2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

LIBURUAK

El burka como excusa liburuaren azalaTitulua: El burka como excusa
Egilea: Wassyla Tamzali
Argitaletxea: Saga Editorial

Idazlan hau  emakumezko edozein estalkiren aurkako taxuzko arbuiatze arrazoitua da; horrekin batera, kritika gogorra eginten dio, ikuspuntu feministatik abiatuta, duela gutxiko burkari buruzko ezbaian Europako ezkerrak izan duen  jokabideari.

Wassyla Tamzali-k gaurreguneko  egoera aztertzen du. Egun Europako herrialdetan burkaren erabilerarako erregulazioa bizitza politikoaren agendako giltzarri bihurtu da. Egileak puntu horretara nola iritsi den azaltzen du, eta jarrera ezberdinak aztertzen ditu. Emakume moduan  bere iritzia ematen digu, eta bere burua inoiz estali ez duen arren,  estalkiaren gaia partekatzen du kalera nahitaez estalita joan behar duten emakumeekin.

Testu nagusiaz gain, Itziar Elizondo idazle eta kazetariaren xehetasunez beteriko  txostena dago, Katalunia eta Espainiako burkaren debekuari buruzko ezbaiak sorrarazitako txalaparta eta nazio mailan zein udal mailako aktibitate politikoaren berri ematen diguna.

 
3 Mariak liburuaren azalaTitulua: 3 Mariak
Egilea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Erein

Arantxa Urretabizkaiaren nobela berri honetan eskolako lagun minak  ziren hiru emakume dira protagonistak : Txuri, Gorri eta Handi. Zaharrak izan arren ez dute bizitzarako esperantza galdu eta txikitan elkarri egin zioten promesa betetzeko asmoz daude. Gerrak eta bizitzak urrundu zituen baina orain etorkizuna elkarrekin ikusten dute.

 

 

Portada libro DesigualesTítulo: Desiguales
Autoría: Lina Gálvez Muñoz y Juan Torres López
Editorial: Icaria
En contra del discurso económico actual que defiende que la crisis económica la resisten mejor las mujeres que los hombres, este libro propone que los hechos y políticas económicas afectan de modo muy desigual a las diferentes clases, grupos o personas. Desde esta asunción, se aborda la crisis financiera y se plantea que para comprender sus efectos o las medidas que sería necesario tomar es imprescindible hacer referencia a la diferente situación en la que se encuentran hombres y mujeres. El libro comienza con el análisis de los orígenes de la crisis y pone de relieve que ésta se ha producido en gran parte debido a la desigualdad social existente que, a su vez, tiene mucho que ver con la que se da entre mujeres y hombres –menor salario cuando ocupan el mismo empleo o en el tiempo dedicado al trabajo doméstico y de cuidados no remunerados–. Se revisan algunas estrategias y políticas a escala internacional y se presentan propuestas alternativas para salir de la crisis teniendo en cuenta por igual a mujeres y hombres.

Colección Neskatilak
Portada libro Bidegorriko festa  Portada libro gabe gabe  Portada libro nitaz ahaztu dira  Portada libro Ramoni Ramoni  Portada del libro Mahatsak eta neskatilak  Portada del libro Lapurrak dabiltza azokan 
Autoras: Ana Urkiza, Arrate Egaña, Leire Bilbao, Yolanda Arrieta, Aizpea Goenaga, Enkarni Genua, Aitziber Etxeberria y Alaitz Olaizola.
Editorial: Erein
Neskatilak es una colección que se inicia con ocho libros infantiles editados por Erein escritos e ilustrados por mujeres, cuyas protagonistas son niñas de entre ocho y diez años. “Bidegorriko festa”, escrito por  Ana Urkiza, con ilustraciones de Aitziber Alonso; “Gabe gabe”, escrito por Arrate Egaña con ilustraciones de Marimar Agirre; “Armairu barruan ipuinak  irakurtzen zituen neska”, escrito por Leire Bilbao con ilustraciones de Estibalitz Jalon; “Nitaz ahaztu dira”, escrito por Yolanda Arrieta con ilustraciones de  Eider Eibar; “Ramoni Ramoni”, escrito por Aizpea Goenaga con ilustraciones de Ihintza Larrañaga; “Mahatsak eta neskatilak ondu  zireneko uda”, escrito por Enkarni Genua con ilustraciones de Larmele Kruz; “Lapurrak dabiltza azokan”, escrito pot Aitziber Etxeberria con ilustraciones de Concetta Probanza y “Mikel eta Mikaela”, escrito por Alaitz Olaizola con ilustraciones de Idoia Beratarbide.

