Invierno 2011 - Nº 79

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Revista
 
Sumario
Artículos

Lana eta Bizitza bateratzeko gida

Gidaren auzkezpena“Espainia eta Norvegiako lekuko entitateetatik bizitza pertsonala, familiarra eta profesionala kontziliazioa sustatzeko Praktika Onen Gida” argitaratu da, “Espainia eta Norvegiako tokiko erakundeetatik bizitza pertsonal, familiar eta profesionalaren oreka” izeneko nazioz haratagoko esparruaren barruan. Honen helburua denboraren banaketa modu eraginkorragoan orekatzeko helburua duten tokiko politika arrakastatsuak sustatu daitezkeela frogatzea da.
Proiektu hau Norvegiatik proposatu zuten eta Emakumearen Institutuak zuzendu du. Bere helburua tokiko politika publikoak hobetzea da kontziliaziorako gero eta baldintza hobeago zein  ugariago lortzeko. Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak (Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP) eta Norvegiako Tokiko eta Lurraldeko Agintaritza Lokalen Elkarteak (KS) garatuko dute, Europako Espazio Ekonomikoaren Finantzaketa Mekanismoaren (EEE) eta Emakumearen Institutuaren  finantzaketarekin.
Proiektuan Espainia eta Norvegiako tokiko 46 entitatek parte hartu du eta 100 esperientzi aztertu ondoren, 62 praktika ontzat eman dira. Lau esperientzia motatan banatu dira: kontziliazio politikak ikuspegi integraletik; denboraren erabileraren kudeaketa eraginkorra; bizitza pertsonala, familiarra eta profesionalaren arteko oreka lortzeko zerbitzu eta azpiegituren hiritarren eskuratzea; gizartea ardura parekatuekiko sentibera bihurtzeko ekintzak.
Gidaren 2.400 ale argitaratu dira espainolez eta ingelesez, bi herrialdeetako udal eta tokiko entitateetan banatuko direnak. Gainera, Emakumearen Institutuko zein FEMPren  webguneetatik deskargatu ahal izango da pdf euskarrian edo proiektu beraren webgunetik.

Euskadi, bien común