2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Bilboko Udalak eta Fekoor-ek akordio bat sinatu dute genero indarkeriak jasaten duten ezindu emakumeen arreta hobetzeko

Bilboko Udalak  eta  Ezgaitasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonen Federazioak (Fekoor) akordio bat sinatu dute genero indarkeria jasaten duten emakume ezinduen arreta hobetzeko. Federazio horretan 3000 emakume inguru federatuta daude.
 
Nekane Alonso  Bilboko udaleko zinegotziak azaldu zuenaren arabera, akordioak bi instituzioen arteko harremanak hobetuko ditu, betiere, genero indarkeriako kasuetan,  Bilboko emakume guztien aukera berdintasuna bermatzeko zerbitzu publikotako sarbide eta partaidetzan.
 
Juan Carlos Solak, Federazioko presidenteak, “errekurtsorik eza edota erakundeen  erantzun desegokia nahiz ohiko ideologiaren prebalentzia salaketari oztopoak jartzen dizkioten oinarrizko elementuak direla”,  adierazi zuen. Solak gehitu zuen herrialde europarretan, emakume ezinduen % 80ak genero indarkeriaren motaren bat  jasaten dutela bizitzan zehar. Halaber, beste emakumeekin konparatuta, sexu gehiegikeria nozitzeko arriskua lau aldiz handiagoa dute. 

Euskadi, auzolana