"Las mujeres rurales y sus recetas" liburuaren azalaIzenburua: “Las mujeres rurales alavesas a través de sus recetas
Egileak: Arabako ehun bat emakume Laura Muñoz sukaldariak koordinatuta
Argitaletxea: UAGA, Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartea

Arabako landetako emakumeek urtetan zehar gorde dituzten eta bertako produktuetan oinarritzen diren  21 errezeta dira. Etorkizunean areagotzeko asmo den errezeta bilduma hau Arabako eskualde desberdinetako ehun bat emakumeek parte hartu duten proiektu zabalago baten azken emaitza da. Proiektu honek Arabako Foru Aldundiko Gizarte Sustapeneko Departamentuko diru laguntza dauka eta UAGAren Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako lehen Planaren babesa. Azken honen helburuetako bat sindikatuko emakume nekazari eta abeltzainen errekonozimendu eta ikuspena da. Yolanda Urarte, UAGAko lehendakariak aurkezpenean dioenez, errezeta bilduma honetan elikadura eta pertsonen ardura izan duten gure emakumeen eta herrietako sukaldeen jakintza gordeak jaso dira. Gainera, plater bakoitza osagaien jatorri geografikoari, erabilitako ekoizpen metodoari, produktu horiek ekoizten dituzten pertsonei eta produktu hori kontsumitzeko urteko datari buruzko gogoeta egiteko deia da. Gogoeta horrekin batera, oso gertuko produktuen benetako zaporeak dastatzeko plazera dator.
Liburuak Uagalurren dendetan oparitzen dira hamar eurotik gora egindako erosketekin edo dendetan bertan eros daitezke bost eurotan.

 

"Atsekabe zaitut" liburuaren azalaIzenburua: Atsekabe zaitut
Egilea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta

 Demagun ez dagüela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria.
Minberatarren Jauregia, Negarguraren Plaza, Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.
Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berria jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondoan izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.

 

 

Lina Prokfiev liburuaren azalaIzenburua: Lina Prokófiev. Una española en el gulag
Egilea: Valentina Chemberdjí
Itzultzailea: Natalia Novosilzov
Argitaletxea: Siglo XXI

Carolina Codina, Lina Llubera edo Lina Prokófiev emakume bera izan zen eta bere talentu eta izaera, haren senar Serguei Prokófiev musikariaren arrakastaren itzalpean geratu ziren. Biografia honen argitalpenak ahanzturaren zokotik ekartzen digu emakume hau.

 

Madrilen 1897an jaioa eta Errusian hezia, garairako ezohizkoa zen hezkuntza jaso zuen. Bere aita tenore kataluniarra zen eta ama aristokrata poloniar-errusiarra. Haien esku sartu zen musikaren munduan baina ez zuen soprano gisa inoiz arrakastarik izan. Bidaiari, independente, poliglota (sei hizkuntza baino gehiago hitz egiten zituen ezin hobeki) 1932an Prokófievekin ezkondu zen. Bi seme izan zituen, Sviatoslav eta Oleg. 25 urtetan zehar bere senarraren arrakasta artistiko eta sozialaren oinarri izan bazen ere, honek bertan behera utzi zuen. 1948an, Lina Prokófiev atxilotua, epaitua eta azkenik gulag sobietarrean derrigorrezko lanak egitera kondenatua izan zen. Abez-eko kontzentrazio eremuan zazpi urte eman zituen. Karguak: espioitza eta aberria saltzea. Frogak: hizkuntzak hitz egitea eta lagun atzerritarrak izatea. Aske izan ondoren SBEtik ihes egitea lortu zuen eta Parisen eta Londonen bizi izan zen bere semeekin batera. Lina 1989ko urtarrilaren 3an hil zen.

