Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakunde
 

Zuzendaritza Organoak

Zuzendaritza Kontseilua eta eta Zuzendaritza dira Emakundeko zuzendaritza organoak.

Zuzendaritza Kontseilua

Zuzendaritza Kontseilua izaera kolegiatua duen zuzendaritza organoa da eta honako hauek osatzen dute:

  1. Kontseiluburua: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
  2. Kontseiluburuordea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.
  3. Kontseilukideak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sei ordezkari ditu, hain zuzen ere hezkuntza, enplegua, osasuna, industria, kultura eta gizarte arazoen arloetako eskumenak dituzten sailburuek izendatutako sei sailburuorde.
    • Foru-administrazio bakoitzak hiru ordezkari ditu: organo eskudunek izendatutako foru-diputatuak dira.
    • Toki-administrazioek hiru ordezkari dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duen udal elkarteak izendatuak.
    • Eusko Legebiltzarrean emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskuduna den Batzordeak ordezkari bat du; legegintzaldi bakoitzean, legebiltzarkideetako bat hautatzen da ordezkari.
    • Eusko Legebiltzarrak sei ordezkari ditu, legegintzaldi bakoitzean; izendapenerako, pertsona horiek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde arlo pertsonalean edo profesionalean egindako lana hartzen da kontuan.
    • Emakunderen Aholku Batzordeak ordezkari bat du.
  4. Idazkaria: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkaria da.

Zuzendaritza kontseilua (PDF)

Hona hemen Zuzendaritza Kontseiluaren eginkizunak:

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana onestea, gero Jaurlaritzari aurkezteko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen egoerari buruzko ebaluazio-txostena eta herri-botereek arlo horretan izandako jardunari buruzko memoria onestea, gero Jaurlaritzari aurkezteko.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko arauen proiektuak onestea, gero Jaurlaritzari aurkezteko.
  • Erakundearen jardunari buruzko urteko memoria onestea.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzailea proposatzea.

Zuzendaritza

Emakundeko zuzendaria dekretu bidez izendatzen da, baita kargutik kendu ere. Ondorio guztietarako, zuzendariaren maila sailburuordearena da.

Hona zuzendariaren eginkizunak:

  • Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen legezko ordezkaria izatea.
  • Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eginkizunetatik berariaz Zuzendaritza Kontseiluaren edo Idazkaritza Nagusiaren eskumenekoak ez direnak burutzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak gainbegiratzea eta zuzentzea.
  • Neurrien plana, ebaluazio-txostena eta herri-botereen jardunari buruzko memoria prestatzea (Emakunde sortu duen Legeko 4. artikuluan ezarri dira), gero Zuzendaritza Kontseiluak onets ditzan.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko arau-proiektuak prestatzea eta Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztea, gero Jaurlaritzaren Kontseiluak onets ditzan.
  • Emakunderen helburuak lortzea xede duten akordioak edo hitzarmenak sinatzea, eta horretarako administrazio-ebazpenak ematea.
  • Emakunderen administrazioa zuzentzea, bai eta bere zerbitzuen jardueren kudeaketa eta barne-ikuskapena ere.
  • Emakunderen urteko kudeaketari eta jardunari buruzko memoria prestatzea, eta aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.
  • Ordenamendu juridikoaren arabera erakunde autonomoek ondareaz eta kontratazioaz dituzten eskumenak erabiltzea, eta, bereziki, bere eginkizunak betetzeko behar dituen kontratu publiko eta pribatu guztiak egitea Emakunderen izenean.
  • Emakunderen pertsonal-politika zuzentzea, eta hari atxikitako langileak izendatzea eta kargutik kentzea, bai eta langileon egoerak adieraztea ere.
  • Bere eginkizunak ondo burutzeko, beharrezkotzat jotzen duen emakumeen eta gizonen egoerari buruzko informazio guztia eskatzea Jaurlaritzako sailei eta gainerako herri-botereei, batez ere arlo horretan egiten dituzten jarduerei buruzkoa; horretarako egokitzat jotzen dituen komunikazio-mekanismoak ezarriko ditu.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordeko buru eta etxeko tratu txar eta sexu erasoen biktima diren emakumeei eskaintzen zaien laguntza hobetzeko Erakunde arteko Akordioaren Jarraipen Batzordeko buru aritzea.
  • Zuzendaritza Kontseiluko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko Batzordeko buruaren ordezkoa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko 24.5. artikuluan ezarritako erakundearekin izango dituen harremanetan bitartekari aritzea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko arau-hauste arina egiten dutenei zehapenak ezartzea.
  • Zuzendaritza Kontseiluak eskuordetzen dizkion eginkizunak eta ordenamendu juridikoaren arabera dagozkionak egikaritzea.
Euskadi, auzolana