2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Dilma Rousseff-ek kanpainako promesak bete ditu bederatzi emakumezko ministro izendatuz

Dilma Rousseff -Brasilgo lehendakaria-Urtarrilaren 1ean Brasilgo lehendakari izateko kargua hartu duen  Dilma Rousseff-ek kanpainako promesak bete ditu emakumezko ministroen kopurua hirukoiztuz. Haren Gobernuak 37 ministerio ditu. Horietatik 9k emakumezko ministroa dute, Lularen etapako hiruren aldean.

Miriam Belchior-ek Planifikazio, Aurrekontu eta Kudeaketarako Ministerioa du; gauzak horrela Hazkundearen Azkartzerako milioi askotako aurrekontua baliatuko du, hots, Lularen Gabineteko Buru zenean Rousseff-ek berak kudeatzen zuena. Giza Garapeneko  Ministerioko buru  Tereza Campelo ekonomista dago. Ministerio horretan Familia Burtsa  kudeatzen dute, 50 miloi laguni laguntza ematen diona.  Maria do Rosario-k, Giza eskubideen ministroak, bere lehentasunen artean homofobiari aurka egitea dagoela adierazi du, lesbianen eta gay-ei guraso adopziorako bidea irekiz. Kultur Ministerioko buru Ana de Hollanda abeslari eta konpositorea da. Azken horrek Chico Buarque musikagile ezaguna du anaia. Luiza Helena de Bairros soziologoa Arraza Berdintasunerako ministroa da. Iriny Lopes Emakumeen Politikarako Idazkaritzako ministroa da. Honek abortuaren auzia zabaldu du berriro Brasilen; Helena Chagas, O Globo egunkariaren zutabegilea Giza Komunikaziorako Ministerioko ministroa da; Izabella Teixeira biologoak, Lularen Inguruneko ministroa izan zena kargu berean dirau.

Ideli Salvati fisikoa, Santa Catalina estatutik Senatuan aukeratutako lehenbiziko emakumea izan zena, Arrantzarako ministro izendatu dute. 
Dilma Rousseff-ek herrikideen artean onarpen maila altua du,  Datafolha sondeo etxea esanetara: brasildarren % 83ak uste du Lula bezain “ondo edo hobeto” aginduko duela. Lulak % 87ko onarpen marka historikoarekin bukatu zuen haren agintaldia.

Euskadi, auzolana