"El mito del varón" liburuaren azalaIzenburua: El mito del varón sustentador. Orígenes y consecuencias de la división sexual del trabajo
Autora: Laura Nuño
Editorial: Icaria
Emakumeak espazio publikoan sartu ahal izatea XX mendeko iraultza handienetakoa izan bada ere, iraultza hori osatu gabea da. Emakumeen baitan antzemandako aldaketa horrek erresistentzia izan du, bai espazio publikoan bertan, bai eta gizonen ardura parekidean etxeko lanei dagokienean; ez batak ez besteek ezer aldatu izan ez balitz bezala jarraitzen dute. Aldaketaren aurreko erresistentzia honek oztopoak jartzen dizkio emakumeek enpleguarekin izan behar duten autonomiari (tradizionalki gizonezkoek izan dute autonomia hori) eta emakumeek enpleguan duten presentzia prekarioa izatera behartzen du. Halaber ziurtasunik gabeko aurrikuspena dakar, etorkizunean belaunaldi edo populazioaren ordezkapen tasa eta ongizate estatua mantentzeko.
Testuak zenbait galderei erantzun nahi die, adibidez, Noiz eta zergatik sendotu zen lanaren banaketa sexuala? Zeintzuk izan ziren argudioak? Nola gertatu zen hausketa partziala, hau da, emakumeak espazio publikoan sartzea? Zein izan da generoaren berdintasunaren garapen historiko, soziologiko eta judiziala? Zein inpaktu izan du nortasunaren eraikuntzan eta emakume zein gizonen lanean? Nola egiten zaio aurre zaintzaren gestio sozialari? Eta batez ere, nork egiten du kontziliazioa eta zein preziotan?

 

"Con nombre de mujer" liburuaren azalaIzenburua: “Con nombre de mujer… calles de Vitoria-Gasteiz
Egilea: Asociación Cultural Grupo de Mujeres San Pablo de Ariznabarra
Argitaletxea:

 

San Pablo de Ariznabarra Emakume Taldearen Kultur Elkarteko emakumeek idatzitako liburu honek Gasteizko kaleei izena ematen dieten 65 emakumeen biografiak aztertzen ditu. Elkarteko bazkide batzuek …. zehar ibili dira azterketa egiten. Arabako hiriburuan 65 emakume izenen aldean, 200 gizonezkoen izenak agertzen dira kale izendegian.
Liburua Gasteizko liburu denda hauetan eros daiteke: Ayala, Anegón eta Elkar hamar eurotan eta jasotako dirua Ariznabarrak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroekin aurrera jarraitzeko erabiliko da.

 

  

"La tercera mujer" liburuaren azalaIzenburua: Matilde Huici Navaz. La tercera mujer
Egilea: María Nieves San Martín
Argitaletxea: Narcea

 

Matilde Huizi, abokatu feminista iruindarraren biografia. II Errepublikako gobernuetan Gobernazio Ministerioaren zuzendari nagusia izan zen eta emakumeen botoaren defendatzaile. Adin Txikikoen Auzitegiko modernizazioan zeregin handia izan zuen eta 1931ko Errepublikaren Konstituzioaren idazketan parte hartu zuen emakume bakarra izan zen.

 


"Hitz pozoituak" liburuaren azalaIzenburua: Hitz Pozoituak
Egilea: Maite Carranza
Argitaletxea: Giltza

 

Zer gertatu zitzaion Barabara Molinari? Bere gorpua ez zuten sekula aurkitu, eta errudunen bat atxilotzeko frogarik ere ez zen lortu. Telefono mugikor batera egindako dei batek hankaz gora jarriko ditu pertsona askoren bizitzak: jubilatzeko puntuan dagoen polizia baten bizitza, desagertutako alaba aurkitzeko esperantza galdu duen amaren bizitza, eta lagunik onena traizionatu zuen neskaren bizitza.
Hitz pozoituak erlojuaren kontra bizitako egun izugarri baten kronika da. Barbara Molina hamabost urte zituela desagertu zen, modu misteriotsu eta bortitzean; hain zuzen ere, bere hurbileko hiru pertsona dira istorioko protagonista nagusiak. Barbararen desagerpenaren enigmak lau urte daramatza argi-izpirik gabe, baina gako berriak agertuko dira, eta dena aldatuko da goitik behera. Batzuetan, egia ezkutuan geratzen da, ilunpean; eta leiho bat irekitzean, dena argitzen da. Gezurrez, sekretuz, engainuz eta itxura faltsuz betetako istorioa, mito ukaezinak zalantzan jartzen dituena. Gizarte modernoaren hipokresia disekzionatzen duen kontakizun ikaragarria. Liburu ausart honek haurren sexu-abusuak eta horrek dituen ondorio suntsitzaileak salatzen ditu, eta, modu horretan, agerian uzten du sexu-abusuak zeinen ikusezinak diren, beti ondo pentsatzera ohituta dagoen mundu honetan.

