2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ERAKUSKETAK

El regreso de las concubinas

Love me

Emakume Ingeniari eta Asmatzaileak 

El esqueleto tatuado

Divinas

Lanpararen dama

Berak egiten dute Bidea

Hiri paisajea

What I see

Pasahitzak

Ines Medinaren Hemisferioak

Eulalia Abaituari buruzko erakusketa

Kontraindarkeriak


 

Lanpararen dama

Cartel de la exposición "La dama de la lámpara"

Urtearen amaiera arte ikusi ahal izango da UPV/EHUko Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoak Florence Nightingale-n omenez antolatu duen erakusketa, erizaintza modernoaren amatzat duten erizain britainiar ospetsu honen heriotzaren mendeurrenarekin bat etorriz.“Lanpararen Dama, zaintza artean maistra” izena duen erakusketa Txaro Uliarte, Leioako Erizaintza Eskolako irakasleak koordinatu du eta bertan, bere garaian osasun zaintza irauli zuen Florence Nightingalek egindako lanaren adierazgarri diren objektuak ikusgai daude.

Krimeako gerran zaurituak zaintzeko erabiltzen zituen lanparen bilduma ikusgai dago, garai hartako farmazia eramangarria, bai eta berak idatzi zuen eta lau hizkuntzetan argitaratu zen “Erizain baten oharrak” liburuaren aleak ere, zigiluak, txanponak, eta beste objektu batzuen artean. Bizitzan zehar 200 liburu eta txosten idatzi zituen eta horien artean aipatzekoak dira epidemiologiako azterketa iraultzaileak. Hauei esker Britainia Handiko eta Estatu Batuetako estatu-politikarien elkarteetan sartu zen lehen emakumea izateko ohorea izan zuen.
Hasiera


Berak egiten dute Bidea

Cartel de la exposición "Ellas hacen camino"

“Ellas hacen Camino” erakusketa ibiltariak historian zehar emakume erromesei eta Santiago Bidea zaindu eta zabaldu duten emakumeei omenaldia eskaini nahi die. Frantziako ibilbideko udalerri guztietatik igarotzen ari da, Galizia zeharkatuz Compostelako Santiagora 2010 urte Xacobeoan iritsi arte.

Erakusketan garai guztietako emakume erromesak ikusten dira, adibideez, Exeria, lehen erromes galiziarra, IV mendean Jerusalen eta Lur Santura joan zena; eta gaur egungo erromesak, bidea norberarekin aurkitzeko esperientzia ahaztezina bezala bizi dutenak.

Erakusketak hiru zati ditu. Lehenengoa “Ellas hicieron Camino”, erromes ibilbideen tradizio luzea eta emakumeen presentzia erakusten ditu, ikuspuntu desberdinetatik. Hospitaleira batzuk, bidearen zaindariak eta abar ezagutu daitezke. Bigarren zatiak “Ellas marcaron el Camino” izena du eta Galiziako ibilbide Xakobeoan amabirjinak duen kultua eta Pontevedra edo Bertamiranseko birjin erromes galiziarrak erakusten ditu. Erakusketaren azken zatia, “Ellas hacen Camino”, egungo Santiagoko Bidean zentratzen da eta bertan argi uzten da emakumeek duten protagonismoa.
Hasiera

 

   

 

Hiri paisajea

Hiri paisajearen erakusketarako kartelaAdriana Ibargoyenen erakusketa Donostian
Iraupena: Urriaren 1etik abenduak 1 arte.
Tokia: Ernest Lluch Amarako Kultur Zentroan.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30etara; Larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara
Adriana Ibargoyenek kubismotik abiatzen diren koadroak pintatzen ditu, hiri-paisaiarekin esperimentatzen duten konposizioak lortzeko. Konposizio ausartak lantzen ditu ere, eguneroko objektuekin osatutako etxeko bodegoiak bezala, kopa, lurrin-flasko eta bestelakoak dituztenak protagonista.
Obra batzuetan "collage" teknika aplikatzen du, eta beste elementuen artean, emakumeari zuzendutako 1926ko egunkari estatubatuar bat erabiltzen du, adibidez. Estetika mailan haustura bat azaltzea bilatzen du horrekin, iraganeko elementuekin lotzen dituen objetu eta gogoeta garaikideetatik abiatuz.
Erakusketa honetan pintoreak hiriko tokiekin egiten du lan, plano batzuk gehiago argituz, beste batzuk azpimarratuz, zatiak betez Joku honek hiriaren konposizio interesgarriak lortzen ditu. Bertan, ibiltariek auto eta farolen argiei uzten diete protagonismoa. Bakarrik daudenean, ia hutsik, baita kaleak gureak bakarrik diruditenean, orduan da benetan sentitu ditzakegun unea.
Hasiera

