2010eko udazkena – 78 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Puntako Emakume gehiago

 Ana María Matute

Soledad Puertolas

Suu Kyi

Beatriz Lerma

Claudia Piñeiro

Blanca Portillo

Seyla Benhabib

Leire Olaberria

Olga Herrero eta Verónica Ríos

Irma Correa

Patricia Tissera

Dilma Rousseff

Virginia Berasategi

Karmele Artetxe

Noelia Fernández

Lluïsa Cunillé

Margarita Aleixandre

Lucía Lacarra

Miren Artaraz

Idoia Etxeberria

Ama Candida

Marisol Valles

Ana Juan

Ana Isabel Pereda

Sakineh Mohammadi Ashtiani

Edurne Pasaban

Mónica Alcindor

Norma Irene Pérez

Beatriz Olalde

Giorgia Boscolo

Nere Garmendia

Ingrid Daubechies

Margarita Marcos

Hilaria Supa

Ana Catalán

Lydia Cacho

Karmele Igartua

Galizako arraunlariak

Arabako urteko enpresari eta zuzendariak

 


Ana María Matute 2010ko Cervantes Saria

Ana María MatuteAna Maria Matute idazle eta akademikoak 2010ko Cervantes Saria jaso du. Azken  horri  letra hispanikoetan saririk garrantzizkoena deritzote. Kultur Ministerioak sarituaren obra guztiari ematen dio.  

Ana María Matute (Bartzelona, 1925) idazlearen izena sari honen irabazletzat ematen zen orain dela zenbait edizio. 85 dituela jasoko du azkenean. Idazle honen sari zerrenda Bartzelonako Turia kafetegiko tertuliakoaz hasten da. Bertan ,  “No hacer nada” izeneko ipuina saritu zioten, pezeta bateko diru-saria ekarri ziona.

Gero, haren obragatik beste  ospe handiko sari  batzuk irabazi ditu, hala nola, “Los Abel” (Nadal  Sarian finalista 1947an), “Fiesta al Noroeste” (Café Gijón Saria  1952an), “Pequeño teatro” (Planeta Saria 1954ean), “Los hijos muertos” ( Crítica Saria  1958an  eta  Literatur Saria Nazionala 1959an), “Primera memoria” (Nadal Saria 1959an), “Los soldados lloran de noche” (Fastenrath Saria, Real Academia Españolarena,  1962an). Beste idazlan batzuk honako hauek  ditugu “La torre vigía” (1971), “Olvidado Rey Gudú” (1996), “Aranmanoth” (2000) eta “Paraíso inhabitado” (2008). Halaber, ipuinak idazten ditu, “La puerta de la luna” (2010) bilduman jaso dituztenak. Espainiako Real Academiako eta Hispanic Society of Americako  partaidea  da. 2007an Letren Sari Nazionala eman zioten haren lan guztiagatik. 

Irakurle porrokatua eta idazle goiztiar  honek haren lehenbiziko ipuina, “El chico de al lado”,  15 urte zituela argitara eman zuen. Ana María Matute gerra ondorengo nobelagilerik onentzat hartzen dute.  Haren liburuak 23 hizkuntzetara itzulita izan dira.
Hasiera 

Soledad Puertolas Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademian  sartzeko hitzaldia eman ondoren bosgarren emakume akademiko bihurtzen da

Soledad PuertolasOn Kixoteren bigarren mailako pertsonaiei buruzko hitzaldiaren irakurketarekin Soledad Puertolasek (Zaragoza, 1947) Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiaren “g” besaulkia hartu du ofizialki. Berarekin bost izango dira Akademiako emakume kideak, dauden 41 gizonezkoekin batera, gaztelania garbitu, leundu eta beroni distira ematen diotenak. Akademia 1713an sortu zen eta emakumeentzako itxita iraun zuen 1979 arte.  Ia hirurehun urtetan zazpi emakume besterik ez dira sartu. Lehena Carmen Conde poeta eta narratzailea izan zen eta bigarrena, Elena Quiroga, biak zenduta. Gaur egun, Soledad Puertolas-ez  gain, Ana María Matute idazlea, Carmen Iglesias historialaria, Margarita Salas zientzialaria eta Inés Fernández dira Akademiako emakume kideak.

Joan den azaroaren 21ean emandako hitzaldian kide berriak “On Kixote”ren alboko istorioetako protagonistak diren emakumeak, gero beste pasadizoak baldintzatzen dituztenak, aipatu zituen. “Bizitzan eta errealitatean dauden emakume eraginkorrak,  bentariaren alaba den Marcela bezala, zaldun nobela berezkoa egiten duena. Bera da ideien, askatasunaren eta independentziaren baieztapena egiten duena. Dorotea, dukesa, komunikazioa eta sinpatiaren eredu da, laguntzeko nahiarena, adierazpenaren gaitasunarena. “On Kixote” errealitatearen etengabeko metafora da eta Marcelaren diskurtsoa guztiz garaikidea da” esan zuen Puertolasek. Era berean gizonezko zenbait figura aztertu zituen Cardenio, Beroki Berdearen Zalduna edo Roque Guinart bandoleroa. Idazle aragoiarrak obra hau literatura eta bizitzari buruzko tratatu gisa deskribatuz amaitu zuen hitzaldia: “Literatura bizitzaren metafora bezala. Eromena literaturaren metafora bezala”.

Soledad Puertolasek saiakera, istorio labur eta eleberri ugari idatzi ditu. 1979an Sesamo Saria irabazi zuen “El bandido doblemente armado” eleberriarekin; Planeta Saria 1989an, “Queda la noche” lanarekin eta Anagrama Saiakera Saria 1993an “La vida oculta” liburuarekin. Beste lan aipagarriak dira: “Si al atardecer llegara el mensajero”, “La vida se mueve”, “Recuerdos de otra persona”, “Una vida inesperada”, “Gente que vino a mi boda”, “A través de las ondas”, “La señora Berg”, “La Rosa de Plata”, “Adiós a las novias”, “Con mi madre”, “Como el sueño”, “Historia de un abrigo”, “Cielo nocturno”, El clarinetista agradecido” eta “Compañeras de viaje”.

2006tik Cervantes Institutuko Patronatuko kidea da.
Hasiera

Suu Kyi-k, Myanmarreko oposizioaren buruzagiak,  bere herrialdera demokrazia eramateko lan egingo du
Suu Kyi, Myanmarreko oposizio buruaSei urte t’erdi bere etxean atxilotuta egon ondoren, Suu Kyi-k askatasunean egindako bere lehenengo mitinean jakitera eman zuenez, bere herrialdearentzako demokrazia lortzeko lana egingo du. Jakina denez Myanmarren jeneralen Junta batek agintzen du eta elkarrizketa zuzenak izatea eskaini die. Rangunen, bere etxe parean bildutako milaka pertsonen aurrean, elkartasuna eskatu zien herrikideei, itxaropena ez galtzea eta bere eskubideen alde lan egitea.

Poliziek Suu Kyiren etxea inguratzen zuen arantza-burdin hesia  kendu bezain laster, 1991ko Bakerako Nobel Sariak esan zuen, ezer baino lehen jendearen ahotsa entzun eta indar demokratiko guztiekin lan egin nahi zuela. Azkeneko 21 urteetako 15 kartzelan edo etxean atxiloturik igaro dituen aurkari honek, giza eskubideekiko konpromiso irmoa adierazi zuen eta askatasun demokratikoaren oinarria adierazpen askatasuna dela azpimarratu zuen. Era berean eskatu zuen espetxean dauden 2.100 presoak askatzea.

Berak 1988an sortu zuen Liga Demokratikoa alderdi politikoa berregituratzeko lan egingo duela esan zuen ere. Liga Demokratikoa maiatzean desegin zen azaroaren 7ko hauteskundeei boikota egingo zietela jakitera eman ondoren. Hauteskunde hauek 20 urtetan ospatutako lehenengoak ziren eta ekialdeko organismo eta gobernuek iruzurtzat eman zituzten. LND alderdiak irabazi zituen argi eta garbi 1990eko hauteskundeak baina militarrek ez zuten sekula porrota onartu eta boterean mantendu ziren.