 


"Heridas crónicas" liburuaren azalaIzenburua: Heridas crónicas
Egilea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Ttarttalo

 

Desiraren eta errealitatearen arteko amildegia, komunikazio arazoak, bizipen garratzak ... gure barnean ezkutuko zauri mingarri bezain iraunkorrak sor ditzaketen sentimenduak. Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki Karmele Jaiok, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko.

 


"Lo que me queda por vivir" liburuaren azalaIzenburua: Lo que me queda por vivir
Egilea: Elvira Lindo
Argitaletxea: Seix Barral

 

Eleberri honek laurogeiko hamarkadako Madrilgo irrati batean lan egin eta bere semea aurrera atera nahi duen emakumearen istorioa kontatzen du. Barne bidaia da: bizitzan bere lekuaren bila dabilen gaztaroari eta amatasunari aurre egiten dion emakumearena. Hiriaren denboraren abiadura azkarra da eta horrek argia baino, nahastea dakar galera eta bakardadearen esperientzia goizegi izan duen pertsonarentzat. Ikasketaren kronika  ere bada da: desleialtasuna nekez gainditzea nola lortzen den; nola gerizpenik ez duen semearen samurtasunak emakumea indartzen duen hura babesteko. Liburuak errugabetasun eta babesgabetasunez tindaturiko bizitza paregabeak kontatzean garai berezia erretratatzen duten eleberrien indarra du.

 

 
"Katu jendea" liburuaren azalaIzenburua: Katu jendea
Egilea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Elkar

 

"Arazoa ez da edertasuna. Nik eder izaten jarraitzen baitut. Arazoa da ni, dagoeneko, ez naizela ehiztariak muturka jar ditzakeen ehizakia. Nor da kaiola batean dagoen erbia tiroz hiltzeko irrika duen ergela? Nork eraman nahi du horrelako erbi bat elkartera? Hori ez da dibertigarria.
Ehiztariek jolas egin nahi dute, hemen eta han usaindu, txakurrek diotena entzun, tiro egin aurretiko izerdia sentitu, belar izpi baten atzean itzal bat, zaunka urduriak, eskopeta jaso, begi bat itxi eta tiro egin: plastiko errearen usaina, erbia oraindik taupaka, "hirugarrena!". Ehiztariek, beste ehiztarienekin kontrastean estimatzen dituzte beren piezak". Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea ... Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea ... Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.

 

Portada del libro "El especulador"Izenburua: El especulador
Egilea: Eli Tolaretxipi
Argitaletxea: Trea

 


Liburu hau osatzen duten berrogeita hamar poemek doinu latza dute eta “espekulatu” hitzaren eta ideiaren inguruan idatzita daude. Esanahi askotarikoa da hitza: erregistratzea, kontuz begiratzea, ohartzea, behatzea, ispiluekin eta diruarekin jokatzea. Tolaretxipi espekulatzen ari da inguratzen duen munduaren irudiek zehaztugabe moztutako izaera anbiguoa moldatzen duenean. Benetako oinarririk ez duten sotiltasun edo hipotesietan galtzea ere espekulatzea da, poemak zeharkatzen dituzten itzalek egiten duten bezala. Dialektika arraro batek loturiko barruko lekua eta kanpokoa daude, gaixotzen den eskailera eta leporatu ondoren, hustu egiten dena: idazkera. Jauziaren ondoren horretaz jabetzen den nia kontzientziaren beste zonalde batera iristen da. Eta kontzientzia berri hau da El espaculador poema liburuaren irakurketaren muina.

 

"Mujeres y niños en la cuenca minera de Vizcaya" liburuaren azalaIzenburua: Mujeres y niños en las minas de Vizcaya
Egilea: Rocío García Abad y Rafael Ruzafa Ortega
Argitaletxea: Ediciones Beta

 

Bizkaiko meategi arroan emakumeek zeregin eraginkorra izan zuten, arlo desberdin eta anitzetan lan egin zutelako. Batzuk meategietan ziharduten, mineralen garbitegietan edo saskiak otarrak mineralez betetzen, eta beste batzuk meategi sistematik eratorritako lanetan, adibidez, meatzariei barrakoitan ostatu emanez. Sistema berriaren egonkortasuna ziurtatzen bikainki lagundu zuten emakumeek, bereziki, bere lanarekin etxe askoren biziraupena mantentzeko familiaren aurrekontua orekatu eta ongizatea hobetu zutelako.

