euskad.eusen sartu

“Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako Gunea”  urteroko topaketa da. Bere helburua emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen, taldeen eta elkarteen lana bildu, ikustarazi eta indartzea da.

Berdintasunerako Guneak erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako ekimenak koka ditzaten gune aberats eta emankorra izan nahi du.

Emakundek Berdintasunerako Gunea antolatzen du 2004tik. Azkeneko edizioetan ardatz edo gai nagusi bat du guneak eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, edozein esparru edo arlokoak izanik, ardatz horrekin lotura izan behar dute, gai hori ikuspegi anitzetik aztertu, hausnartu eta sakonduz.

Emakundek ekitaldiren bat antolatzeko interesa duten erakundeekin prestakuntza mintegi bat egiten du ekitaldien inskripzioa zabaldu aurretik;  erakunde antolatzaileen koordinazioa eta foroaren idazkaritza lanak egiten ditu; material komunak prestatu, argitaratu eta parte hartzen duten erakundeei helarazten dizkie, eta, era berean, foroko ekitaldiak egin ondoren, gaiari buruzko ondorio komunak adostu eta finkatzeko beste lan-mintegi bat egiten du.

Erakunde bakoitzak, berriz, bere ekimenaren ardura osoa du: edukia, antolamendua eta ordainketa.

VII. Berdintasunerako Gunea 2010eko maiatzaren 10etik 30era burutuko da eta ardatz nagusia honako izango da: “Gizarte antolaketa erantzukiderako denbora berriak”.

 

 

Euskadi, auzolana