Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakunde
 

Argitalpen-data: 2015/02/25

Lehendakaria Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako sail arteko batzordearen buru izan da

Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur Lehendakaritzan egin den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako sail arteko batzordearen buru izan da. Batzar honetan Emakunderen zuzendaria, Izaskun Landaida izan da batzorde buru ordea, eta idazkari nagusia, Ana Alberdi, izan da idazkaria. Batzorde  Sailarteko Batzordearen helburua Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egiten dituen jarduketak koordinatzea da. Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak ordezkari bat du Batzordean. 

Gaurko bileran 2013. urteari dagokionez emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Eusko Jaurlaritzaren jardueraren jarraipen-txostena aurkeztu da, Emakundek legealdirako proposatu eta sailek beren dokumentu-programetan jasotako lehentasunen jarraipena egin da, eta Emakunderen 2015eko jarduera-txostena aurkeztu da besteak beste. 

 
Euskadi, auzolana