2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako V Plana onartu da

Gobernu Kontseiluak ekainaren 29an onartu zuen Emakundek landutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako V Plana. Bere helburua ez da Euskal Komunitatean berdintasun politikak nola garatu behar diren zehaztea, baizik eta IX legegintzaldian zehar zein gizarte aldaketa lortu nahi diren adieraztea. Horregatik, bakoitza bere interbentzio, konpetentzia eta jarduera esparruan, gobernuko, foru aldundietako eta udaletxeetako departamentu desberdinen berdintasunerako plan estrategikoak izango dira, gerora, interbentzio estrategiak, lan prozesuak eta garatu beharreko ekintzak ezarriko dituzten eragileak, planteatutako aldaketak lortzeko. Legearen aginduari erantzuteaz gain, Euskal Gobernuaren IX Legegintzaldirako norabideak jakitera ematen ditu, Estatuko, Europako eta munduko berdintasun politika, akordio eta tresna juridikoekin bat. Honenbestez, Berdintasunerako V Plana Euskal Gobernuaren IX Legegintzaldirako Gobernu Plantzat hartu da.

Garatutako lan prozesuaren oinarria izan da, Euskadiko Herri Administrazio, Zuzendaritza Kontseilu, Emakunderi esleitutako Komisio, eta gizarte eragile desberdinen artean kontsulta, kontraste eta proposamenen planteamendura zuzendutako metodologia. Dokumentuaren lehen kapituluan, berdintasunaren aldeko gobernatzea hobetzeko neurriak proposatzen dira. Bigarrenean, IX Legegintzaldirako proposatutako gizarte aldaketen erronkak azaltzen dira, hiru ardatzetan antolatuta: Emakumeen indartzea eta balioak aldatzea; Gizarte antolaketa korrespontsala; eta Emakumeen aurkako indarkeria. Hirugarren kapituluan, proposatutako kudeaketa eredua aipatzen da, garrantzi berezia duena, aurreko kapituluetan ezarritako helburuak lortzeko lan prozesua zehazten duelako. V Planaren testua osorik irakurtzeko,ikus www.emakunde.euskadi.net.

 

Euskadi, auzolana