What I see

"What I see" erakusketaren kartelaSUSAN HILLER
irailaren 17tik urtarrilaren 9ra Gasteizko Montehermoso Kulturgunean


Montehermosok Susan Hillerren, arte kontzeptualeko artista britainiar garrantzitsuenetakoaren, Espainiako banakako lehen erakusketa aurkeztuko du.  Haren lan artistikoa, idatziak, konferentziak edo argitalpenak direla-eta, artisten belaunaldi berrien artean erreferentzia nabarmena bilakatu da.

«What I see» (Ikusten dudana) erakusketako pieza baten eta erakusketaren beraren izenburua da eta 70eko hamarkada hasieran hasitako artistaren ekoizpeneko etapak hartzen ditu; orduan finkatu zuen bere bizitokia Londresen, AEBtik etorri ostean. Erakusketan bere lanean ohikoak diren intereseko gaiak lantzen dituzten obra ugari bildu dituzte, besteak beste, errepresentaziorako modu hegemonikoen azterketa, zientziaren objektibotasunari egindako kritika edo artea ezagutzaren diziplina gisa berriz definitzea, "garrantzirik gabekotzat" hartu izan dena txertatzea ahalbidetzeko.

Hilleren arte-ibilbidean, telepatiari, espiritismoari, meditazioari, idazketa automatikoari edo hipnosiari egindako erreferentziak etengabekoak dira, eta horiekin batera, psikoanalisia, feminismoa, lengoaia zinematografikoa, museografia edo artxiboko materialaren katalogaziorako teknikak erabiltzen eta berriz bere egiten ditu. Jokabide horrek a priori lotu gabe dauden eta kontrakoak diren espazioen arteko erlazioen sistema berriak gaitzen ditu; adibidez, kaleen, Erresuma Batuko kostaldeko postalen edo galbidean diren hizkuntzen indexatze-prozesuetan (zientifiko nahiz artistikoak) eragiten duten ideologiak adierazten dituzten lanetan adierazita. Prozesu arrazionalei atxikitako bazterketaren logikarekin borrokatze sistematikoa, baztertzeak, bazterrean utzitako hondarrak, berreskuratuz. Sedukzioa eta zorroztasuna konbinatzen dituen jarrerarekin, artistak gauzek inguruan duten “mundu ikusgarria” osatzen duten gailu kulturalak aztertzen ditu. Arrastoz eta lorratzez jositako mundua, eta horrekin, Hillerrek alfabeto alternatiboak eraikitzen ditu, inkontzientea baztertzen duen gizartea zalantzan jartzen dutenak, eta fantasmak, berekin datozen beldurrak, ezkutatuta daudenak.

Susan Hillerrek (Tallahassee, Florida, 1940) orain gutxi izen oneko zentro eta museoetan izan du erakusketa: Index (Stockholm), Museo Serralves (Oporto) edo Kunsthalle Basel (Basilea), besteak beste. Bere lana, era berean, Berlineko Biurtekoaren 5. edizioan edo Los Angeleseko MOCAko «WACK! Art and the Feminist Revolution»-en ikusi ahal izan da. TATE Britain artistaren atzerabegirako erakusketa ari da prestatzen 2011ko otsailerako.

Komisarioak: Beatriz Herráez eta Xabier Arakistain.
Hasiera

PASAHITZAK. Emetasunari buruzko irudijkapen berriak.

