2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Bizkaiko eta Gipuzkoako emakumeak: partaidetza soziopolitikorako denboraren xerka

asociaciones Bizkaia y GipuzkoaBizkaiko eta Gipuzkoako elkarte mugimenduak, gizartean duen indarra sustatze aldera, bi topaketa burutu ditu – bata Bilbon eta beste Donostian- honako lemapean:  “Partaidetza soziopolitikorako denboraren erabilera berrien bila”. Partaideen proposamenak koordinatzen zituen Marcela Lagarde antropologo mexikarraren ponentziak eztabaidari hasiera eman zion. 

Bizkaiko eta Gipuzkoako emakumeen elkarteek urteetan zehar ibili dira hainbat  topaketaren  inguruan lan egiten, elkarteen mugimenduaren indarberritze eta emakumeen  ahalduntze aldera zerikusia duten hausnarketa egiteko batetik, zein estrategiak partekatu eta adosteko bestetik. Izan ere, Bizkaikoentzat seigarren topaketa da, eta Gipuzkoakoentzat, berriz, zazpigarrena. Orain erabat berria da bertan aplikatzen diren metodologiak. Horiek ezagutza partekatzeko genero perspektiba baliatzen dute, hau da, jakintzaren kolektibizatzeko harreman simetriko eta zuzena espazio eta proiektu guztietara ekartzen dituena. Erakundeetan nagusitzen zen eskema bertikala eraitsi dute eta ordezkapen horizontalak aurrera atera daitezen  indarra jarri dute. Hori guztia erreferentzia bat da.

“Eskema bertikalean hazitakoak gara baina eskema horizontala askoz ere aberasgarriagoa dela adierazten du  eskarmentuak”, dio  Yolanda Núñez-ek, Getxoko aholkularitzako azpibatzordeko ordezkaria eta Getxoko Enclave de Ciudadanas delako taldeko partaideak.  “Emakumeok geure buruari buruz hausnarketa egin behar dugu eta hausnarketa hori, gizartean toki jakin batean kokatzen gaituzten patriarkadoaren  elementuekin lotu behar dugu. Jabekuntza lortzea ez da erraza, norberak bere bidea eraiki behar du”
Anabel Sanz-ek, Altzako auzuneko Uztai Belarreko ordezkariak bakoitzak hasitako prozesuaz honela dio: bizitza pertsonalerako eta bai elkarte bakoitzaren lanerako baliagarria izan zaigu. Nire bizitzako eskarmentutik ondoan dagoenak ikasten du, eta era horretan norberak egiten duena balioetsi egiten da. Ezagutzak partekatzen ikasi dugu, eta pixkanaka pixkanaka,  taldeka lan egiten ikasi dugu, jardunaldi hauek kudeatzeko gai izateraino.

Norbera balioetsi eta besteak balioetsi


reunion asociacinesEkintza Dasalud-eko Charo Martínez-entzat norberak bere burua eta baita besteek esaten dutena balioesteak garrantzi handia du. “Guztiok dugu zerbait esateko”. “Emakumeok zenbat dakigun eta zer-nolako aberastasuna dugun” gogoratzen duenean hunkitu egiten da. Elkarteen mugimenduak, eta 2004an bizi izandako ibilera pertsonalak, haziera ekarri diotela aitortzen du. Data horretan emakumeen elkartekoekin harremanetan hasi baitzen. “Orain beste era batean ikusten ditut emakumeen arazoak, emakumeei ulertu eta sinetsi egiten diet”.

 Yolanda Núñez-ek konpromiso bat hartu dutela dio: “Genero ikuspuntua duen etengabeko prestakuntza mantentzea. Horrek  proposamen feministetan sakontzeko aukera ematen digu bai eta bide berriei ekiteko, ezagutza horiek zabalduz edota partekatuz, proiektu komunek batutako emakumeen taldeentzat espazio berriak sortuz”.  

Emakume horiek guztiek lan egiten dute,  genero ikuspuntua duen prestakuntza horretan gero eta emakume gehiago sar daitezen, eta azken horiek, haien prozesu indibidualari hasiera eman diezaioten, estrategia berriak bilatzen dituzte. Hirurak, denboraren poderioz,  Arabako emakumeen elkarteak topaketa hauetara etorriko direlako ustekoak dira.  “Gu sei edo zazpi urte eman ditugu honaino iristeko, horiek, beraz, bidea garbituago dute, eta denbora laburragoan bete dezakete ibilbidea. Logistika sisteman eskarmentua dago eta gure transmisioak pausoak erraztuko dizkie.

Bizkaiko emakumeen elkartearen mugimenduaren ondorioak


• Baliokidetasuna sentitzeko ezberdintasunak onartu behar ditugu, eta horrek berdintasunak azalean uzten ditu.
• Ohiko itxoitean emakumeok ez gara inoiz eragile aktiboak baizik besteen ekintzaren hartzaileak.
• Misoginiak zenbateraino busti gaituen jakin egin behar dugu. Oztopoak jartzen dituzten jarreren gainean egotea norberaren kontzientziari eta ardurari dagokie. 
• Boluntariotzako denbora militantzia denbora da, uste sendoak sortzen duena, eta ordaindu gabekoa.
• Ozenki hitz egin behar dugu, eta elkarrekin jarraitu, sinergian eta adostasunean: gure kolektibitatea elkarren osagarria izaten gure eskubideak lortzeko, eraikitzeko eta defendatzeko.

Gipuzkoako emakumeen elkartearen mugimenduaren ondorioak

• Partidu politikoetatik at politika egin daiteke, partaidetza soziopolitiko testuinguruaren barruan, elkarteen esparruan, GKEak , plataformak, foro eta abarretan.
• Gure elkarteak indartu behar ditugu, horretarako sareak eratu eta bertan lan egin sinergiak sortzeko.
• Ahalduntzea lortzeko genero memoria izan behar dugu.
• Elkarteak eta erakundeak misoginiaren suntsipenerako ahalegin daitezen eta gizartean, kulturan, bortizkeriarik gabeko kirolean eta abarretan emakumeen ekarpenak onartzea, denboraren erabilera berri bat da.
• Bai gizonezkoak bai emakumezkoak misoginian hazitakoak gara. Misoginia errotik kentzeko beste emakumeak onartu behar ditugu.

Euskadi, auzolana