2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Europako Batzordeak Genero Berdintasuneko estrategia berria abian jarri du

Europako Batzordeak bost urteko estrategia abian jarri du Europan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko. Estrategiak, bereziki,  emakumezko ahalmenaren aprobetxamendu onuragarriagoa du helburu. Horrela,  EBko helburu soziala eta  ekonomiko globalen aldera egingo du. Emakumeen Gutunean azaltzen diren neurri zehatzak  aintzakotzat hartzen ditu: Zuzendaritza Batzordeetan emakumeen partaidetza areagotzea eta genero indarkeriaren aurkako borroka, besteak beste. Europako Batzordearen Genero Berdintasuneko estrategiak bost lehentasunen  inguruan zenbait ekimen aipatzen ditu: ekonomia eta lan merkatua; lan sarietako berdintasuna; goi mailako lanpostuetako berdintasuna; genero indarkeriaren trataera; eta EBtik kanpo ematen den berdintasunaren sustatzea. 
 
Batzordeak ere Genero Berdintasunaren Inguruko Elkarrizketa  abian jarriko du maila gorenean. Horrek, Europako Parlamentua, Batzordeko lehendakaritzak zein politika sozialeko bazkide europarrak nahiz gizarte zibila tartean hartuko ditu estrategiaren aplikatzean lortutako garapen maila neurtzeko.

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana