2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

UPV/EHUk unibertsitateko jarduera guztietan generoaren fokapen integratua izango du

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak Gizonen eta Emakumeen I Berdintasun Plana  onartu du, unibertsitateko jarduera guztietan berdintasun printzipioa zeharka integratzeko helburuarekin. Bertan finkatzen dira datozen hiru urteetan emakume eta gizonen berdintasuna ezartzeko erakunde akademikoak gain hartuko dituen helburuak, estrategiak eta ekintzak. Horretarako, lehenik, lau interbentzio eremu finkatu dira: irakaskuntza, ikerketa, gizarte eta lan harremanak eta instituzio esparrua. Arlo guzti hauetan, generoaren perspektiba jakintzaren sormen eta transmisioan integratzeko, unibertsitate jarduera guztietan emakumeen eta gizonen aukera eta tratuen berdintasuna bermatzeko, eta UPV/EHUren genero berdintasunarekiko konpromisoa ikusgai bilakatzeko pausoak emango dira.

UPV/EHUko Gizonen eta Emakumeen I Berdintasun Planak, halaber, helburu hauek lortzeko zenbait ekimen aurreikusi ditu. Horien artean, irakasleei zuzendutako laguntza gida, bere jakintzagaietan genero perspektiba integratzeko; jakintza arlo guztietarako ikerkuntza “Praktika Egokien Eskuliburua” lantzea; berdintasunaren aurkako edozein ekintzaren aurrean erabiltzeko protokoloaren diseinua; eta lengoaiaren erabilera ez sexista bultzatzea, bai unibertsitatearen arautegian bai eta ekitaldi publiko, zein barne naiz kanpo komunikazioetan. 

Euskadi, auzolana