Buruzagi karismatikoak Juntari gorroto ez diola eta gatibualdian ondo tratatu zutela baieztatu zuen. Gobernuko bozeramaleek esan dutenez
Suu Kyi baldintzarik gabe askatu dute. Hala eta guztiz ere, ikustear dago gauzak egiteko benetako askatasuna duen eta bere liberazioak piztu duen itxaropenari eustea duen. Abokatu eta bozeramale duen Nyan Winek esan zuenez Suu Kyik “prozedura legalari” ekingo dio eta horretarako zinpeko adierazpena sinatu du.
Hasiera

 
Beatriz Lermak As de Picas Gazte Literatur Saria irabazi du bere lehen eleberriarekin

Beatriz Lerma, IdazleaBeatriz Lerma idazle donostiarrak (1975) “June Vagsto. Viaje a los Reinos del Norte” izeneko lehen eleberriarekin Viceversa eta Playstation argitaletxeek ematen duten As de Picas Gazte Literatur saria irabazi du. Obra aho batez eman dute irabazletzat. Idazleak bi urte pasa ditu lana idazten eta baserritar gazte baten peripeziak kontatzen ditu gerra saihesteko Iparraldeko Erresumetarantz egindako bidaian zehar. Abenturazko istorio bat da egilearen esanetan.

Eleberri hau baino lehen, Beatriz Lermak antzerki bakarrizketak eta umeentzako ipuinak idatzi zituen. Montserrat Altarriba, argitaletxeko zuzendariaren aburuz, obra honen kalitatea kontuan harturik, “literatur munduan etorkizun distiratsua duen idazlearen aurrean gaude” .
Hasiera

 

 

 

Claudia Piñeiro gidoilari eta idazle argentinarrak Sor Juana Inés de la Cruz Saria irabazi du
Claudia Piñeiro“Las grietas de Jara” izeneko eleberriarekin Claudia Piñeiro antzerkigile, gidoilari eta idazle argentinarrak Sor Juana Inés de la Cruz saria irabazi du. Saria datorren abenduaren 1ean jasoko du Mexikon, Guadalajarako Nazioarteko Liburu azokan.
Epaimahaiaren iritziz, eremu publikoan nahiz pribatuan garatzen diren giza erlazioen hondamendia erretratatzen duen ariketa kritiko errukigabea da. 
1960an jaioa, Claudia Piñeiro idazle, antzerkigile eta telebistako gidoilaria izateaz gain zenbait komunikabide grafikoetan lan egiten du. Haren  obren artean azpimarratzekoak dira “Tuya” (2005), “Elena sabe” (2007) eta “Las viudas de los jueves”. Azken honek Clarín Eleberri Saria jaso 2005ean  eta zinemaratua izan zen, Marcelo Piñeyra zinegile argentinarraren eskutik. Umeentzako istorio laburrak ere idatzi ditu, “Un ladrón entre nosotros” (2005), Kolonbiako Fundalectura-Norma 2005 Sari Iberoamerikarra, eta “Serafín, el escritor y la bruja” (2000).
1993an sortua, Sor Juana Inés Sariak hispaniar munduko emakumeen lan literarioa saritzen du.
Hasiera

Blanca Portillo Meridako Jaialdiko zuzendaria
Blanca PortilloBlanca Portillo aktore eta zuzendaria Meridako Antzerki Jaialdiko zuzendari izendatu dute. Gai grekolatindarrez espezializatutako erakustoki honetan parte hartu zuen aktore madrildarrak orain dela urte bete XXI mendeko Medea bihurturik. Francisco Suárez ordezkatuko du Portillo-k, eta antzerti munduan sona handiko profesional den Chusa Martín izango du alboan zuzendari laguntzaile gisa.
Antzerti lan askotan parte hartu du, hala nola, “Calderón de la Barca-ren “La hija del aire”,  “No hay burlas con el amor”; García Lorca-ren “Bodas de sangre”; José Sanchis Sinisterraren “Lope de Aguirre, traidor” Bertold Brecht-en Terror y miseria del Tercer Reich; David Mamet-en “El matrimonio de Boston”, Peter Weiss-en “Marat-Sade”,  Steven Berkoff-en “Decadencia”, Brian Fiel-en “ Afterplay”, beste batzuen artean. Zinean honako egileen zuzendaritzapean parte hartu izan du zenbait filmetan:  Javier Balaguer, José María Goenaga, Manuel Gómez Pereira, Pilar Miró, Fernando Colomo, Mario Camus, Pedro Almodóvar, Marcos Carnevale, Díaz Yanes, Gracia Querejeta edo Milos Forman.
Madrilen jaioa, 1963an RESADen ikasi zuen. 1999An Avance Producciones Teatrales konpainia sortu zuen, non ekoizle, zuzendari eta aktore moduan parte hartu zuen zenbait ikuskizunetan.
Hainbat telesaiotarako paperak egin ditu. “Siete vidas”, ezagunena izan zen, sei urtez protagonizatu zuena.
Berak baino oihartzun mediatiko gutxikoko profesional berrien ikuskizunei laguntza eman eta ekoiztu egiten ditu. Baita, aktore izateko deitzen dioten baino anbizio gutxikoko zuzendaritzako proiektu pertsonaletako ekoizpenetan parte hartzen du.
Sari anitz eman diote, horien artean, 2007an Donostiako Zinemaldiak emaniko emakumezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra, Gracia Querejetaren “Siete mesas de billar francés” pelikulako paperagatik, eta 2006ko Cannes-eko Zinemaldian “Volver”  filmeko aktoreek jasotako talde saria.
Hasiera 
 

Seyla Benhabib Valentziako Uniberstitateak  doctore honoris causa izendatu dute
Seyla BenhabibValentziako Unibertsitateak doctore honoris causa izendatu zuen Seyla Benhabib pentsalari feminista eta politologoa  joan den azaroaren 8an. Benhabib, 1950an jaio zen Istanbulen eta Espainiatik  kanporatuak izan ondoren Inperio Otomanoan kokatu zen  familia judutar sefardi batekoa da. Egun Politika Zientzia eta Filosofian katedraduna da Yaleko Unibertsitatean eta egungo politika zein feminismo teoria-egileen arteko  prestigio handien dutenetako bat da. 
Inbestidurarako diskurtsoan, giza-eskubideen teoriaren kulturarteko baliagarritasuna aztertu zuen, kosmobisioz eta ohiturez- askotan bateraezinak- osaturiko munduan,
Seyla Benhabib-ek  Harvard, Princenton, Amsterdam, Cambridge eta Berkeley bezalako unibertsitateetan eskolak eman ditu eta irakasle bisitaria izan da Valentziako Unibertsitatean. Azken honekin harremanak ditu Instituto Universitario de Estudios de la Mujer delakoaren bitartez. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadan mugimendu antitotalitaristen gidari bihurtu baino lehen, Hannah Arendt-en idazlanetan sona handiko aditua izan zen.
Egungo praktika eta teoria feminista, etika zein politika- filosofiarentzat hainbat  oinarrizko liburu idatzi ditu. Esate baterako: “Teoría feminista y teoría crítica”, “Las reivindicaciones de la cultura. Igualdad y diversidad en la era global” edo “El derecho de los otros. Extranjeros, ciudadanos y residentes” erderazko itzulpenean (“Teoria feminista eta teoria kritikoa”, “Kulturaren errebindikazioak. Berdintasuna eta dibertsitatea era globalizatuan” edo “Besteen eskubideak. Atzerritarrak, hiritarrak eta erresidenteak” ). Azken liburuak, herrigabekoaren egoerari buruz eta giza eskubideen aldeko dotrina guztiek hori aldatzeko duten ezintasunari buruzko Arendt-en hausnarketak ditu abiapuntutzat.
2006 eta 2007 bitartean “Eastern Division of the American Philosophical Association” -eko presidentea izan zen. 2009an Ernst Bloch saria jaso zuen.
Bere ekarpenik handiena Francfort-eko Eskolako postulatuak eta teoria feministarenak bateratzean datza.
 Benhabib-en errebindikazioek zerikusia izan dute negoziatzen ez den  unibertsaltasun baten barruko gutxiengoen errespetuarekin. Honek esan nahi du ez diola inoiz utzi  guztiontzat den etika baten alde defendatzeari,  nahiz eta gaiari heltzen, norberaren ikuspuntutik abiatzen saiatu den.
Idazlanen eta praktikaren bitartez genero ezberdintasunak salatu ditu, “arrazoi patriarkalak kategoria naturalak bailiran eraikitzen dituenak, eta giza eta kulturak eraikitakoak besterik ez direnak”.
Hasiera

