2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Indarkeria sexista artearen bidez salatuko da Beldur Barik jaialdian

Datorren azaroaren 27an "Beldur Barik! Jaialdia"ren lehen edizioa ospatuko da Bilboko Zabalguneko azokan goizeko 11etatik aurrera. "Beldur Barik! Jaialdia" urteroko ekimen bat izatea nahi da, topaketa puntu bat, indarkeria sexistaren inguruan, batez ere neska gazteek egindako lana, baina baita mutil gazteen artean egiten diren lan eta ekimen artistikoak baita, ikusi eta haien gaineko gogoeta egin ahal izateko.
Jaialdia eta lehiaketa sentsibilizazio kanpaina global baten barruan daude sartuta, eta, hain zuzen ere, kanpaina horrek Euskadiko 40 udalerriren baino gehiagoren babesa dauka (bertan bizi da Euskadiko populazioaren %75 baino gehiago). Azaroaren 25a dela-eta, BERDINSAREAk, Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalen Sareak, antolatu duen bosgarren sentsibilizazio-kanpaina da. Aipatutako Sarea EUDELen baitan dago kokatuta, eta Emakunderekin eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzarekin (Eusko Jaurlaritza) batera dinamizatzen da. Aurten EAEko hiru Foru Aldundiek ere parte hartuko dute kanpaina honetan.
"Beldur Barik!Jaialdia"n emakume askok esparru ezberdinetan garatu eta bultzatzen duten lana disfrutatu ahal izango dugu (askotan ikusgai izaten ez dena...).  Lehen edizio honetan, "Beldur Barik! Adierazi zaitez" lehiaketan irabazle izan diren proposamenak ezagutzeaz gain, Remedios Zafra, Maite Garbayo, Itziar Ziga, Nagore Iturrioz eta beste askok eskeiniko dizkiguten tailerretan parte hartu ahal izango dugu; Dora Salazar, Majo Pulido, Nacin Scratch,  Vanesa Alzate, Nagore Amenabarro, eta beste hainbaten lan artistikoak deskubritu; performance-ak, emanaldiak, kontzertuak, eta beste hamaika ekintza disfrutatu. 
Autobusak dohain antolatu dira. Informazioa helbide honetan:
 www.beldurbarik.org

Euskadi, auzolana