2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Euroagindu batek babesa emango die herrialdez at tratu txarrak jaso dituztenei

Europako Parlamentuak gehiengo argi batez onartu du indarkeria matxista bezalako delituen   biktimentzako euroagindua. Horren bitartez, emakumeei mantenduko zaizkie euren herrialdetan emandako babes neurriak nahiz eta EBko beste herrialde batean egon. Proposamenaren alde 610 boza egon ziren, 13 kontra eta 56 abstentzio. Espainiako Presidentetzak puntako proiektu gisa sortutako ekimen honek eztabai ugari piztu ditu. Oraindik EBko  Barne eta Justizia  Ministro Kontseiluan aprobatu behar dute eta organo horretan ez du sostengu nahikorik aurkitu. Horretaz gain,  Europako Batzordeko presidenteordea eta Justizia eta Oinarrizko Eskubidetarako komisarioa den    Viviane Reding ez da alde azaltzen, Parlamentuko lana eta Espainiako eta Belgikako segidako presidentetza aprobetxatu nahi  dituelako oinarri legal ezberdinak izango dituen bere proposamena aurkezteko 2011ko udaberrian. 
Eurodiputatuek onartu zuten testuak zuzenketa bat du. Horren bitartez,  babesak mota guztietako delituen biktimak  kontuan hartuko ditu, adibidez,  terrorismoaren biktimak,  giza salerosketarenak, ohoreko krimenenak edo genitalen mozketarenak eta  ez bakarrik indarkeria matxista nozitu dutenak. Europako mailako babesa emateko agindua emango da,  baldin eta aurretik,bazkide estatuak jadanik emana du: urruntzeko aginduak, biktimaren ohiko lekuetara ez  joatekoa,  edota harekin edozein kontatu mantentzeko galarazten duena. Biktima hartzen duen herrialdeko agintariak ez dira egongo  agindu bera betetzeko behartuta baizik eta horren antzeko bat abian jartzeko eskumenezko aukera izango dutela.
Zuzentarauari buruzko Parlamentuko emakumezko  txostengileek aurreko eztabaidan aldeko boza eskatu zioten Parlamentuari, betiere, Holandari presio mezua bidaltzeko asmoz, herrialde horren desadostasuna arriskuan jarri baitzuen arauaren etorkizuna. Jiménez Becerril diputatuak mezu hau helarazi zion Reding-i: helburu berak lortzeko “baztertu barik  lagundu egin behar da” . Ildo horretatik ere, Carmen Romero sozialistak azaldu zuen EK-a prestatzen ari den proposamenak ez dituela “neurri juridikorik”, eta ezin dela “biktimak babesik gabe” utzi. 

“Parlamentuak, hiritarren ahotsak, bere mezua zabaldu du. Babes agindua beharrezkoa da. Orain haiei dagokie entzutea” adierazten du Jiménez-Becerri-ek. Hori, ziurrenez, urtarrilean beteko da, hile horretan izango baita  Barne eta Justiziar Ministro Batzordeak Parlamentuaren ekimenari kasu egiten dion edo  alde batera uzten duen  erabakitzeko momentua. Hungaria, 2011ko lehenbiziko 6 hilabetetan EBko presidentetzan izango dena, zuzentarauaren kontra dauden herrialdetako bat da.

Euskadi, auzolana