Leire Olaberria txirrindularia, omnium proba berri olinpikoko Europako txapelduna
Leire OlaberriaLeire Olaberria gipuzkoarrak azaroan 7an urrezko domina lortu zuen pistako Europako Txpaelketan Pruszkow-en (Polonia) omnium proba olinpiko berrian. Modalitate honek sei proba ditu. Horien sailkapenean Olaberria hirugarren izan zen Jaurtikitako Itzulian, laugarren Puntuazioan, bosgarren Kanporaketan; Pertsekuzioan bigarren eta Espainiako errekor berria; zortzigarren  Scratch -en eta laugarren Erlojuaren kontrako 500 metrotan.
Europako Txapelketa ostean Donostian emandako prentsa-aurrekoan etorkizunari begira baikortasunez beterik dagoela adierazi zuen: “Motibazio gehiena dut eta proba honetan oso gustura sentitzen naiz”. Azken txapelketa honetan lortutako erregistroek “bere momentu onenean” dagoela adierazten dute. Hala ere, ez du uste bere mailarik altuena eman duenik, hori, datorren martxoko txapelketan ematea espero du.
Leire Olaberriak bere burua prestatzen hasiko da, Mundialeko hitzorduetarako eta hemendik bi urtetara Londonen izango diren Joko Olinpikoetarako.
Hasiera

Olga Herrero eta  Verónica Ríos narkotrafikoak menperatzen duen bi alkate-auzo segurtasunaz arduratuko dira.
Olga HerreroOlga Herrero Castillo eta Verónica Ríos Ontiveros mexikarrek haren herrikidea den  Marisol Vallés-en pausuak jarraitu eta arriskuko kargu publikoak onartu dituzte: Ciudad Juárez-etik gertu dauden Chihuahua-ko  bi alkate-auzotan  polizia buru izatea. Hiri horretan narkotrafikoa eguneroko jarduera da, eta aurten, antolaturiko krimenak 2.800 lagunez gaindi erail ditu. Ciudad Juárez-eko egunkari digital batek berria ezagutarazi zuen honako tituluaz: “Con las bragas bien puestas” (kulerok ondo jantzita) eta emakumeek Polizia kudeatzen hasi direla “ nachos”-ik (barrabilak) ez dagoelako adierazten zuen.
Olga Herrero Castillo, 43 urteko eta bost seme-alaben ama eta etxekoandrea, Villa Luz-eko segurtasunaz arduratuko da. Verónica Ríos Ontiveros, baita etxekoandrea dena, El Vergel-en arduratuko da. Bi alkate auzo horiek 2.500  biztanle inguruko Samalayuca herrian daude.
Autoritateen esanetan emakume horien lanak delitu prebentzioan eta  ohiko gaizkiletasunean jarriko du indarra. Antolaturiko krimenaz Estatuko polizia zein federalaz arduratuko da. Polizian konfiantza berreskuratzea ere helburua dutela  adierazi dute emakume horiek kontuan hartu dutenek.  “Emakumeek zintzotasun handiago dutela eta konfiantza handiago sorrarazten dutela estatistikoki ziurtatuta dago” ,  adierazi duteMarisol, Olga y Verónicak . Aurrean dute gizon askok  beldurragatik arbuiatu duten lan zaila,  ilusioz hartu dutena nahiz eta jakin, haien bizitza arriskuan egongo dela.
Hasiera

Irma Correak  2010ko  SGAEren  XIX Antzerki Saria irabazi du
Irma Correa (Las Palmas de Gran Canaria, 1975) aktore eta antzerkigileak, 6.000 euroz, diplomaz eta “Friday” antzezlanaren argitalpenaz hornituriko 2010ko SGAEren XIX Antzerki Saria irabazi du.

Zuzenbidean, Kazetaritzan, Dramaturgia (RESAD, Madrid) eta Interpretazioan  lizentziatuta, Irma Correak egungo egile handiak izan ditu irakasle moduan: Juan Mayorga, Itziar Pascual, Yolanda Pallín, Ignacio Amestoy edo Ignacio García May. Zenbait obra estreinatu ditu, esaterako: “Los mares habitados”, “El Tiempo de Bernardo P”., “Zapatos”, “Hablando (último aliento)” edo “Sanedrín 54”. “Desde lo Invisible” izenekoagatik 2008ko Max  Errebelazio Saria eman zioten Rubén Tejerinarekin batera. Canariasetako Gobernuaren babesa duen eta 2Rc Teatrok gauzatzen duen Canarias Escribe Teatro proiektuko kidea da. Aktore moduan nabarmentzeko dira honako lan hauek: “Elektra”-n  eginiko interpretazioak edo Tamzin Townsend-ek zuzenduriko “Don Juan Tenorio”-n egindakoak.
Hasiera

Patricia Tissera  astronomoa saritu dute haren ikerketa lanengatik
Patricia TisseraPatricia Tissera (Córdoba, 1967) astronomo eta matematikariak L’Oreal-UNESCO saria jaso du unibertsoko egitura  eta osaketa ulertzeko simulazio numerikoa garatu izanagatik. Buenos Aires-eko UNESCOrekin Kooperazio Batzorde Nazionaleko, Conicet-eko, Espazioko Astronomia eta Fisikako Institutuko ikerlaria dugu, Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Matematika, Astronomia eta Fisikako Fakultatean lizentziatua. Bere bizitza profesional osoa unibertsoaren itxura ikertzen eman du: galaxiak bereziki eta egitura handienak, mekanismo matematikoak abian jartzen saiatuz unibertsoaren ezagutzan aurrera egiteko.

Proiektu zientifikoen jarraipena bermatzeko, 20.000 dolarrez hornituta dagoen Sari honek emakumeen ikerkuntzako lana balioetsi nahi du. Materiaren zientzietan, matematikan, fisikan, kimikan, konputazioan, lur, ur eta atmosfera zientzietan nahiz astronomian aritzen diren emakume gazteentzat pentsaturik dago. Laugarren edizioa betetzen den urte honetan bi aipamen berezi egon ziren, bata energia garbien garapenagatik Adriana Serquis-ena, eta bestea, Miriam Castro-rena, material elektrozeramikoengatik.

UNESCOREN datuen arabera,  munduan, pertsonal zientifikoak % 27 a besterik ez du emakumez osaturik.
Hasiera

   

Virginia Berasategi Bilboko triatloilaria   Hawaiko Ironman-en laugarren sailkatuta

Virginia BerasategiVirginia Berasategi triatloiari bilbotarrak  urriaren 9an burutu zen Hawaiko Ironman-en laugarren sailkatu zen.  Munduko triatloien artean tradizio handienetakoa den proba horretan sei aldiz aurkeztu da Berasategi. Bertan 4 kilometro igeriketan, 180 bizikletaz eta 42 korrika gainditu behar dira. Guztira, bederatzi ordu eta laurdeneko ahalegina, itogarrizko beroaz, termometroa 40 gradutara iritsi baitzen;  Mirinda Carfrae australiarra garaile suertatu zen. 
Virginia Berasategiren hobetzeko nahia nabarmentzekoa da. Aurten, entrenatzen ari zelarik, bi istripu izan zituen eta hala ere, aritzen ez zitzaion oineko minari eutsiz,  Abu Dhabi-n  eta Wildflower-en hirugarren sailkatzeaz gain, Immenstadt-en (Alemania) distantzia luzeko Munduko Txapelketan brontzea lortu eta Koloniako  triatloia irabazi du.
Hasiera  

 

  Karmele Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria

Karmele ArtetxqKarmele Artetxek Lore Elizondo ordezkatuko du Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaritzan, erakunde honetako Batzar Nagusiak aho batez hala erabaki ostean. Azken bost urteotan Lore Erriondori  eginiko lana eskertu ondoren, hartuko duen kargua erronka pertsonala eta profesionala dela adierazi zuen.
Zuzendari moduan  2012 urtea bitarte arituko da, zeren, data horretatik aurrera zenbait proiektu garatzeko konpromisoa du.
Historian doktorea eta EHUko ikertzaile eta irakaslea da. Kargu berrian aritu baino lehen EHUko proiektuen arduraduna izan da eta hori egin aurretik Ingumaren, Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basean lan egin zuen.
Hasiera 

 

 

 