 

"No lloréis" liburuaren azalaIzenburua: No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos
Egilea: María González Gorosarri eta Eduardo Barinaga
Argitaletxea: Ttarttalo

 

Saturrarango bainuetxea iparraldeko fronteko emakumeen kartzelarik inportanteena bihurtu zen  1938 eta 1944 urte bitartean. Abian egondako 6 urtetan 4.000tik gorako emakume preso egon ziren bertan, horietako asko seme-alabekin batera. Zenduen zerrenda ofiziala itxi zutenean, emakume eta  adin gabeko 177 lagunen izenak azaltzen ziren zerrendaturik. Baina pareta umel horien barruan bizi izandako drama, gutxi edo ez da batere zabaldu. Halarik ere, gero eta gehiago dira Frankoren erregimenaren egia tristea jakinarazten eta horren zigorgabetasuna salatzeko konpromisoa duten kolektiboak. “No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos” memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginaren zati bat da. Eta ahalegintze hori, frankismok emakumeen kontra jazarritako errepresiotik abiatuta,  Europako faxismoaren testuinguru zabalagoan kokatzen da.

 

"El vals de la oca" liburuaren azalaTitulua: “El vals de la oca
Egilea: Marie Jose Basurco
Argitaletxea: Txalaparta

 

Marie Jose Basurko idazle lapurtarraren hirugarren nobela honetan fikzioa, familiako zein bizipen pertsonalekin nahasten da. Familia fresko bat da, Toulousera eramaten gaituena, 1939an etsi ez zuten erbesteratu espainiarren artean, 1968 eta 1969 urtetan zeharreko gertakizunak kontatzeko. Urte horietan amets eta etapa berri baten itxaropena azaltzen da Serrano Villabona familian. Diktadura eror arazi eta haren sorlekura itzultzeko asmo irmoa du.

 

"la mujer que buceo..." liburuaren azalaTitulua: “La mujer que buceó dentro del corazón del mundo
Egilea: Sabina Berman
Argitaletxea: Destino

 

Lehenbiziko pertsonaz idatzita, nobela honek ez-ohiko pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Karen, neska autista bat da, goi mailako adimen esparruak dituena eta identifikazioa erraz sortarazten diguna. Karen, abonaturik dagoen animalia basatitxoa da. Izeba Isabellek jarauntsi berria duen tuna industriaren ardura hartzen duenean eta neska topatzen duenean ez daki oraindik hitz egiten. Isabellen irmotasun eta maitasunari esker mintzatzen hasi eta eskolara joaten da baina autismo funtzional mota bat diagnostikatzen diote. Gaixotasun horrek ez dio trabarik jarriko unibertsitatera iristeko edota familia negoziorako ideia bikainak izateko. Hala ere, haren jokabideak eta ikuspuntuak ohiko ideien kontra talka egingo dute eta egoera deseroso eta barregarriak sorraraziko dituzte.

 

"Zazpi orduak" liburuaren azalaIzenburua: “Zazpi orduak
Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar

 

Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan.



 

"Mujer, salud, poder" liburuaren azalaIzenburua: “Mujer, salud, poder
Egilea: Carme Valls-Llobet
Argitaletxea: Cátedra

 

Carme Valls-Llobet sendagileak emakumeek haien osasunari buruz erabakitzeko eskubidea aztertzen du. Aldi berean topatuko dituzten oztopoak erretratatzen dituela horiek baliogabetzeko mekanismoak agerian uzten dituen bitartean. Emakumeen osasuna botere harremanen menpe nola dagoen eta botikak sistematikoki ematen, nola psikiatrizatzen diren haien patologiak, deskribatzen ditu. Sistema patriarkalak emakumearen osasuna hautematen zer eragin kaltegarria duen aztertzen du. Liburua gai horretan 20 urteko sakontze lanen ondorioa da eta Celia Amorosek idatziriko aitzinsolasa du.

Euskadi, auzolana