoa dugu hori lagungarri izango dela nola emakumeak ahalduntzeko, hala emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko. 

Horretarako, hainbat lanbide-, kultura- eta kirol-eremutan aditu diren Emakumeen Direktorioa sortu dugu, non emakume horien datuak jakinarazten diren: zer prestakuntza duten, zer jarduera-eremutan diharduten eta antolatzen diren jardueretan nola parte hartuko luketen, hain zuzen ere.

Euskadi, auzolana