Noelia Fernandez, 2010ko enpresaburua

Noelia FernandezKantabriako Emakume Enpresarien Elkarteak Noelia Fernandez aukeratu dute 2010 urteko enpresaria. Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikako Yahoo-ko argitalpen eta edukien  arduraduna da. Haren ibilbide adierazkorragotik hautatu dute, horren   “berrikuntza, originaltasuna edota ahalegina” nabarmendu dituztela, hain zuzen, emakumeak “ gutxi ordezkatuak” dituen esparru batean. 
Urteko Emakumezko Enpresaria Saria 2001ean  sortu zuten emakume enpresari, eragile exekutibo eta zuzendarien lana bistaratzeko beharra zegoela ikusita. “ Tradizionalki gizonezkotzat jo  izan diren” hainbat sektoretako enpresen arduran izaten dituzten  merituei errekonozimendu publikoan datza.
Aurreko edizioetan saria honako hauek jaso dute hurrenez hurren: Mª Rosa Fernandez (ostalaritza), Mª Dolores Gordejuela (merkatalgoa), Mª Teresa Paraja (industria), Soledad Alvarez (arraintegiak), Emilia Fuentes (kontserbagintza), Mª del Mar Bolado (kirol materialaren ekoizpen eta salmenta), Beda Herrezuelo (larru gaien diseinu eta salmenta) y Mª Ángeles Perez (ostalaritza).
1972an  Santanderren jaio eta egun Suitzan bizi den Noelia Fernandez Nafarroako Unibertsiteak eta MBAk Informazio Zientzietan lizentziatua da, Chicagoko Unibertitateko  Negozio Eskolako Ohoreak dituela. 1998tik  Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikako Yahoo-ko argitalpen eta edukien  arduraduna da. 2010etik, zuzendari senior izatera iritsi denetik, merkatu berrietan edukien zabalkundeaz arduratzen da ere. 2007an World Business Magazine eta Insead negozio eskolaren arabera, 35 urte baino gutxiagoko dituzten munduko 35 emakumerik  eragileen artean aipatu zuten espainola bakarra izan zen.
Hasiera

    

Lluïsa Cunillék  Antzerti Literatura Sari Nazionala eskuratu du

 

Lluïsa CunilléLluïsa Cunillé (Badalona, 1961) 2010ko Literatura Sari Nazionala eskuratu du Literatur Dramatiko modalitatean “Aquel aire infinito” obragatik. Kultur ministerioak ematen duen sariak, aurreko urtean argitaratutako estatuko edozein hizkuntzatan idatziriko obra saritu  egiten du.
Cunilleren saritutako obran pertsonaia guztiak norabide askotarako irekiak daude, espazioak anbiguoak dira, elkarrizketa intimoak, misteriotsu eta egunerokoak aldi berean. Baina muntaiako benetako heroinak pertsonaia inguratzen duten lau emakumeak dira: hor azaltzen dira Fedra bat zirrara gorrian; Elektra haren amaren ehorzketaren ondoren; Antigona leherketa baten ostean, eta Medea, bere semeak  hiltzeagatik 13 urte pasa ondoren preso bizi zen  kartzelatik  askatu berria.
Lluïsa Cunillé  antzerti idazleak gaztelaniaz zein katalanez era berean  idazten du. Beste batzuen artean honako sari hauek eskuratu ditu: Calderón de la Barca (1992)  “Rodeo” idazlanagatik; Ciutat de Lleida (1997) “Doze treballs” lanagatik;  Ciutat de Barcelona saria  (2005) “Barcelona, mapa d’ombres” izenekoagatik; Lletra D’Or  Saria (2008)  “Après moi, le déluge” , saritu zuena.
Idatzitako beste obra batzuk: “Berna” (1991),  Ignasi Iglesias sariaren akzesita; “Molt novembre” (1993); “Libración” (1994); “La festa” (1993); “Accident” (1995); “Vacants” (1996); “Dotze treballs” (1997); “La cita” (1999); “Passatge Gutenberg” (2000) eta  “El gat negre” (2001).
Hasiera

 

 

Margarita Aleixandre zinegile aitzindariak Simone de Beauvoir Saria jaso du.

 

Margarita AleixandreMargarita Aleixandre (Leon, 1923) zinemagileak Simone de Beauvoir Saria jaso du  Bilbon burututako Emakumeek egindako Zinearen XIII. Erakusketan. Aktore moduan  honako lanetan antzeztu du:  Juan de Orduñaren “Porque te vi llorar” (1941), Eusebio Fernández Ardavínen “Tierra y cielo” (1941) ; Ladislao Vajdaren “Ronda española” (1952)   eta  Antonio del Amoren  “Puebla de las mujeres” (1953) . 50ko hamarkadaren hasieran antzezle lanei utzi eta haren senarra Rafael Torrecilla ekoizlearekin batera, hiru filma zuzendu zituen.

 Margolan espainiarren bitartez Kristoren bizitza kontatzen zuen “Cristo” (1953) film dokumentalak arrakasta handia lortu ez ezik interes nazionaleko ere izendatu zuten. Horren ondoren bikoteak, Italiarekin koprodukzioan, Francoren zentsurarekin arazo handiak izan zituen Mercedes Formicaren nobela batean oinarriturik “La ciudad perdida” film poliziakoa errodatu zuten. 1955Ean haien obrarik ezagunena egin zuten, “La gata”. Landa eremuko drama honekin Margarita Aleixandre zinegileak Cinemascope sistema sartu zuen Espainian. 
50ko hamarkadaren amaieran bikotea Kubara joan eta bertako Zinema Institutuan sartu zen. ICAICek  haren hasierako bosturtekoan  eginiko deialdiari erantzun zioten zinemagile atzerritarrez osaturiko taldeko partaideak izan ziren. Koipeen inguruko eskolak eman zituen hamaika urtez eta zazpi filma ekoiztu harik eta irlako egoera politikoa jasanezina bihurtu zitzaion arte. Orduan Europara itzuli zen. Ekoizle gisan aritu zen pelikulak honako hauek dira: “Las doce sillas” (1962), “Cumbite” (1964) eta  “La muerte de un burócrata” (1966), danak  Titonenak (Tomás Gutiérrez Alea); “Crónica cubana” (1963)  Ugo Uliverena ; “Preludio 11” (1963), Kurt Maetzigena, “El encuentro” (1964) eta Manuel Octavio Gómezena; “El robo” (1965)  Jorge Fragarena. Halaber, Antonio Vázquez Galloren “La vida comienza ahora” (1959) filmeko gidoia egin zuen elkarlanean. Film hori fikziozko lehenbiziko film kubatarra dugu eta iraultzaren garaipenaren ondoren estreinatu zuten lehenbizikoa.
Behin Italiara iritsita, Carrero Blancoren hilketari buruzko Gillo Pontecorvoren “Operación ogro” (1979) filmean kolaboratzeaz gain aholkulari gisan aritu eta muntaia egin zuen. Egun, Margarita Aleixandre Madrilen bizi da.
Hasiera

  

Lucia Lacarra hamarkadako dantzari izendatu dute Moskun

 

Lucía LacarraZumaiako Lucia Lakarra dantzaria  “Hamarkadako  dantzari” izendatu dute Moskuko Kremlingo Jauregian irailaren 26an burutu zen ekitaldian. Bertan XXI mendeko  Izarren Gala taularatu zuten 6000 lagunen aurrean. Sari hau dantzariak  haren  karreran zehar jaso duen sari zerrenda luzean gehitzen da: Nijinsky saria, Benois saria, Isadora Ducan izenekoa, Dantza sari Nazionala. 2010ean San Petersburgoko Dance Open Sari Nagusia ere jaso zuen Natalia Makarovaren eskutik.

