2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

PLAZANDREOK

Egungo feminismo onuragarria

Testua: Carmen Ruiz de Garibay


Bide luzeko lasterkari moduan definitzen dute euren burua, zeren, gizarteren zati batek lortutzat ematen dituen helburuak lortu nahi izateak,  pazientzia  eta jarraikitasun handia eskatzen baditu.  Plataforma, elkarte edota alderdi politiko feminista honi – hiru izendapenak baliagarriak baititugu-  hamabost urte baino gehiago kostatu zaio besteen agenda politikoetan beren   aldarrikapenak ager zitezen. Hor dago, esaterako, Donostiako Emakumeen Etxea, laster gauzatuko dena. Plazandreok datozen udal hauteskundetan,   bosgarren aldiz aurkeztuko da, emakumeen interesen lehentasuna defendatzeko.

representantes de plazandreok“Emakume feministek osaturiko plataforma honen  zergatia emakumeen ahotsa politikara ekartzea da”, hala adierazten du  Juana Aranguren abokatuak, zerrenda- burua birritan izandakoak. Asko aurreratu dugun arren, gure aldarrikapenetako batzuk bete gabe daude: gizonezkoek baino gutxiago kobratzen segitzen dugu, menpekotasunez bizi direnen ardura gurea izaten da, bortizkeria sufritzen jarraitzen dugu, langabeziak gugan du eraginik handiena, ordaindu gabeko eginbeharrak  betetzeko aldikako lan gehiena guk egiten dugu… Adibide askok ematen digute  desberdintasunarekin bukatzeko ahaleginen zergatia.  

 Arantza Camposek, EHUko Zuzenbideko irakasleak, Plazandreoken existentzia azaltzeko arrazoi gehiago ematen ditu: “Sufragistek, emakumeok botoa emateko eskubidea lortu ziguten. Haien ondorengo feministek, botoa, berdintasuna lortzeko bidea zela  antzeman zuten laster. Kontua zen, gizonezkoen interesak soilik defendatzen zituzten  ez bezalako proposamenei botoa ematea, legeak aldatzea (dibortzio, abortu, lana, indarkeriaren eta berdintasunarenak). Gu azken emakume horien jarraitzaileak gara. Guztion interesak eta elkarbizitzako arauen inguruan erabakiak hartzen diren  tokian egon behar dugula uste dugu”.

manifestación exigiendo derechos, como las primeras sufragistasPlazandreok ez du inongo ordezkaririk lortu Udal eta Foru hauteskundeetan aurkeztu denean,  baina horrek ez ditu ehunetik gorako  bazkideak gogogabetzen- Datorren urteko hauteskundeetan berriro aurkeztuko dira. Bitartean,  politika feminista egiteari ekiten diote partaidetza hiritarreko zenbait erakundetatik.  

“Demokrazia parte-hartzailea izan behar dela uste dugunez – dio  Arangurenek - erakundeek eskaintzen dizkiguten organoetan parte hartzen dugu: udal arloan  Donostiako Emakumeen Aholkularitza Kontseiluan; eskualde mailan, Foru Kontseilu bat bultzatzen eta Erkidegoko mailako Aholkularitza batzorde baten alde lan egiten dugu. Momentu honetan azken horrek Emakumeen Euskal Aholkularitza Batzordearen legearen zirriborroa badu dagoeneko”.

 

Reclamando derechos, manifestación al estilo primeras sufragistasJuana Aragunek, zenbait korporaziorekin urte askotan  lehenbiziko lerroan borroka egin ondoren Udal Batzordea benetan parte-hartzailea izatea lortu dutela onartzen du. “Azkenean benetako borondatea aurkitu dugu Berdintasunerako Zinegotzigoaren  partez. Orain gaiak planteatu eta eztabaidatu egiten dira, badago koordinazio batzorde bat eta antolakuntza egitura bat zeinak Batzordearen funtzionamendua ahalbideratzen baitu”.
 
Betetzear dauden ekimenetako bat da, ezbaietako hamabost urte ondoren,  Emakumeen etxea, Okendo udal lokaletan behin behineko inaugurazioa izango duena, Ategorrieta  udal etxeko zaharberritzeko lanak bukatu bitartean. Horretan behin betiko egoitza izango du.
“Udalak eta emakumeen elkarteek batera kudeatuko dugu. Topaleku bihurtu nahi dugu, emakumeek arte edo kultur arloan garatzen dituzten ekimenak bideratzeko. Erakusketak, ikastaroak, jardunaldiak, hitzaldiak…egongo ditugu, beste hirietako emakumeen etxeetan, adibidez Valentzia, Bartzelona eta Gijonekoan   egiten duten lez”.

 Konkista txiki hau proiektuan ordu asko inbertitu izanaren ordaina dela adierazten du  Arantza Camposek. Horrek beste ekimenekin jarraitzeko energiaz eta pozez  betetzen ditu: feministaldia – laugarren edizioa bete duen kultur feministaren inguruko jaialdia-, laikotasunari buruzko hirugarren jardunaldiak, Berdintasunerako Foruan partaidetza, eta beste zenbait gaietan, esaterako, martxoaren 8a edota Alardea.
 

Euskadi, auzolana