2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

EAEko Boluntariotza Erakundeen Egoerari buruzko 2009ko Txostenaren arabera

Euskadiko emakumeek parte hartze handiagoa dute boluntariotzan baina erantzukizunezko karguak gizonenak dira


Manos

EAEko boluntariotza erakundeak gizartearen funtzionamenduaren isla dira: emakumeek lan egiten dute bisibilitate gutxiagoz, inplikazio handiagoa dute baina erantzukizunezko kargu gehienak gizonezkoen eskuetan daude. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Giza Zerbitzuen Sailak eginiko ikerketa baten arabera, erakunde horietako arduradunen % 59’3a gizonezkoak dira, % 40’7a, aitzitik, emakumezkoak. Alta, ehuneko  hori ez dagokio parte hartzearen mailari. 29.689 boluntariotatik, % 55aren inguru emakumeak dira eta % 45a gizonezkoak. Hala eta guztiz ere, txosten honetarako inkesta bete duten erroldaturik eta erroldatu gabeko  327 boluntariotza erakunderen ekimenen % 16,2a besterik ez da “emakumeen” taldearentzat zuzenduta dagoena.  


Boluntariotzaren egoerari buruzko urteko txosten honek materiala erabilgarria eskaini nahi dio Boluntariotzaren euskal Kontseiluari, betiere, Euskal boluntariotzari buruzko gogoetan aurreratze aldera, eta finean, Eusko Jaurlaritza zein II Boluntariotza Plana eta abarrekin zerikusia duten gaineko instantzia eta eragileei  zuzendu dakizkiekeen proposamen eta aholkuak ematea.

Kontsultatutako  % 38 erakundeek euren  erakundeetan parte hartzen duten lagunen  sexuari buruzko informaziorik ematen ez duten arren, % 55 inguru emakumeak direla eta % 45a, berriz,  gizonak direla antzematen da. 2008 urtekoarekin konparatuz emakumezko boluntarioen ehunekoak behera egin du. Urte horretan boluntario guztien % 60a emakumeak ziren.

Erakundeen % 67an (kontsultaturiko hamarretatik zazpitan), emakumeek gehiengoa osatzen dute. % 5,5an boluntario guzti guztiak emakumeak dira.

Emakumeek partehartze handiago dute

Txostenak, emakumeen partehartzea handiagoa dela agerian uzten duen beste datu bat dakar. Horrela, asteko batezbesteko sei orduko boluntariotza lana egiten dutenek – boluntarioetatik % 64a, gehienak emakumeak-  konpromiso iraunkorragoa mantentzen dutela adierazten du. Ordu kopuru hori baino gutxiago betetzen dutenek konpromiso hauskorragoa mantentzen dutela dirudi.

Ogibidea kontuan hartzen baldin bada, hiru lagunetatik batek (% 31ak)  enplegua duela ikusten da. % 28a etxeko lanetan aritzen da eta % 20ak erretiroa hartu du.

237.864 lagun dira kontsultatutako erakundeetan daudenak. Sexua kontuan harturik,  banaketa ia berdina dela nabarmentzen da: gizonak % 50’5 dira  eta emakumeak % 49’5a. Azken urtean emakumeen ehunekoak gora egin du pixka bat (2008an guztiaren %45a ziren). Erakundeen % 55’4an emakumezko bazkide gehienak dira. Kontsultatutako erakundeen %6,7a emakumezko zein gizonezko bazkideen kopuru bera dute. Nola nahi ere den, 17 erakundetan (% 6,1a)  bazkide guztiak emakumeak dira. Gizonez soilik osaturiko erakundeak hiru dira (%1a). Gainera, erakunde erroldatuen aldean,  erroldatu gabeko erakundeetan emakume gehiago dagoela ematen du. Azken horietan bazkideen % 65,5a emakumeak dira, eta erroldatuetan, berriz, % 51,7a.

Ordaindutako langileria

Galdetutako erakundeek ordaindutako 3.995 langile dituztela diote. Horien artean gehienak (% 63,9) emakumeak dira, gizonezkoak %36a diren bitartean. Osasun, bazterkeriaren kontrako borroka eta Aisialdi esparrutako erakundeak dira ordaindutako langile gehienak emakumezkoak dituztenak.

Dena den,  erakundeen osotasunean emakumezko eta gizonezko garrantzia ezagutzea erabilgarria suertatzen da. Datuen arabera, hamar erakundetatik zortzitan ordaindutakoen artean gehienak  emakumeak dira, eta hamarretatik biek dute gizonezko gehiengoa. Gainera, 51 erakundetan (%40’8an) ordaindutako langile guztiak emakumeak dira, eta 6 kasutan (% 4’8an) soilik kontrataturiko langile guztiak gizonezkoak ditugu.

