2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Modari buruzko emakumezkoen giza sare batek enpresa ekintzaile moduan bi sari jaso ditu

María Arenazak eta haren senarrak,  Gabriel Aldamiz-Echevarriak, Spri-ren bitartez Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolaturiko lehenbiziko  Venture Academy-n enpresa aurkezpen onenaren Kutxa saria lortu dute. Saritutako proiektua modaren inguruko “Chicisimo” izeneko  giza sare bat da. Horrek merkatu helburuak ditu eta emakumeei estilo zein janzteko moduei buruzko  aholkuak ematean du ardatza baina beti estereotipo eta neurri “perfektuak” direnei jaramonik egin gabe.
Sari horrek jarraitzeko animoak eman zizkien eta Crecer + plataformaren bitartez, Europako enpresa ekintzaileenak identifikatzeko  zein finantzatzeko  Sophia Antipolis Business Angels Association Venture Academy programak ematen duen saria irabazi zuten:  enpresa ekintzaileena zein zabaltzeko ahalmen handienekoa. Sariak mundu mailan ezagunak izateko balio die.

260.000 bisita hilean

Ordezkatzen dituzten  4.500 marken arropa edota osagarriak eskaintzen dituzte bezeroentzat interneten. Argazkien ondoan link bat gehitzen dute horrelako jantziak  erosi ahal izateko  emandako zenbait denda edo boutique-tan. Salmenta bakoitzeko komisio bat kobratzen dute. “Benetako moda benetako jendean” esaten du sare honetako goiburuak. Neurri perfektu eta pasarelako estereotipoak alde batera uztearekin batera dibertsitatea goraipatzen dute. Haien arrakastaren arrazoia bat da benetako emakumeak azaltzen direla, eta ez modelo profesionalak; indarrean jartzen dituzten beste arauek era lagundu diete prestigioa hartzen: ez dute irudi desegokiagorik erabiltzen ez eta neska biluzik edo lentzeriaz. Era berean ez dituzte  onartzen ez  umeen argazkiak edota  photoshops-ak edo  spams-ak; balorazio edota iruzkin ezkorrak saihesten dituzte.  
Mariaren ideia 2008an sortu zen blog xume moduan. Garai horretan senar-emazteak San Frantzisko bizi ziren. Sare sozialetako neskek beren lagunei laguntza eskatzeko sareratzen zituzten argazkietan inspirazio izan zuten. Egun, Bilbon bizi direla, denbora osoko jarduera profesional dute aktibitate hau. Enpresa azpiegitura minimo batekin, lau hilabete eskasetan  260.000 bisita hilean lortu dituzte; gehienak Europa eta Estatu Batuetakoak izanik.

Euskadi, auzolana