2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Etxeko lanei buruzko gazteen sentsibilizazioaren aldeko Udal Kanpaina Gasteizen

“Lanak etxean, hobe denon artean” lemapean erantzukizunari buruzko sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du Gasteizko Udalak, betiere, gazteek etxeko lanen banaketa zuzenaz kontzientziatu daitezen. '¡Compartido pesa menos!' '¡Ponte las pilas!', 'Ez dira bakarrik egiten” leloak baliatuz mezuak eragina du bereziki “zainketa eta etxeko lanetako ordu dedikaziorako  emakumeen gainkargari buruzko giza iruditerian”, dio  María José Ruiz-ek, Gaztedi Udal Zerbitzuko nagusiak. Etxeko lanen banaketan  berdintasunaren aldeko jarrerak sustatu nahi ditu kanpainak eta baita gai honi buruzko eztabaida piztu gizartean. 

Ekimena 2010-2012ko  Bizitzarako Hezkuntza/ Sentsibilizazioa Udalaren  Gazte Planaren barnean dago kokatuta. Hori  planteamendu honetatik abiatzen da: “gizartea berdintasunezkoa dela ikusten dugu  baina ez da horrelakoxea erantzukizunen edo boterearen  banaketan  ez eta denboraren erabileran”.  Eustat-en arabera, 2008an, emakumeek 3 ordu eta 33 minutu erabiltzen zituzten etxeko lanetarako egunero, gizonezkoek, berriz, bi ordu eta 4 minutuko batezbestekoa zuten.

Udalaren kanpaina hau 14 eta 20 urteko gazteei zuzenduta dago “ gizarte koarduratsu bat eraikitzeko oinarrizko taldea”. Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi mailako eskolako ikasleengana jo dute gazteen kodigoak eta hizkuntza erabiltzen dituzten irudiak lortzeko.  Irudi horiek hainbat euskarritan zabaldu dituzte. 5.000 postal, 15.000  foileto eta 70 panel birakari  argitaratzeaz gain hiriko autobusetan txartelak jarri, sare sozialetan  kanpaina egin eta aurkeztutako 16 irudi biltzen dituen erakusketa ibiltaria egin dute. Gainera,  materiala elkarte nahiz ikastetxeentzako euskarri pedagogikoa izango da.

Euskadi, auzolana