2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Berdintasun eta genero politiken inguruko UNESCO katedra sortu dute Emakumearen Institutuak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak

“Emakume eta gizonen arteko Berdintasun eta genero politiken inguruko UNESCO katedra” sustatzeko Emakumearen Institutuak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute  honako hauek lortze aldera: emakumeen ikasketen  esparruko prestakuntza bultzatu profesional zein ikasleentzat, emakumeei buruzko ikasketak sustatu, eta Espainiako zein beste herrialdeetako unibertsitateen arteko sarea eratu. Katedra honen eta  Afrika zein Iberoamerikako helburu bereko erakundeen arteko harremanei bereziki erreparatuko zaio.

Katedra, oro har,  gizarte zibil guztirako da: erakunde, korporazio,  lizentziaturetako, doktoretza eta graduondoko  ikasle, unibertsitateko irakasleak, eta esparru ezberdinetako profesionalentzat.

Diziplina hauek baitaratzen ditu: soziologia, zientzia politikoa, ekonomia, antropologia,osasun arloko zientziak, historia, zuzenbidea, psikologia. Katedra horren bitartez garatuko diren ekimenak hauek izango dira: Europako Ikasketa Eremuarekin bat egiten duten ikasketak, ikerlarien prestakuntza, oinarrizko ikerkuntza eta ikerkuntza aplikatua, irakasle bisitarien egonaldiak, prestakuntza bekak, laguntza ekimenak erakunde eta korporazioentzat eta sare eraketak.

Emakumearen Institutuak katedraren ekimen eta edukiak diseinatuko ditu, laguntza teknikoa emateaz gain  kultur aktibitate antolatu  eta bertako eta atzerriko unibertsitateen arteko sare bat eratzeko laguntza logistikoa emango du.

Emakumearen Espainiako Institutoa    Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Euskadi, auzolana