 
"Pasahitzak" erakusketako kartelaESTÁ EN MI CABEZA. DETRÁS DE LOS OJOS". Barne-proiektatutako genero jarraibideak
Montehermoso Kulturgunea, Gasteiz.

10. zikloa. Dora García, María Llopis (Girlswholikeporno), Sigalit Landau, O.R.G.I.A, Diego del Pozo, Martha Rosler, Señora Polaroiska, Soytomboi
Komisarioak: Haizea Barcenilla eta Saioa Olmo

Margaret Thatcher edo Lara Croft bezalako pertsonaia ospetsuak araua berresten duten salbuespentzat hartzen dira: atsegin bazaigu edo ez bazaigu, emakumeak otzan, ordenatu, lasai, gozo, hauskor, samur eta ulerkorrak direla sozialki onartua izan da denbora luzez. […] Prototipo hauen deseraikuntzak borroka feministan bataila handia da, inoiz bukatuko ez dela dirudien bataila; izan ere, baliogabetu nahi ditugun ideiak ofiziosoki gaitzesten diren arren, genero jarraibideen bidez ezkutuan transmititzen baitira oraindik sotilki.. […]

Erakusketa honetan aurkezten diren lanek ikertu eta agertu nahi dute identitateen eraikitzearen gainean genero jarraibideek duten eragina. Batzuek sendia eta komunikabideen pisuari buruz hitz egiten dute argi eta garbi; beste batzuek, modu sotilagoan, askotan guk geuk konturatu gabe igortzen ditugun inposizioak islatu nahi dituzte. Kasu guztietan, bideoek erakusten dizkigute marjinazioan edo estereotipotan erortzen ez direlako horren agerikoak ez diren egoerak, ikusezinak izan arren, aurretik zehaztutako giza rolen sorkuntzarako nahitaezkoak direnak.
Hasiera

Inés Medinaren hemisferioak

Ines Medinaren bi hemisferioak erakusketarako kartelaArtziniegako Museo Etnografikoan
Urriaren 18tik azaroaren 21era arte
www.artziniegamuseoa.org/

Erakusketa ibiltari honi izenburu hau emateko erabakia, oraingo honetan, artistak ohi duen baino formatu txikiagoko lanak erakusteko erabakiak eragin du; dena dela, lan horiek oso jarrera intimoa dute margotu – adierazi – komunikatu ideiarekin. Oso lan preziatuak dira, artistaren beraren eta bitartekoaren (formatuak, euskarriak, teknikak, etab.) nahiz bitartekoaren eta helburuaren artean ezarritako komunikazioaren eduki indartsua dela eta. Izan ere, une horretan bizitzen ari dena, sentitzen ari dena edo errealitatearen parteren batetik sumatzen ari dena adieraztea da helburua.
Hasiera

Eulalia Abaitua,  argazkilari aitzindaria


Eulalia Abaituari buruzko erakusketaLekua: Bilboko Euskal Museoa
Data: 2010eko urriak 29- 2011eko maiatzak 29

Bilbotar honek haren kameraz eginiko argazkien bilduma handi hau, egun,  garrantzizko artxibo etnografiko zein soziologiko bilakatu da. Eulalia Abaituak (1853-1943) jendearen banakako erretratuetan zein taldekakoetan sakondu zuen, etxe barne nahiz kanpoan lan egiten ari zela. Eguneroko objektuak eta galdu diren paisaiak erretratatu zituen.

Erakusketaz gain, Maite Jimenez Ochoa de Aldak idatzi duen "La fotógrafa Eulalia Abaitua" liburua argitaratu da BBKen “Temas Vizcainos/Bizakaiko Gaiak” sortan. Bi ekimen hauek Euskadiko argazkilari aitzindari hau anonimotasunetik aterako dute. Informazio gehiago. Euskal Museoa.
Hasiera   
 

Kontraindarkeriak: Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak


Kontraindarkeriak erakusketaLekua: Koldo Mitxelena (Donostia)
Data: 2010eko urriak 28 –  2011eko otsailak 5

Erakusketa honek  emakumeen kontrako indarkeriari buruzko nazioarteko 15 artisten hausnarketa agerian jartzen du, ikuspen antropologiko, psikologiko eta identitarioaz gaindi. Bildumak genero indarkeria salatzen dituzten marrazkiak, bideoak eta  ikus-entzunezko instalazioak nahiz komikiak eta beste zenbait lan plastiko biltzen ditu. Informazio gehiago.

