2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Emakumeentzako etxe bat Donostian

Emakumeentzako etxea DonostianDonostiako Emakumeen Etxea hurrengo azaroaren 13an inauguratuko da. Honekin duela hogei urte Donostiako emakume elkarteek eta mugimendu feministak aldarrikatutako eskaera “historikoa” betetzen da. Okendo kalean udaletxeak duen lokalaren kokapena behin-behinekoa izango da, Ategorrietako Villa Soroa zaharberritu eta birmoldatzen den bitartean, emakumeek lehen bai lehen jarduerarekin hastea nahiago dutelako behin betiko egoitza prest den arte itxarotea baino.

Etxea emakumeen topagune, eztabaida eta gogoeta lekua izango da, eguneroko bizitzan emakumeen eta gizonen berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko aurrerapausoak helburu izango dituzten politika, programa eta proiektuetan esku hartzea eta eragina izateko.

Espazio hau ezinbestekotzat jo da topagune egoki bat eraiki eta artikulatzeko, bertan elkarrekin aurrera joatea posible egingo duten konplizitate eta esperientziak partekatuko direlako. Elkarrekin egindako lan honetan bakoitzaren eremu, erritmo eta espazioak errespetatuko dira emakume guztientzako agenda politikoa diseinatzeko.

Helburua da erreferentzia espazioa izatea, ez bakarrik Donostiako emakume guztientzat, baizik eta Euskadiko eta Gipuzkoako emakumeentzat ere. Ideia nagusia emakumeen parte hartzea bultzatzea da, hiritar eraginkor bezala, haien eskubideak erabil ditzaten bai eta bere interesak defendatu eta aldarrikatu ere, gizarte berdintsuagoa lortzeko bidean den gizarte transformazio prozesuko protagonista nagusi bihurtzeko ahalmena izateko.

Emakumeei arlo hauetako informazioa eta arreta eskainiko zaie: genero indarkeria kasuetan, zerbitzu juridiko eta psikologikoak; orientazio soziolaborala; informazio sexuala; lesbiana eta transexualentzako arreta zerbitzua; kontziliazio eta ardura parekaturako laguntza zerbitzua, etab.

Gainera, Emakumeen Etxeak formakuntza,  hezkuntza eta aisialdiko jarduera kulturalak garatuko ditu. Oraingoz, Berdintasun Departamendua behin behineko lokal honetara lekualdatuko da eta zerbitzu zein jarduera oinarrizkoenak eskainiko ditu.
Villa Soroa, behin betiko espazioa, udaletxearena da ere. Hiru solairutan banatutako 1.900 metro karratu ditu, patioa, lorategia eta aparkalekuaz gain.

Euskadi, auzolana