 Lucia Lakarra ( Zumaia, 1975) Donostiako Thalia estudiotik atera eta 1989An Victor Ullateren (1989-1994) Eskolan eta Konpainian sartu zen. Lau urte beranduago, Marsellako Balleteko Dantzari Nagusia izatera iritsi zen (1994-1997)  eta hortik Atlantikoa zeharkatuta San Frantzizkoko Balleteko izar nagusi bihurtu zen (1997-2002).  Municheko Operako Dantzari Nagusia da egun.
Hasiera

 

   

 
Vitoria-Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate-eskolako zuzendari izendatu dute Miren Artaz

 

Ikasturte honetatik aurrera  Miren Artaraz Miñon gasteiztarra UPV/EHUko Arabako Campuseko Enpresa Ikasketen Unibertsitate - Eskolako zuzendaritzan egongo da. EHUk Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaturik,  Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean lanean hasi eta enpresa pribatuan lan egiteko bi urteko etena eta gero unibertsitatera itzuli zen. Ekonomia jasangarri eta ingurugiroko degradazioa zein baliabide naturalak jasaten dutelako testuinguruan hondakinen kudeaketa zuzenean sartuta, zenbait argitalpen idatzi ditu gaiari buruz. Horietako bat, “Teoría de las tres dimensiones de desarrollo sostenible” tituluduna. Kargu honetan egon baino lehen Zentroko Antolamendu Akademikoko zuzendariordea izan zen.
Hasiera

 

   

Idoia Etxeberria, harri-jasotzean emakumezko errekor berria

 

Idoia EtxeberriaIdoia Etxeberriak, 17 urte dituela,  emakumezko kategoriko harri-jasotze errekorra hautsi du 138,5  kiloko koadroa altxatu duenean. Egitandia irailaren 26 gauzatu zuen Iruran (Gipuzkoa),  Bizkaiko Mairen Urkiolak zuen aurreko 133,2 kiloko  markarik onena 5 kilotan gaindituz. Orioko harri-jasotzaileak bost minutuko txanda batean bost altxaldi garbi egin zituen.
Idoia Exeberriak hautsi eta baztertu dituen markak hauek dira: Miren Urkiolarena 133’2 kilo koadroarena, joan den martxoaren 27an  lortu zuena eta María Jose Sardonena 131,4 kiloko harri biribilaz egindakoa 2008ko ekainean. Hauen errekorretan hiru altxaldi besterik ez zituzten lortu. Etxeberriak, berriz, bost altxaldi gauzatu eta tanda amaitzeko hamar minutu izan zituen soberan.
Hasiera

  

La Candida Ama, bigarren santu euskalduna

 

Ama CandidaAndoaingo Candida Maria de Jesus Cipitria eta  Barriola, Jesusen Alaben konpainiaren etxeko tratuan “Ama Candida” deitzen zutena kanonizatu du Benedicto XVI aita sainduak. Hori dela eta bigarren santu euskalduna dugu Jesusen zerbitzarien sortzailea izan zen  Josefa Sancho Guerra gasteiztarraren ondoren. Azken hori Juan Pablo IIak kanonizatu zuen 2000ko urriaren batean. Santutasunera iristen den lehenbiziko emakume gipuzkoarra da, San Ignazio Loyolakoa, San Martín de la Asunción, Santo Domingo de Erkizia eta San Miguel de Aozaraza eta gero.
Jatorri xumekoa, Andoineko udalerriko Berrospe baserrian jaioa, Gaztelara emigratu  zuen familiako ekonomian laguntzeko. 1871ean Salamancan Jesusen Alaba konpainia sortu zuen  hezkuntza esparruko emakume eta klase pobreen baztertzearen aurka egiteko. Azkenean, Estatu espainiarrean zein bost kontinentetako beste 16 herrialdetan ikastetxe sare bat sortu zuen. 1912Aan zendua, Candida Amaren kanonizazioa mende batean zehar luzatu da. Haren beatifikazioa, santutasunerako lehenbiziko pasagunea,  1996 izan zen.
Hasiera

  

Marisol Valles Mexikoko herrixka bateko komisaldegitik narkotrafikoari aurre egiten dio

 

Marisol VallesMarisol Vallesek, 20 urte dituelarik, bere gainean hartu du inongo gizonik hartu nahi izan ez duena: Ciudad Juarezen ondoko  Praxedis G. Guerrero udalerriko poliziaren  buruzagitza Estatu Batuetako Mexikoren mugako lurraldean. Bertan Mexikoko bi kartelik arriskuenetakoak bortizki aritzen dira.
Ezkonduta eta Ciudad Juarezen Kriminologia ikasketako  azken ikasturteko ikaslea den     Marisol Vallles 19 polizia agenteren buru  jarri da. Horietako bederatzi emakumeak dira.  Horiekin guztiekin narkotrafikoari aurre egin nahi dio.  Aurpegia estali gabe zuela komunikabideetan adierazi duenaren arabera,  lan eskaintza hau onartu du auzunean sentitzen den ”izua”  “ziurtasunaren truke aldatu” nahi duelako. Lantzar hau Kriminologia ikasketekin batera eramatea espero du. Eskualde  hau feminizidio, estortsio, bahiketa, hilketa nahiz etxebizitzen erreketa gunea da eta 2006tik 6000 lagun bortizki hil dira.
Hasiera 

 

 

 

  

Ana Juan, 2010ko Ilustrazio Sari Nazionala

 

Ana JuanAna Juan (Valentzia, 1961) ilustratzaileak Kultura Ministerioak ematen duen Ilustrazio Sari Nazionala eskuratu du. Haren lanak nazioarteko komunikabidetan argitaratu dituzte, esaterako, “Time” edo “The New Yorker” aldizkari estatubatuarretan. Azken horretarako 16 azal egin ditu. Sortzeko garaian erreferentzia moduan Piero della Francesca eta pre-Raphaelite guztiak kontutan hartzen ditu.
Arte Ederretan lizentziatuta. Lanean hasteko aukera Madriz aldizkarian eman zioten, laurogeigarren hamarkadan. Geroago argitaletxe baten beka bat eskuratu zuen,  Japonian hiru hilabete ikasten emateko parada eskaini ziona. Saria “Liburu eta literaturaren esparruan ilustratzaile espainiar baten jarduera osoa eskertu eta saritzeko” sortu zen eta 20.000 euroko diru kopurua ekartzen du.
Hasiera

 

 

 

 

 
Ana Isabel Pereda, “Expansión” ekonomia egunkariko zuzendaria izendatu dute

 

Ana Isabel PeredaAna Isabel Pereda, (1960)  “Expansión” ekonomia egunkariko zuzendaria izendatu dute. Madrileko Complutense Unibertitatean lizenziaturik, ia 30 urteko jarduera bete du  hainbat komunikabidetako erredazkiotan.  Gizonezkoez ia  beterik dauden ekonomia eta finantza arloak  ez ditu arrotzak. Cadena Ser eta Radio Nacionalean lan egin du Expansión-eko talde sortzailera pasa baino lehen. Gero erredaktore nagusia izan zen bertan. 'Qué!' doan eta egunkari orokor eta  Actualidad Económica-ko zuzendaria izateaz gain ABC-ko zuzendari laguntzailea izan zen.
Hasiera

 

 

 

  

Sakineh Mohammadi Ashtiani,  Iranen urkamendian hiltzeko heriotza zigorra ezarri diote

 

Sakineh Mohammadi AshtianiIrango  fiskal nagusiak adierazi duenez Sakineh Ashtiani urkamendian exekutatuko dute haren senarraren hilketa egotzita. Amnistia Internazionalak zabaldutako deian Ashtiani ez exekutatzeko eskatzen dute, ez urkamendian ez beste metodoz, “ Irango  agintariak Nazioarteko presioa arintzen eta jasaten ari diren kritikak isilarazten saiatzen ari direla ematen du. Horregatik, Sakineh, exekutatzea merezi duen  hiltzaile arriskutsu moduan aurkezten tematzen dira”.
Munduko alde guztietako  ehunka mila lagunen sinadurek eta nazioarteko mobilizazioek, agintari irandarrek, Sakined Mohammadi Ashtianiren - erlazio adulteriogilea egotzita-  harrikatzea behin behiko bertan behera utz dezatela lortu dute. Alta, haren kontrako kargu berriak asmatu dituzte eta oraingo honetan hilketaz akusatzen dute. Orain dela lau urte, 43 urteko ama honek, 99 zigorrada jaso ondoren , senarraren ustezko hiltzailearekin “legez kanpoko” harremana izan zuela onartu zuen. Beste epaimahai batek kasua berriro ireki eta harreman hura zenduaren bizitzan izan zela, eta hori horrela izanik, nahiz eta lekukorik ez egon, “adulterioa”zela erabaki zuen. Epaiketan emakumeak galdeketan egindako aitortzari uko egin zion, hori esatera behartu zutela esanez. Harrezkero akusazioa arbuiatu eta gupida eskatzen du. Gainera, haren abokatuaren arabera, pertsiera ulertzeko zailtasunak ditu, turkieraz mintzatzen den azeri gutxiengokoa baita.
Mundu guztiko giza eskubideen defentsarako erakundeak, Ashtianiren abokatua den Mohammad Mostafaeik egindako deialdiarekin bat etorri dira. Abokatuak, instantzia guztietaraino  jo ondoren, kasua bere blogean zabaldu zuen. Orduz gero, Amnistia Internazionalak eta Human Rights Watch-ek, besteak beste, nazioarteko mobilizazioan parte hartu dute, barkamena eskatzeko. Alta bada ere, haren sententzia bertan behera uzten, Irango Magistraturaren berariazko adierazpena egoten ez den bitartean,  Sakineh Mohammadi Ashtiani edozein momentutan exekuta dezakete.
Hasiera

