2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakumeak Sarean Egitasmoa

“Emakumeak Sarean” proiektuaren protokoloaren sinatzea, emakume talde eta elkarteen prestakuntza digitalerako
Emakundek, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaritzak, eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazio zuzendaritzak, Emakumeak Sarean “Emakume talde eta elkarteentzako prestakuntza digitala” proiektuaren protokoloa sinatu dute.
"Emakumeak sarean" proiektuaren protokoloa sinatzenProiektu hau Inklusio programaren barruan zehaztu da, 2010 Euskadi Plana Informazioaren Gizartean: Euskadiko Agenda Digitalean (PESI) aurre ikusi eta elkarte berezietara zuzendu eta diseinatutako ekintza bezala. Tresna honek zehaztuko du Euskadin 2008tik 2010erra doazen urteetan, Informazioaren Gizartea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako sail desberdinek hartutako neurrien multzoaren estrategia eta aurrekontu esparrua. Planaren azken helburua Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako zerbitzuen erabilerarekin hiritarren bizi kalitatea guztiz hobetzea da, bai eta Herri Administrazioen, enpresen eta gizarte erakundeen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea ere.

Euskadi, auzolana