Ordaindutako langile gehienak egun osoko lanaldia egiten du. Kasu horretan, lau lagunetatik hiruk izaten dute horrelako lan jarduera. Eta soilik batek lanaldi laburra izaten du. Lanaldi mota aztertzeko, sexu bereizketa kontuan hartzen baldin badugu, lanaldi osoan aritzen diren gehienak gizonezkoak direla ikusten dugu ( % 92,1a   % 74,3 aldean).

Garapenerako lankidetza

Garapenerako lankidetzan 49 erakunde daude. Oro har, 11.091  boluntario eta 59.642 bazkide dituztela uste da. Horien ekimenaren eragin zuzena 67.000 lagunek jasotzen dute.  
Boluntarioen %52a emakumez osaturik dago, eta % 48a gizonak dira. Erakunde horien % 6,7an emakumeak boluntarioen erdia baino gehiago dira. Talde horretako zati handi batek (%72,4ak) astean sei ordu baino gehiago eskaintzen dio boluntariotza lanari, horregatik boluntariotza hori iraunkorra dela uste da.

Esparru honetako erakundeen %68,2ak langile ordainduta dituela onartzen du, 771 lagun, hain zuzen ere. Horietatik % 68,3a emakumezko langileak dira eta % 31,7a gizonez osaturik dago. Gainera, datuek agerian uzten dute erakunde horien %95an  ordaindutako emakumeak gehiengoa direla gizonezkoen aldean.

Erakundeen ia erdiak (46,9ak) lankidetza proiketuak garatzen dituzte (animazioak, osasunekoak, teknikoak, kulturalak eta giza proiektuak). Gainera, gutxi gorabehera, % 45ak garapenerako hezkuntza ekimenak garatzen ditu, esate baterako, iparralde eta hegoalde arteko harremanei buruzko informazio, aldarrikapen edota  sentsibilizazioa.

Lagunen arteko lankidetza, ekimen zibikoak eta giza mugimenduak


Lagunen arteko lankidetza, ekimen zibikoak eta giza mugimenduetarako 57 erakudetako esparruan  ere boluntario gisa daudenen artean gehienak emakumeak dira (% 73,4a). 4.402 boluntario eta  13.930 bazkide dituzte. Horien ekimenen onura zuzena 5.000 lagunek jasotzen dute. Erakundeen % 78ko boluntarioen artean emakumeak erdia baino gehiago direla azpimarratzekoa da. Erakunde horien % 42ak langile ordainduta dituela onartzen du. Gehienera 539 lagun dituzte;  horietatik % 72,3a emakumeak dira eta gelditzen den % 27,7a gizonezkoak. Erakunde hauen % 77,8an ordaindutako langile gehienak emakumeak dira.
Esparru honetako erakundeen ia erdiak kolektibo zehatzentzat lan egiten du (jubilatuak, emakumeak, etxekoandreak, umeak eta gazteak...). Erakunde horien % 36,8ak zehaztu gabeko ekimenetan lan egiten du, hala nola, informazio eta orientazio ekimenetan.

Kultura eta euskera

Esparru honetan 45 erakunde daude eta boluntario gehienak gizonezkoak dira, hots, % 51,7a. Datu horiekin batera erakunde horien erdiak (%46,7ak) langile ia gehienak emakumezkoak dituztela ikusten da. Kultura eta euskararen sustapen eta zabaltze lanak egiten dituzte 1.146 boluntario eta 4.962 bazkide dituztelarik. 1.100 lagunek jasotzen dute horien ekimenen onura zuzena.

Erakunde horien % 37,8ak ordaindutako langileak dituela adierazten du; kolektibo hori 126 langile osatzen dutela esaten da. % 62,2 a emakumeak dira eta % 37’8a, berriz, gizonek osatzen dute. Erakunde horien % 55,6an ordaindutako langile gehienak emakumezkoak dira.

Kirola


Kiroletako esparruan zerrendatutakoak 17 erakunde dira. 395 lagun boluntarioek eta 5.522 bazkidek osatzen dituzte. Horien ekimenen onura ia 900 lagunek jasotzen dute. 
Boluntarioetatik % 51,9a gizonezkoak dira. Erakundeen % 44’4ak boluntario gehienak emakumezkoak ditu. Erakunde hauetatik % 42’9ak bere jarduera kontratatutako langileek egiten dutela dio; horiek ordaindutako 30 lagun dira. % 52’2a gizonezkoak dira;  erakunde hauetatik  % 75ak ordaindutako pertsonala du, non gehiengoa gizonezkoa baita.

Giza Eskubideak


11.154 lagun eta 35.812 bazkide baitaratzen dituen esparru honi 29 erakunde dagozkio. Haren ekimenaren onura 75.779 lagunek jasotzen dutela kalkulatzen da.
Lagun boluntarioetatik %53’2a emakumezkoak dira. Erakunde horien % 72a ia emakumezko gehiengoko boluntariadotzaz osatzen da. 612 ordaindutako lagun daude, hirutatik bi emakumeak dira, eta erakunde horien % 87’5an ordaindutako langileen gehiengoa emakumez osaturik dago.