  

Edurne Pasaban,  “zortzi milako” 14etako gailurretara iritsi zelako frogak aurkeztu dituen alpinista

 

Edurne PasabanBatzuetan urte askotako esfortzuak eta bizitza osoan zehar lortu nahi izandako arrakasta lausotuta geratzen dira. Hala gertatu zaio, maiatzaren 17an,  Edurne Pasaban alpinistari, azken “zortzi mila”ko gailurrera iritsi izanaren frogak aurkeztu dituenean. Pasabanekin lehian zebilen Hego- Koreako Oh Eun Sun alpinistak aurrea hartu zion, nahiz eta azken horren frogak, bai harekin joandako sherpek,  bai Federazio hego-korearrak,  zalantzan jarri dituzten. Abuztuaren 30ean, miss Hawleyek, Himalayako notariotzat dutenak, froga  gehiago ekartzeko eskatu dio Miss Oh alpinistari. 
Azken espedizioari ekin baino lehen,  alpinista tolosarrak  etxera itzultzeak  lehentasuna zuela adierazi zuen: “Urte askotan bizi nahi dut eta ez du pena merezi mendiagatik bizitza arriskuan jartzea”. Notarioaren berria ezagutu ondoren, Pasabanek albiste horrek berak egindako lana “ez duela asko aldatzen” esan zuen, baina horrekin batera “lasaitasun” bezalako zerbait hartu zuela gehitu zuen, egia esaten zuela errekonozitzeko modu bat zelako. “Nire benetako bizitzak ez du asko aldatzen lehenbiziko edo bigarrena izatearekin. Lehenbizikoa izaten agian  hitzaldi gehiago izango ditut edo libururen batean aipatuko naute, baina laneko hamar urte hauek, alde batera utzi dudana, ezaldiak, bizi izandako guztia, pasatutako momentu on eta txar guztiak ez dira aldatuko. Tolosarrak gauza bat bakarrik nahi du, “hamalau zortzi mila bukatu dituen pertsona moduan hartuta izatea. Erronka hori jarri nion nire buruari, zaletasun moduan hasi zen, gero lan bihurtu, baina nire proiektua maiatzaren 17an bukatu da”.
Hasiera

 

 

 

 

Mónica Alcindor,  haren jatorrizko herria den Haitirekin  konprometituriko arkitekto bat

 

Monica AlcindorHaitiko aita duen Sevillako Monica Alcindor arkitektoak Haitin zenbait proiektu jarri nahi ditu abian. Alcindorrekin batera, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko GICITED (Grupo Interdisciplinar de Ciencia y Tecnología en Edificación) lantaldea eta, haren senarra eta taldeko partaidea den Oriol Roselló arkitektoa arituko dira. Aipatu proiektuek,  ohiko eraikuntzarako materialen ekoizpen, karakterizazio eta garapenaren bitartez, eremu ekonomiko zuzen eta bidezkoak sustatu nahi dituzte, ingurunea balioetsi, errespetatu eta babestuz, eta bertako gaitasunak sorraraziz.
Monica Alcindorrek eta bere taldeak ezagutza eta teknologiak sorrarazi, hedatu eta transferitu nahi dituzte, arkitektura eta eraikuntzaren esparrutik giza eta teknologia garapeneko arazo larriei heltzeko.
Horretarako, Haitin bertan ikertu dute alde horretan eskuragarriak diren materialak ezagutzeko: harria, sekzio txikiko materia begetala, eta karia batez ere. Monikak “oso positibotzat” jotzen duen esplorazio bidaia hori ondoren, finantziazioa bilatzeko aldian daude. Bigarren fasean, eraikuntza sistema seguru eta bertakoentzat onargarriak direnetik abiatuta, Haitiko populazioa, eskola baten eraikuntzan inplikatuko dute proba pilotu moduan. Azken kasu horretan Ibermed GKEak laguntza emango die.

Eskolak 80 neska – mutilak hartuko ditu gutxienez. Haur  gehienak umezurtzak dira eta egun, egoera prekarioan lo egiten dute eskolako atzeko aldeko patioan. Monica Alcindorrek beste eraikin batzuen zaharberritze lanekin jarraituko dutela uste du.
Hasiera

 

 

 

Norma Irene Pérez, giza eskubideen defendatzailea, Colombian erailda

 

Cartel "Genocidio de Estado en Colombia"Norma Irene Perez giza eskubideen defendatzailea, tiroz erailda aurkitu zuten abuztuaren 13an La Macarena herrian, sei egun lehenago desagertutzat emana izan ondoren, Comité Permanente por la Defensa de los Derechos Humanos, CPDH delakoak (Giza Eskubideen Defentsarako Batzorde Iraunkorra) komunikatu batean adierazi duenez. Gobernuz kanpoko erakundearen esanetan, Perez, joan den uztaileko erdialdean,  tokian tokiko jendaurreko entzunaldi baten alde mobilizatu ziren  giza eskubideen defentsarako liderretako bat izan zen. Norma Irene Perezek ehunka identifikatu gabeko lagunekin legez kanpoko kanposantu bat zegoela salatu zuten.

Alto Guayaberoko Giza Eskubideen aldeko Eskualdeko Batzordeko partaidea eta La Unioneko antzeko batzordeko lehendakaria izateaz gain, La Unioneko Komunitate Ekintzako Batzordekoa zen.
Hasiera

 

 

 

 

   

 

Beatriz Olaldek hezurren erregenerazioa errazten duen konposatu bat garatu  du

 

Beatriz Olalde

 

 

 

 

Beatriz Olaldek (Donostia, 1979),  funtsezko galeretan hezurraren  erregenerazioa errazten duen konposatu biodegradagarri bat garatu du, Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu duen tesian azaltzen duenez. Garatutako euskarrian gainean egindako zuzeneko probasaioetan  “ hiru aste buruan hezurra hazten hasten dela” frogatu dute.

 

 

 

 

EHUren informazioaren arabera, Beatriz Olaldek garatutako euskarri porodun edo bitsa “erabat berria da”. Galera partziala denean hezurrek erregeneratzeko ahalmena dute baina ez, lesioa traumatiko denean edo ehunaren galera funtsezkoa izan denean. Azken kasu horietan, hezurrak hainbat txertaketa motez tratatzen dira, baina horiek desabantailak dituzte, kutsadura edota arbuioa, esaterako. Beatriz Olaldek garatutako konposatua “hezur zelulak edo ondoko ehunarekin kimikoki zein elektrikoki  lan egiteko gai da, hezurraren berreskuratze azkartzea horrela lortuz”. Euskarri porodunaren oinarria azido polilaktiko deritzon polimero biodegradagarria da; material  hori medikuntzan  askotan erabiltzen dute, zeren, haren izaera biodegradagarriagatik hezurra haztearekin batera desagertu egiten da. Gainera, Olaldek biozeramika bat gehitu dio, hidroxiapatita izenekoa. Horrek kaltzioa ekarri eta inguruko hezur zeluletan euskarriren integrazioa errazten du.
Beatriz Olalde Kimika Zientzietan doktorea da. Tecnaliako Osasun Unitateko Maria Jesus Jurado, UPV/EHUko Donostiako  Campuseko Kimika Zientzien Fakultateko Polimeroen Zientzia eta Teknologiako Departamentuko Isabel Goñi eta Mariló Gurruchagaren  zuzendaritzapean idatzi du bere tesia.
Hasiera

 

 

 

 

Giorgia Boscolo, lehenbiziko gondolari ofiziala

 

Giorgia Boscolo24 urteko Giorgia Boscolo Veneziako gondolari titulu ofiziala eskuratu duen lehenbiziko emakumea dugu. Ogibide hori 900 urtetan gizonezkoena zen soilik, beraz, generoen arteko berdintasunean aurrerapauso handia ekarri du. Alta, probak gaindituta izan arren, bi seme alabaren ama den honek, Veneziako kanaletan barna ohikotasunez nabigatzeko lizentzia lortu  beharko du orain. 425 gondolari lizentziadunez  osaturiko sare esklusiboak, orain arte soilik gizonezkoez osatuta, traba jartzen dio ordezkoa besterik ez izan dadin, Veneziako udalari atxikita dagoen erakunde batek kudeatzen dituen  behin betiko lanpostuetako bat libre geratu arte.  Egun 605 gondolari daude, horietatik 425 tituludunak  dira eta 180 ordezkoak.
 
