2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Eusko Jaurlaritzak lana eta familia bateratzen lagunduko duen egitasmo pilotu bat abian jarriko du

Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 17tik aurrera etxetik lan egiteko egitasmo  pilotu  bat abian jarriko du  Justizia eta Administrazio Publikoko Sailean lau hilabeteko eperako. Ekimen horren bidez lana, bizitza pertsonala eta familia bateratzeko  kontziliazio neurriaz ezartzen lagundu nahi zaie euskal administrazio proiektu berri honetan parte hartu nahi izango dutenei. Departamentuan aritzen diren karrerako funtzionarioek, ordezkoak eta pertsonal laboral finkoak izena eman dezakete plan honetan parte hartzeko. Astean hiru egunetan etxetik lan egingo dute  zerbitzuko beharrek hala uzten baldin badute. Beste bi egunetan ohiko lanpostura joango dira ohiko jarduera eta ordutegiak jarraituz.

Neurri horrekin lan prozesuak berrantolatzeko urratsa eman du Eusko Jaurlaritzak:  helburu eta aldez aurretik ikusitako emaitzen  araberako antolakuntzan,  eraginkortasunaren  hobekuntzan nahiz  lana, norberaren bizitza eta familiaren arteko batasunean.

Kataluniako administrazioan, esate baterako, etxetik lan egiteko sistema indarrean dago dagoeneko era arrakastatsuan. Izan ere, Generalitateko ordezkari batzuek Jaurlaritzako egitasmoan laguntza ematen ari dira.

Etorkizunean Euskal Administrazioan etxetik zein aurrez aurreko lan egiteko aukerak batera egongo dira. 29 bederatzi langilek izena eman dute dagoeneko. Etxetik arituko diren langileek Administrazio Nagusiko gaineko langileek dituzten eskubide eta betebehar berberak izango dituzte, eta haien ordainketetan ez dute izango inongo aldaketarik. Izena eman dutenak, zein lurraldetakoak diren kontuan hartzen baldin baditugu hurrengo hurrenkeran sailkatzen dira: 12 Gipuzkoakoak dira,  11 lagun Bizkaikoak eta Arabakoak sei.

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana