Otoño 2010 - Nº 78

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Revista
 
Sumario
Artículos

Azken eguneratzea: 2010/11/05

Emakundek berdintasunarekin duen konpromezua aitortu dio Policlinica Gipuzkoari

Emakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur Policlínica Gipuzkoako ordezkariei. 1975ean sortu zen Policlínica Gipuzkoa eta Gipuzkoako lehen osasun zentro pribatua da. Donostian dago kokatuta.    

Bereizgarria 1994an eratu  zen emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausuak emateko konpromisoa hartzen duten entitateek egindako lana aitortzeko eta dagoeneko 50ek jaso dute.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

Hauek dira orain arte ziurtagiria jaso duten entitateak

Euskadi, bien común