Giorgio Orsoni, Veneziako alkateak ohar prentsa bat atera nahi izan zuen gertakizun historiko honi buruz: “ Nire pozbide egiatiena adierazi nahi dut Giorgia Boscolok lortutako arrakastagatik, Boscolo hiri honetako historiako lehenbiziko emakumezko gondolari izango baita”, esan zuen Orsonik. “Berrikuntza positiboei harrera ona emango diegu beti, eta honi bereziki, zeren  horren bitartez, genero berdintasunean beste aurrerapauso garrantzitsu bat ematen du Veneziak”, alkateak gehitu zuen. Orain dela urte batzuk, beste emakume bat, Alexandra Hai alemaniarra, gondolari izateko titulua ateratzen saiatu zela baina ez zuela lortu gogoratu zuen La Stampak. Haik gondolari moduan lan egiten du Venezian 2005tik, baina era pribatuan, zenbait hoteletako bezeroentzat. Egunkari italiarrak, datorren ikasturterako gondola eskolan beste bost emakumezko gondolarik izena eman dutela  adiera zuen.
Hasiera

 

 

 

 

Nere Garmendia ikertzaileak gorputz protesien bizitza luzatzeko irtenbideak ekarri ditu

 

Nerea GarmendiaHaren doktore tesian, Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniari donostiarrak, zirkona (Zr02) izeneko gaia ikertu du. Gai horretaz  ehun eta berrogeita hamar urte arte iraun dezaketen gorputz protesiak fabrika daitezke. Egun, mota horretako inplanteen iraupena 10-15 urte bitartekoa izaten da. Behin epe hori gaindituta, piezak hondatzen dira eta ordezkatu behar dira. Horretarako pieza horiek eramaten dituzten pertsonek – oro har edadetuak- ebakuntza  kirurgiko berri bat behar dute. Garmediak, haren tesian azaltzen duenaren arabera, protesi iraunkorrak lortzeko kakoa eskala nanometrikoan lana egitea da, hain zuzen. Zirkona mikrometrikan egindako aurreko esperimentu batean,  gai hori 12 urte igaro ondoren guztiz zahartuta bukatzen zela ondorioztatu zuten. Alta, zirkonako moldeari karbonozko nanotuboak eta horiek estaltzen dituzten zirkonazko nanopartikuluak gehitzen baldin bazaizkio, gaia ez da zahartuko ezta 150 urte igarota ere. 
Nere Garmendia (Donostia , 1980)  industria ingeniari da eta Tecnum-ek lizentziatuta. Tesia, Bilboko Ingeniaritzen Goi Eskola Teknikoko Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientziako Saileko Isabel Obieta Vilallonga eta Ana García Romero irakasleen zuzendaritzapean idatzi du.
Hasiera

 

 

 

 

Ingrid Daubechies, Nazioarteko Batasun Matematikoaren Lehendakaria izango da

 

Ingrid DaubechiesIngrid Daubechies jatorri belgikarreko estatubatuarra Nazioarteko Batasun Matematikoaren Lehendakaria izango da 2011- 2014 aldian. Elkarte horretako bazkideek lehendakaria izateko emakume bat aukeratu dute estreinakoz. Joan den abuztuan ospatu zen 4 urtean behin egiten den bilkuran Matematikarien Nazioarteko kongresua, Indiako Hydarabad hirian, 2.800 gorako parte hartzailerekin.
Daubechies, 1954ean jaioa,  AEBko Princeton Unibertsitatean irakatsi zuen lehenbiziko emakumea izan zen. Halaber, Estatu Batuetako Zientzien Akademiaren Matematiken domina jasotzen zuen lehenbiziko emakumea izan genuen 2000. urtean.
Hasiera



Margarita Marco ingeniariak edadetu edo gaixoen etxeko laguntzari teknologia aplikatzen dio

 

 

 

 

 

UPV/EHUko Sistemen ingeniaritzan Katedraduna den Margarita Marcosek, 15 lagun osaturiko talde bat zuzentzen du, non industria dispositiboen kontroletan teknologia adimendunen aplikapenak ikertzen dituzten. Bilbon orain dela gutxi buruturiko ETFA 2010 Kongresuan orain  dela hiru urte Europako Mailan hasitako proiektua aurkeztu du. Proiektu hori edadetu edo gaixoen etxeko laguntzari teknologia aplikatzean datza. Margarita Marcosen esanetan, basoetako suteak itzaltzeko erabiltzen den sistema bera da, hezetasuna, tenperatura eta beste zenbait parametro neurtzeaz gain, suteak detektatu edo ikerketak gauzatzeko nortasun ekologikozko datuak jasotzen dituena. Pertsona edadetu edo gaixoentzako haren  proiektu horretan, sentsoreek etxean sua piztuta utzi badute suhiltzaileei ohartarazi diezaiekete. Gailu horiek ordenagailu txiki batean jar daitezke menpekotasun duten pertsonentzat.
Hasiera

 

 

 

 

Hilaria Supa, Peruko Lege Batzarreko Hezkuntza Lan Taldeko lehendakari izendatu dute

 

Hilaria supaHilaria Supa parlamentari bertatiarra, Peruko Lege Batzarreko Hezkuntza Lan Taldeko lehendakari izendatu dute joan den abuztuan. Supa Cusco herrixkako 53ko urteko quechuaduna da. Orain dela 20 urte baino gehiago bertatiarren eskubideak, eta bereziki emakumeenak, defendatzen ditu. Nazioarteko garrantzizko bileretan parte hartu du, hala nola, Buenos Aireseko Mundu Mailako Emakumearen Konferentzia Prestatzeko Bileran zein Beijingeko Emakumeen Mundu Mailako Bileran.
Horretaz aparte, Antan, bere jaioterrian,  Fujimoriren diktadurapean nahitaezko antzutzeen kontrako salaketak lideratu eta horien gaineko  Ikerketarako Batzorde Bereziko partaidea izateaz gain, derrigorrez antzututako emakumeen elkartearen sorrera bultzatu zuen. Horrek Cuscoko 1000 emakumetik gora biltzen ditu.
Ingelesa zein alemanera itzulita dagoen Nire bizitzaren hariak  (2001) tituludun liburuaren egilea da. 2005ean  “Nobel Sariaren aldeko Mila Emakume” rako izendatu zuten zortzi perutarren artean zegoen. Kanada, Alemania eta Estatu Batuetan hitzaldiak eman ditu. Egun, Parlamentari Bertatiarren Taldea koordinatzen du eta Amerikako Bertatiarren Parlamentuko lehendakariordea da.
Hasiera

 

 

 

 


Dilma Rousseff-ek Lula ordezkatuko du Brasilgo lehendakaritzan

 

Dilma RousseffDilma Rousseff  Brasilgo presidente berria da, presidentea aukeratzeko  hauteskundetako bigarren itzulian botoen %56 lortu ondoren. Beste hautagaiak, Jose Serrak, berriz, %44 besterik ez du eskuratu. Emaitzak ezagutu bezain pronto Dilma Rousseff-ek Lularen lana errespetatu egingo duela zin egin du. Lulak, Rousseff-en mentore eta karguan aurreko izanak, Brasil munduko zortzigarren potentzi bilakatzea, eta milioika brasildar txirotasunetik ateratzea lortu du. Presidente berriak bi helburu ditu: txirotasunaren erauztea eta estabilitate nahiz ekonomia hazkunde mantentzea. 
Borrokalari porrokatua, Bello Horizonten 1947 jaiotako ekonomista hau, minbizi linfatiko batetik osatu berria da. Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran, Brasileko diktadura militarraren kontra borrokatu zuten Abanguardia Armatua,  Revolucionaria Palmares eta Askatasun Nazionalerako Komandoan (Colina) gerrilla taldeetako militantea izan zen. 1970ko urtarrilean erretenitu eta hiru urte eman zituen espetxean. 2004ean Energiarako ministro aukeratu zuten; karguan 2005 arte egon zen. Urte horretan Etxe Zibilerako ministro (Kabineteko Nagusia karguaren balio bereko kargua) izendatu zuten, José Dirceu aurreko kargudunak, komunikabideen aurrean karguari uko egin ondoren ustelkeria salaketak zirela-eta.
Hasiera

 

 

 

 

 

 

Ana Catalán  emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ikertu ditu lehenbiziko jazoera psikotiko batenaz

Ana Catalan

 

 

 

Ana Catalan Alcantara (Barakaldo, 1977)  “Lehenbiziko jazoera psikotikoa duten erien sexuaren araberako pronostikon eta aurkezpen klinikoko  ezberdintasunak” tituluko doktoretza tesia aurkeztu du UPV/EHUn. Tesi horrek , kontuan hartzeko merezi duten emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak daudela atera du ondorioz baino horrekin batera, sexuak gaixotasun hori guztiz baldintzatzen duela pentsatzeko zantzurik ez dagoela.

