2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Basauriko emakumeen oroimena ahazte historikotik salbu

Berdintasun Batzordeak eta Basauriko Udalak “Genero urrats Feminista eta Emakumezkoenen Mapa” deritzon proiektua abian jarri du. Horrekin herriaren alde lan egin duten emakumeen oroimena berreskuratu nahi du. Udalak Basauriko emakumeen gogoan ondo gordetako 30 toki berreskuratuko ditu, betiere, belaunaldi berriek ere gogoan izan ditzaten.

Proiektua martxoan egongo da ikusgai. Data horretan 30 plaka paratuko dituzte hauek bezalako toki eta plazetan: martxoaren 8 eta azaroaren 25eko ekitaldian bertan burutzen direlako ongi ezagunak diren Benta, Arizgoiti eta Solobarria; baita HHIn , merkatuko plazan, eta Ahalduntze Eskolan. Proiektua 2011ko egutegi batez osatzen da. Bertan aipatu tokietatik 11 jasotzen dituzte, zendutako emakumeen argazkiekin batera. Hor daude esaterako,  emagin moduan  40 urte baino gehiagotan aritu ziren Juanita  Madariaga eta haren alaba Manuela Eguiguren. Urtekariak lortzeko kultur etxeetara eta OIAC-era jo behar da.

Basauriko udala

Euskadi, auzolana