Hezkuntza


Hezkuntzan, 3.648 lagun eta 28.116 bazkidez osaturiko 32 erakunde daude erroladaturik. Horien  ekimenaren onura zuzena 17.000 lagun baino gehiagok jasotzen dutela uste da.
Boluntarioetatik % 70’6a emakumezkoak dira, eta erakunde hauen % 65’5an gehienak emakume boluntariaok direla uste da. 474 lagun ordainduta daude. % 72,2a emakumeak direlarik; erakunde horien  % 78’9an gehiengoa emakumeek osatzen dute.

Enplegua

Lan esparruarekin zerikusia duten 14 erakunde daude. 10.132 boluntario dituzte eta 21.244 bazkide. Horien ekimenaren onura zuzena 69.464 lagunek jasotzen dute.

Boluntariotzaren  % 52,5a emakumez osaturik dago, eta erakunde horien  % 64,3a emakumezko boluntariotzaz osaturik dago. Langilen zerrendan dauden 613 lagunetatik % 69,2a emakumeak dira.  Emakumeak gehienak dira erakunde horien % 91,7an.

Giza bazterkeriaren kontrako borroka


Esparru honi 57 erakunderi dagozkio. Horiek 13.285 boluntario eta 34.060 bazkide dituzte; 86.000 lagun baino gehiagok horien ekimenaren onura zuzena jasotzen dute.
Boluntarioen artean % 53,7a emakumeak dira, eta  erakunde horien % 62,5ak boluntariotzaren gehiengoa emakumezko du. Kontrataturiko langileak 1.122 dira, horietatik % 65,5 emakumeak direlarik. Erakunde horien % 76,6an ordaindutako gehienak emakumezkoak dira.

Ingurunea


48 erakunde horietan parte hartzen duten boluntarioen % 57,6a gizonezkoa dira.
7.978 boluntario eta  22.937 bazkide dituzte; 101.195 lagunek jasotzen dute erakunde horien ekimenaren onura zuzena. Erakunderen erdiak boluntario gehienak emakumezkoak ditu, eta beste erdiak ehuneko gehiena gizonezkoa du. 235 langile kontratatuta dituzte; % 56,6a emakumezkoak dira. Erakunde guztietan ordaindutako emakumeak gehienak dira.

Aisialdia


Esparru honetan 51 erakunde daude. Horiek 9.833 boluntario eta 26.332 bazkide dituzte. Horien ekimenaren onura zuzena 71.000 lagunek jasotzen dutela uste da.
Boluntarioen % 54,1 a gizonezkoa dela azaltzen da. Halarik ere, erakunde horien gehienek % 66’7a emakumezko boluntariotza dutela azaltzen da. Kontrataturiko langileak 813 dira. % 71,2 emakumeak dira, eta are gehaigo, erakunde horietan ordaindutako gehiengoa emakumezkoa da.

Babes zibila eta larrialdiak


Esparru honetan bost erakunde ditugu. Horiek 7.807 boluntario, eta 53.761 bazkide dituzte.  Horien ekimenaren onura zuzena 50.643 lagunek  jasotzen dutela uste da. Boluntarioen % 59a gizonezkoa dela eta erakunde guzti horietan boluntariotza gehien bat gizonezkoa dela azaltzen da. Kontrataturiko langileak 221 dira: % 54,8a emakumeak ditugu. Erakunde horietan ordaindutako langileen artean gehienak gizonezkoak direla azaltzen da.

Osasuna

76 erakunde daude; horien baitan 18.109 boluntario eta  92.304 bazkide. Horien onuraren eragin zuzena 79.885 lagunek jasotzen dute. 

Boluntarioen % 54,4a emakumeak dira. Erakunde horien % 81,7a gehien bat,   emakumezko boluntariotzak osatzen du. 2.217 lagun daude kontrataturik, horietatik % 60’9a  emakumeak izaki. Ordaindutako lagun gehienak emakumeak dira ehuneko handi batez, hots, % 90’4a.

Beste esparru batzuk

 “Beste jarduera esparru batzuk” izenburupean 38 erakunde erroldatzen dira. Horiek  6.918 boluntario eta 49.083 bazkide dituzte. Horien  ekimenen onura zuzena 16.872 lagunek jasotzen dutela uste da.

Boluntarioen % 50,4 gizonezkoak dira, baina erakunde hauen  % 72a emakumezko boluntarioek osatzen dute. 390 lagun kontrataturik daude. Gehienak, (% 70,7a) emakumeak dira. Ordaindutako emakumeak gehiengoa dira  jarduera esparru honetako erakundeen % 82,4an.

Euskadi, auzolana