Tesia egiteko Catalanek 231 eriren analisia egin du, eta bi urtetan lehenbiziko jazoera psikotikoarekin, horien  garapena ikertu ditu, sexua soilik ezaugarri biologiko moduan aintzat hartzen, hau da, horren konnotazio sozialak zein kulturalak alde batera uzten. Erien behaketan soilik oinarriturik lehenbiziko jazoera psikotiko izan duten emakumeek hasiera berantiarragoa dute, eta ezkonduta egoteko edo bikotekidearekin, nahiz seme-alabekin bizitzeko aukera handiagoa aurkezten dute. Gainera, emakumeen kasuan, askoz arruntagoa da, gaixotasunaren hastapenaren baino urtebete lehenago, stress psikosozial akutua pairatzea. Sexua ez da pronostiko faktore erabakigarria lehenbiziko jazoera psikotikoen garapenean. Alta, krisi psikotikoen ezaugarriei dagokienez (fenotipo klinikoa), emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak markatzen ditu, eta horiek kontuan hartu behar dira. 

 

 

 

Ana Catalan Basurtoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko alboko medikua da. Ikerketa,  Cruceseko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan gauzatu du eta Vitoria-Gasteizeko Santiago Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuarekin kolaboratu du.
Hasiera

 

 

 

Lydia Cacho,  “Manu Leguineche” Nazioarteko Kazetaritza Saria”

Lydia CachoMexikoko Lydia Cacho (Ribeiro, México, 1963) idazle eta kazetariak Manu Leguineche I Nazioarteko Kazetaritza Saria eskuratu du ume eta emakumeen esplotazio sexualaren inguruan burutu dituen ikerketengatik. Epaimahaiak kazetaritzan aritzeko duen gaitasuna aintzat hartu du “ era kementsu eta erabakimenez, xaxatze testuinguru batean, zenbaitetan erakunde ofizialek sortua”.  Sariaren deialdia Guadalajarako Diputazioa zein Espainiako Kazetaren Elkartea (FAPE gaztelaniaz) nahiz Kazetarien Nazioarteko Federakuntza (FIP gaztelaniaz) eta Europako Kazetarien Elkarteak (APE gaztelaniaz) batera zabaldu dute. 
Sariak 20.000 euroko diru kopurua  du eta haren helburua da “ kazetari edo komunikabideak errekonozitzea”, betiere, “aniztasuna, deontologia profesionala, etika eta egiari zor zaion begirunean nahiz zorroztasun,  informazio eta adierazpen printzipio konstituzionaletan oinarritzen den jarduera profesionalaren defentsan nabarmendu direnak”.
Lydia Cachok gizartean eragin handia izan duten obrak idatzi ditu, batez ere, giza eskubideen esparruan. 2000 urte geroztik giza eskubide eta emakumeen inguruko gaietan aholkulari espezialista moduan lan egiten du New Yorken egoitza duen Nazio Batuen  Emakumearen Agentziarako (UNIFEM). 
Kamel Nacif enpresari libanoarrak jarritako salaketa penalagatik ezagutu genuen. Enpresari horrek,  kazetariak  “Los demonios del Edén” liburuan  azaltzen duen pederastia tramarekin zerikusia zuen. UNESCOren  Prentsaren Askatasunaren Munduko Saria eman diote eta Amnistia Internazionala bezalako erakundeen sariak jaso ditu. Egun El Universal egunkariko zutabe idazlea da eta Amerika zein Europako komunikabideko kolaboratzaile. Haren azken lanean “Las esclavas del poder”, (Debate, 2010) munduan zehar emakume eta neskatoak esplotatzen dituzten prostituzio sareak ikertzen ditu. Cancunen Emakumeen Arreta Integraleko Zentroa (Centro Integral de Atención a las Mujeres, CIAM) sortu du. Bertan, emakume, mutiko eta neskatoei, sexu esplotazio eta genero indarkeriaren biktimei, laguntza ematen die. Lydia Cacho Fundazioko ardura du. Fundazioa irabazirik gabeko eta independentea da eta ustelkeria salaketa egin izanagatik edota giza eskubideen alde lana egin izanagatik esetsita dauden pertsonei laguntza eta babesa ematen die.
Hasiera

 

 

 

Karmele Igartua idazlearen agurra

 

 

Karmele Igartua idazleaKarmele Igartua (Aretxabaleta 1959)  olerkaria zendu da abuztuaren 12an. Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuen 2007an,   Hitzak orbainetan deritzon olerkigintza liburuaz,  eta iaz  Denbora enararen hegaletan Pamiela argitaletxeak  kaleratu zion. Horiek izan dira haren azkeneko argitalpenak. Aretxabaletako Kurtzebarriko irakaslea ofizioz, Idazle Eskolako ikasle sartu zenean  beka bat jaso zuen narrazioa lantzeko lehenbiziko ikasturtearen amaieran. Artikulu egile  moduan Mugalari , Nabarra eta  Administrazioa Euskaraz aldizkarietan argitaratu ditu haren lanak eta L. Luma berrien eleak aldizkariak  hark idatzitako euskal literaturari buruzko iruzkinak jaso ditu. Marina Tsvietaieva olerkari errusiarraren Wilnoko gutunak izeneko liburuaren  itzulpenaz gain, Mariasun Landaren narrazio lan bat antzerkirako egokitu du. Karmele Igartuak,  poesia  bizitzaren laburpen moduan definitzen zuen idazleak,  Literaturian eskaini zuen haren azken errezitaldia. Bertan izan zen bere ahotsaz gozatzeko azken aldia.
Hasiera

 

 

 

Galiziako arraunlariak Kontxako III Banderako irabazleak

Kontxako banderaJoan den irailaren 12an, Galiziako arraunlariak  Kontxako III Bandera irabazi zuten hirugarren aldiz. Laura Hermo patroiak esan zuen, garaipenak egindako  esfortzu guztiak, bidaiak eta momentu txarrak konpentsatzen zituela. Apurka-apurka  komunikabideetan lekua hartzen ari den Emakumezkoen finalean Getaria-Tolosako arraunlariak izan ziren bigarrenak, Zumaitarrak hirugarrenak eta Bizkaikoak laugarrenak. Hemendik norgehiagokan izena eman zuten 14 trainerutako tripulazioei adore eman nahi diegu. Emakunderen ustez emakumeen  arraunean eta beste kiroletan lan egiten jarraitu egin behar da gizonen kirolaren berdintasun baldintzetara iristeko. Ildo horretatik Emakundetik ikusten da jarduera fisiko eta kirol kudeaketa politiketan genero perspektiba sartzeko beharra. Guzti hori , adin eta egoera guztietako emakumeen sarbide, parte hartze eta ordezkapena bermatzeko eremu eta maila guztietan: kirolari moduan, baina baita ere kudeatzaile, zuzendari, entrenatzaile, tekniko, epaimahaikide etc. moduan ere. Eta horretarako, beste baldintza batzuen artean, eskola eta kirol esparruan koedukazio estrategien erabilera sustatu egin behar da, mota guztietako ekimenetan, ohitura iraunkor moduan,  neska mutilen partaidetza errazteko.
Hasiera

AMPEAk (Arabako Emakume Zuzendari eta Enpresarien elkarteak) bere urteko sariak eman dizkie honako emakumeei:

 
EnpresaburuakEMAKUME EMPRESARIARI: Goretty Ramón Blanco. Fontanería Herrera, SAL.

EMAKUME PROFESIONALARI: Natalia Cardeña Bravo. Gizakide.

EMAKUME ZUZENDARIARI: Estíbaliz García Arroyo. Docout Norte.

EMAKUME ENPRESARI GAZTEARI: Shaila Fuidio Díaz-Maroto. Deja que te vista.

ENPRESARI IBILBIDEARI: Charo Sobrón Corcuera. Vitoria-Gasteizko Arte eta Diseinu Eskola.
Hasiera

Euskadi, auzolana