Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakunde
 

Kudeaketako administrazio-organoa

Idazkaritza Nagusia

Idazkaritza Nagusiaren buru idazkari nagusia da; dekretu bidez izendatzen da, eta bere maila zuzendariarena da ondorio guztietarako. Idazkaritza Nagusia Zuzendaritzaren menpe dago zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:

• Zuzendaritzak eskuordetuta, Emakunderen ordezkari aritzea Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta beste administrazio eta erakunde publiko zein pribatuekiko harremanetan.

• Emakunderen zerbitzuak bultzatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea arlo hauetan: ekonomiaren eta finantzen kudeaketa; ondarearen eta aurrekontuaren kudeaketa; plangintza, azterketak eta dokumentazioa; lege-aholkularitza eta informazioa; programazioa eta beste erakunde batzuekiko lankidetza.

• Ondokoak bultzatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea: kudeaketa-prozedurak eta laguntza informatikoak, bai eta Emakunderen azpiegiturak eta baliabide materialak beharrizanetara egokitzen direla ere.

• Ekonomiaren eta finantzen arloko xedapenak, egintzak, kontratuak eta espedienteak izapidetzeko eta erregistratzeko barne-prozedurak prestatzea, eta gastuak baimentzeko eskumena erabiltzea, baldin eta eskumen hori legez beste organo bati ez badagokio.

• Emakundeko langileak administratzea eta kudeatzea, eta haiek trebatzeko eta hobetzeko planak eta programak prestatzea.

• Begira-Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza zuzentzea, eta batzorde horren administrazio-kudeaketaz arduratzea.

• Zuzendaritza Kontseiluko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko Batzordeko eta etxeko tratu txar eta sexu erasoen biktima diren emakumeei eskaintzen zaien laguntza hobetzeko Erakundeen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordeko idazkari aritzea, eta horien guztien administrazio kudeaketaz arduratzea.

• Txostenak egitea, batez ere beste erakundeen berdintasun planen gainekoak, generoaren araberako eragina aztertzen duten txostenei buruzkoak eta emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak herri onurakotzat jotzeko prozeduretakoak.

• Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko arau-hausteak zehatzeko espedienteak izapidetzea.

• Emakundeko Zuzendaritzari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea hark eskatzen duenean, eta Zuzendaritzak berariaz eskuordetzen dizkion eginkizunak eta ordenamendu juridikoaren arabera dagozkionak burutzea.

• Administrazioa aldatzeko eta eraberritzeko organo eskudunak ezartzen dituen ekimenak eta arauak garatzeko eta betetzeko behar diren oinarriak bermatzea.

• Herritarrei informazioa eta arreta emateko erakundeak dituen zerbitzuen funtzionamendu ezin hobea bermatzea.

Euskadi, auzolana