2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakumeen giza partaidetza sustatzeko RTVEren hitzarmena

Laura Searak, Emakumeen Institutuko  zuzendari nagusiak  eta  RTV  Korporazioko zuzendariak, Alberto Oliartek, elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenak, programen ekoizpena dela, profesionalen prestakuntza dela eta sentsibilizazio ekintzak direla, emakumeen partaidetza soziala sustatzea eta haien errepresentazio publiko hobetzea helburu ditu.
 
Ekoizpen proiektuen artean hauek nabarmentzen dira:  maskulinoak izan ohi  diren lan esparruetarako emakumeen inkorporazioari buruzko gaurkotasunezko erreportajeen  grabaketa eta Unibertsitateko emakumeei buruzko zenbait dokumental; azken horiekin emakumea unibertsitatera iritsi izanaren urteurrena ospatu nahi dute. Honekin batera hitzarmenak, emakumezko kirolari buruzko informazioa eta zabalpena gehitzea proposatzen du.

Halaber,  Conciencia2 proiektuaren bi edizio garatuko dira, bata emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa eta bestea genero indarkeriaren inguruan.  Azkenik, RTV  Korporazioak,  Emakumeen Institutuaren aholkularitzaz, bere prestakuntza iraunkorreko planetan berdintasun moduluak eskainiko ditu.

Euskadi, auzolana