Hasiera 


Emakume Ingeniari eta Asmatzaileak

 
Data: 2010eko Azaroaren 29tik Abenduaren 3ra
Ordutegia: 11:00-13:00 eta 15:00-17:00
Tokia: Donostiako Eskola Politeknikoan (UPV/EHU)
Egileak: Lourdes Domínguez, Victoriano Domínguez eta Enkarni Gomez (UPV/EHU); Ainhoa Güemes; Yuliuva Hernandez eta Yuliesky Her-nandez (ISMM. Cuba)
Erakusketa honek, gure biramon inge-niari, asmatzaile eta arkitektuen lanen aurkezpen txiki bat izan nahi du.
Informazio gehiago 
Hasiera

El esqueleto tatuado “El esqueleto tatuado”,  genero indarkeriaren esplorazioa.

Antolatzailea: Madrilgo Reina Sofia Museoa
Data: azaroaren 30 arte

Suzanne Lacy artista estatubatuarraren instalazioa. Genero indarkeriaren narrazioaren berridazketa metaforikoa eta garaikidea. Istorio horiek nola kontatzen diren ikusteko eta gaur egun duten eraginkortasunaren azterketa kritikoa egiteko aukera. Bidaia honen lurraldea hau da: tratu txar fisikoa eta psikologikoa jasan duten emakumeen esperientziaren eta haien maskara sozialaren arteko espazioa. Informazio gehiago  
Hasiera

DivinasDivinas


Tokia: Donostiako Principe Zinemak
Data: abenduaren 5 arte
Antolatzailea: Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

 “Divinas” liburuak eta egun hauetan Principe Zinemen sarreran ikus daitekeen Isabel Mancebo Balda artista nafartarraren lana. Erakusketak Vanity Fair bezalako aldizkarietan eta fantasiazko zineman inspiratutako zenbait pertsonaia biltzen ditu. Egilearen aburuz, mostra hau Erdi Aroko bestiarioen bertsio ganberroa da. Esan duenez, bere inspirazioen artean ezhoikoa dago, edertasun eta perfekzioko topikoetatik urrun dagoena; bestalde,  soineko arranditsuak  eta pertsonaia arraroen arteko kontraesana atsegin zaio.
Hasiera

El regreso de las concubinas erakusketaEl regreso de las concubinas


Axelle de Russé frantziarraren argazkiak
Data: abenduaren 9 arte
Ordutegia: 11etatik 14etara eta 16etatik 18tara
Tokia: Postas, 17, Gasteiz
Antolatzailea: Certamen Periscopio
Web: http://www.periscopiovitoria.com/es/expo07.html

Gaur egun, Txinan, negozioetako gizon bikain baten estatusa bere konkubinen arabera neurtzen da. Mao Tse Tungek debekatu zuen antzinako ohitura hau berriro itzuli da kapitalismo indartsu honekin. Bigarren emakumeari txinatarrez “ernai” esaten zaio. Axelle de Russé argazkilari frantziarrak urrezko kaioletan preso diren gazte hauen barneko istorio eta tabuak jasotzen ditu. Erreportajeak “Emakume Argazkilari-Kazetari” saria jaso du Frantzian.
Hasiera

Love me erakusketaLove Me


Zed Nelson britainiarraren argazkiak
Data: abenduaren 9 arte
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara eta 17etatik a 20etara.
Larunbatetan, 10etatik 13:30etara. Igandetan itxita.
Tokia: Arabako Artederretako Museoa
Web: http://www.periscopiovitoria.com/es/expo11.html

Zed Nelson argazkilari – kazetari britainiarrak zahartu nahi ez duen eta edozein preziotara edertasuna bilatzen duen gizartearen erreportaje zehatza egin du, herrialde desberdinetan jaso eta gogoetara deitzen duten irudietan.
Hasiera

Euskadi, auzolana