2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

EDITORIALA

Emakundeko Zuzendaria eta Idazkari Nagusia
Emakunderen aldizkari digital berria aurkezteak poztasun handia ematen digu. Euskarri digitalaren alde egiteko kontuan hartu ditugu teknologia berriek eskaintzen dizkiguten abantailak, inguruarekiko begirunea eta herstura ekonomikoa. Baina, jakin badakigu, pertsona guztiek ez dituztela teknologi berri horiek eskura, eta horregatik, paperezko laburpen bat ere argitaratzea erabaki dugu, gure komunitateko emakumeen elkarte taldeentzat bereziki zuzendua.

Teknologia berriek gizon eta emakumeen arteko berdintasuneko borrokan aukera ederra ekartzen digutelakoan gaude. Horrekin batera, emakumeak , XXI mendeko aldaketak bideratzen dituzten baliabidetatik kanpo geratzea zilegi ez dela deritzogu. Horregatik,aldizkariaren digitalizazioa testuinguru jakin batean eman da non, beste zenbait proiekturen artean, emakumeen elkarteentzat teknologia berriak ikasteko programa bat antolatu baitugu.

Emakunde aldizkariak berdintasunaren aldeko borrokan arlo ezberdinetatik parte hartzen duten pertsonen topagunea izan nahi du. Helburu horrekin ale bakoitzak honako atalak izango ditu: iritzia, elkarrizketak, praktika onak berdintasunean, emakumeen elkarteei buruzko informazioa, Emakundek sorturiko albisteak, nazioarteko berriak, agenda eta deialdiak. Aldizkari berri honen buletin elektronikoan harpidetza egiteko gonbidatzen zaitugu, horrela, informazio guztia puntu-puntuan eskuratu ahal izango duzu.

Eskerrik asko

María Silvestre Cabrera, Emakundeko zuzendaria

Arantxa Elizondo Lopetegi, Emakundeko idazkari nagusia

Euskadi, auzolana