2010eko udazkena – 78 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2010/11/18

Emakundek berdintasunarekin duen konpromezua aitortu dio Bilbao Metrópoli 30 elkarteari

EntitateakEmakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur Bilbao Metrópoli 30 elkarteko ordezkariei. Metrópoli 30 Bilbao metropolitanoa berreskuratu eta biziberritzeko helburua duten planifikazio proiektu, ikerketa eta promoziorako elkartea da. 1991. urtean sortu zen eta bazkide ditu Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala. Partekatuz Sareko kidea da 2005. urteaz geroztik eta 2006. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen Berdintasuna Saria jaso zuen. 

Emakunderen bereizgarria 1994an eratu zen emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausuak emateko konpromisoa hartzen duten entitateek egindako lana aitortzeko eta dagoeneko 51ek jaso dute.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

Euskadi, auzolana