2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Aldundiak eta Eudelek Arabako herrietan berdintasuna bultzatuko dute

Arabako Aldundiak eta Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) irailaren 7an hitzarmena sinatu zuten berdintasun gaien inguruan elkarrekin lan egiteko. Honela, martxan jarriko da Arabako 5.000 biztanletik beherako herrietan dinamizazio eta aholkularitza zerbitzua. Berdintasunerako eta emakumeek jasandako indarkeriaren aurka Emakundek eta Eudelek bultzatutako ekimena den Berdinsarera Euskadiko herri txikienek atxikitzeko aukera izan dezaten zuzendu den programa baten esparruan dago hitzarmena. Sare honetan sartzeko udal osoko bilkuran onartutako berdintasun plana izatea beharrezkoa izango da, bai eta gutxienez, jardunaldi erdiz lan egingo duten langile tekniko adituak izatea.
Arabako Foru Aldundiak 25.000 euro emango ditu herri hauek finkatutako helburuak lortzen laguntzeko. Halaber, koadrilen arteko topaketak antolatuko dira eta jarduera hauek Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak eta Berdinsareak garatzen dituzten ekimenekin koordinatuko dira.
Araban, sarean diren udalerriak hauek dira: Gasteiz, Laudio eta Amurrio.  Hitzarmen honekin udalerri gehiago sareratuko direla espero da.

Euskadi, auzolana