2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Gamesa enpresak mundu guztian dituen egoitzetan aplikatuko duen berdintasun plana sinatu du sindikatuekin

Gamesa  euskal enpresak - aerogeneradoreen fabrikatzailea –  eta UGT, CCOO eta ELA sindikatuek irailaren 2an bere plantila osatzen duten emakume eta gizonen aukera berdintasunaren printzipioak indartzeko helburua duen plana sinatu zuten.
Plan honetan familia eta lan bizitza adosteko neurriak jaso dira eta enpresak munduan dituen lantegi guztietan izango du eragina. Era berean, jazarpenaren prebentziorako protokoloa eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntza neurriak jaso ditu. Gamesaren plantilako %25 emakumeak dira.

Plana, Juana María Fernández, Giza Kapitaleko zuzendari nagusiak eta aipatu hiru sindikatuetako ordezkariek sinatu zuten. Gutxienez 2012ko abenduaren 31raino iraungo du eta automatikoki luzatuko da neurri berriak ez badira ezartzen. Plan hau betetzen eta garatzen dela ziurtatzeko, Aniztasun eta Berdintasun Batzorde Iraunkorra sortu da, enpresako ehun kidek eta sindikatuetako hamar ordezkariek osatua.

Euskadi, auzolana